Nahiko txarra eta zaharra den txantxa batek honako hautaketa hau planteatzen du: sustoa ala heriotza? Hautatzera beharturik, umeek eta inozoek argi daukate: sustoa. Eta sustoa handia delarik, kexu agertzen dira ez zutelako espero halako izualdirik. “Heriotza hautatzea zenuen!”, erantzuten diegu.
Agian ez da txiste ona, baina errealitatean oinarrituta dago, bazkalostean ematen dituzten telefilm iparamerikar negargarri horiek bezala. Gure eguneroko bizitzara ekarrita, FMIk, Merkelek eta Bruselak agintzen dutena “sustoa” litzateke, eta umeek eta inozoek ongi dakiten bezala, sustoa herioa baino askoz hobea izanen da beti. Baina, kasu honetan, zer da herioa? Zer da susto hori onartzen ez badugu pairatuko dugun herioa? Imajinatzerik ere ez dugu, guztiz apokaliptikoa omen da eta.
Gauzak horrela, ez dago aukerarik, ez dago beste biderik, sustoa hautatzera behartuta gaude (zoritxarrez, diotenez). Hurrengo sustoa noiz etorriko zain gara, jakinda ere sustoa ezin dela ezeren konponbidea izan. Baina tira, sustorik susto, norantz? Eta are larriago eta kezkagarriagoa dena, noraino? Azken batean, heriotzaraino. Orduan, –txiste txar (edo gaizto?) horretan bezala– “hautatu herioa!”.
Txistearen amaierara iritsita, eta txiste honen barruan gaudela behin jabeturik, agian herioa hautatzeko ordua heldu zaigu. Azken finean, sustoz susto ari gara atzera egiten, amildegiari bizkarra emanda, ertzetik gero eta gertuago, azken sustoaren zain, heriotza saihesteko ahalegin patetikoan. Hain justu, umeek eta inozoek egiten duten bezala, errealitateari eta bizitzari aurrez aurre begiratu gabe, elkarri iruzur eginez, krisialdi hau ekaitz bat balitz bezala: baretuko da!
Afera ez da zenbat susto jasateko gai garen edo noraino atzera egin dezakegun eztabaidatzea. Kalkulua ez da hori izan behar, logika horrek amildegira bultzatzen gaituelako erremediorik gabe. Gaur, bihar edo etzi. Batek daki nondik etortzen diren aginduei men egitea txistearen sustoa ontzat ematea besterik ez da. Eta heriotzaraino garamatzan obedientzia horren graduazioari buruz eztabaidatzea guztiz antzua da: defizitaren malgutasuna, pentsioen murrizketa handia ala txikia, soldaten jaitsiera, langabeziaren banaketa (hori baita Gobernuak “lan banaketa” deitzen duena)... Azken batean, ñabardura horietan galtzea obeditzea da, sustoa konponbidea bihurtu nahian, hurrengo sustora arte, jakina.
Orduan, hautatu herioa! Hau da, desobeditu! Eta horrela gutxienez zer gertatzen den jakinen dugu; izan ere, sustoak zer dakarren jada dastatu dugu, eta ez zaigu gustatu. Ala norbaiti bai?
Estas foron as miñas últimas palabras cando fómosche, collidos da man no teu profundo soño respiratorio. O teu corazón quedou para sempre sen unha dor especial, sinxelo, digno. Como vostede queira e esixa. Como queiramos e respectamos.
Xa un mes antes da chegada do... [+]
Compañía
AMAK: Txalo teatroa.
Creado por:Elena Díaz.
Dirección:Begoña Bilbao.
Actores: Por último, Ibon Gaztañazpi dará conta dos pormenores de Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena e IRAITZ Lizarraga.
Cando: 10 de xaneiro.
Onde: Auditorio Itsas Etxea... [+]
Hoxe en día, as voces das mulleres e dos nenos e nenas permanecen no seo dunha cultura que deslegitima as súas voces, silenciando as súas experiencias, dentro dun sistema tendente a minimizar ou ignorar os seus dereitos e necesidades básicas. Un exemplo mediático deste... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.