Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

AFOG, baserri txikien autogestioa sustatzeko eredu bat

  • ELB sindikatuaren Laborari astekariak eman digu aukera AFOG elkartea ezagutzeko, honek 30. urteurrena ospatzeko festa txiki bat antolatu duela eta. Erakunde txiki baina eraginkorra azaldu digu, bestelako enpresa eta talde oso txikien autokudeaketa beharrei erantzuteko ere ikasgai interesgarriak eskaintzen dituena. 

Laborariren argazkian, AFOGeko arduradun eta langileetako batzuk bazkide baten arditegian: ezkerretik hasita, D. Ainzi, M. Darrieumerlou, M. Petrisans, P-P. Bidegain, M. Duhalde (eskuetan duela urteurrenaren afixa), F. Etxebest eta M. Irigoien. Astekarian
Laborariren argazkian, AFOGeko arduradun eta langileetako batzuk bazkide baten arditegian: ezkerretik hasita, D. Ainzi, M. Darrieumerlou, M. Petrisans, P-P. Bidegain, M. Duhalde (eskuetan duela urteurrenaren afixa), F. Etxebest eta M. Irigoien. Astekarian azaldutako lan-eskaintza ere argigarria da. Euskaraz plazaratua, dio: "AFOG elkarteak animatzaile-formatzaile bat bilatzen du, denbora osoz lan egiteko. CDI kontratu pean. etxaldearen kudeatze orokor bati buruz, laborarien formakuntza segurtatu beharko du. Bilatzen diren gaitasunak: jendeekin harremanetarako errestasunak izaitea, talde lanerako gaitasuna ukaitea, Baxoa+2 urte edo gehiago, ahalaz laborantxa kudeantzaz, juridikoki, fiskal eta informatikan formakuntza edo/eta esperientzia zerbait ukaitea, laborantxa munduaren ezagutza izaitea, euskara jakitea hobe (...) CV [curriculum vitae] eta motibazio gutunak euskaraz idatzia..."

1980ko hamarkadan gauza asko  gertatu zen Iparraldeko laborantzan ere, hizkuntzan, kulturan, politikan, ekonomian eta oro har konpromiso militantea eskatzen zuten jarduera guztietan bezala. Laborariren 1.026. aleak horien artean itzalpean bizi izan den erakunde txiki bati eskaini dizkio orri nagusiak. “AFOG: 30 ans à former des paysans autonomes” dio lerro-buruetan, sarrerako testu honekin: “AFOG elkarteak 30 urte ospatzen ditu aurten eta besta giroan pentsatua du bere biltzar nagusia ekainaren 8an Lekornen. Kontabilitatean eta etxaldearen kudeantzan laborariak laguntzeko sortu zen elkartea 1983an. Gaur egun oraindik, hautu eta lan moldeetan autonomoak izaiten formatzen ditu”.

Iraultza usainetik gutxi dauka enpresa txiki baten kontabilitateak. Aldiz hori eta oro har kudeaketa txukun eramatea funtsezkoak izan dira urteotan bizirautea lortu duten etxalde txikietako baserritarrentzako. Antzinako nekazaritza lugin zaharrenak hiltzearekin ahiturik, 1970eko hamarkadatik aurrera baserriak enpresa txikitzat hartu ditu administrazioak. Nekazaritza industriala kontrolatzen duten konpainia, lobby, lege eta merkatuekin lehiatzera kondenatutako mikro-enpresak.

Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) sortzearekin bateratsu antolatu zuten Association pour la Formation de la Gestion (AFOG) zerbitzu enpresa txikia, gaur Frantzia mailako Inter-AFOCG (tartean “c” hizkia sarturik) koordinazioaren barnean dena.

Bere lan metodoa interesgarria gertatuko zaio nekazaritzan ari ez den askori ere, profesionaloi autogestioan jarduteko bidea errazten dielako. Jean Pitrau bezalako lider historikoek predikatu eta gaur berriro aldarrikatzen den jendeen beregaintasuna. AFOGen bazkide diren 630 laborariek –80 omen ziren hasieran– 5-6ko talde txikietan egiten dute lan, egiturak dauzkan zortzi langileetako baten laguntzaz.

“AFOGen helburua da bere bazkideen autonomia garatzea”, esplikatu dio astekariari Gotaine-Hirabarnen (Zuberoa) nekazari izanik elkarteko presidente den Frantxua Etxebestek. Lehen saioetan nekazariari laguntzen zaio kontabilitatea bere gain hartzen (zergak, bankuak, laguntzak, BEZa...) ondoren urrunago joateko, nork bere erabakiak hartu eta bereganatu arte.

Taldekako lana da gakoetako bat. Taldeak iraunkorrak izanik, bertako elkarlanean nekazari bakoitzak errazago dauka eguneroko mundu txikian ikusi ezin dituenez ohartzea. AFOGek, berriz, 30 urteotan bildutako informazioarekin eta kanpotik eskuratuetakoekin eskaintzen dio behatoki ekonomiko baten zerbitzua.

Talde lanari esker argiago ikus ditzake kide bakoitzak aurrera begira non dauzkan hobetzeko aukerak edo aldatzekoak. Alde horretatik, AFOGen plan estrategikoez baino gehiago kudeaketa estrategikoaz mintzo dira.

Frantzia mailako Inter-AFOCGeko zuzendaritzan dagoen Mailux Petrisans donoztiritarrak, baserritarra hau ere, esan du: “AFOG ez dago eredu bat erakusteko, arras egindako bide bat, baizik perspektiba bat emateko. Pertsonari ahalbideratu behar dio nekazaritza den ofizioa bere gain hartzea”. 

Burmuinak auzolanean  

Etxebesten hitzetan, nekazariak berak dira bere etxaldeen kontabilitatea eta kudeaketa elkarrekin egiten dituztenak. Horretatik abiatuta, gai gehiagotara zabaltzen da gogoeta, izan irabaziak edo bizi baldintzak hobetzeko.

 Dio Etxebestek: “Ez daukagu laboraria ez den bazkiderik, eta interesatzen zaiguna pertsona bera da, bere ofizioan ongi sentitu dadila. Norbera ongi dagoelarik lanbidean, edozeri egin diezaioke aurre”. Batzuetan irabaziak hobetzeko edo zenbait kasutan nekazaritza uzteko ere bai, gogorregia zaiolako.

Frantziako nekazaritzan CUMA deitzen zaio traktorea edo bestelako tresneriak elkarrekin partekatzeko sortutako auzolanaren forma juridikoa da. Etxebestek AFOGentzako darabil horrekin hitz-jokoa: “Guk gure burua ikusten dugu CUMAG bat bezala, ‘une cooperative de matière grise’, taldean egina. Partekatzea da asmoa, animatzailea hor dago metodologia jartzeko, hitz egindakoaren laburpenak jasotzeko, zeren eta idatzitakoa baita etxera daramaguna. Baina taldea da sustatzen gaituena”.

AFOGen sortutako informazioaren adibide bat ematen du Laborari berean elkarteko zortzi langileetako bat den Mattin Irigoien idazle eta antzerkigile ezagunak. Elkartea bera baita Iparraldeko nekazaritzaren behatoki aparta, Irigoieni galdetu diote nola ikusten duen egoera azken krisia lehertu denetik. Irigoienek uste du aldaketa oso handia ari dela gertatzen, eta fite, 1993an Europa mailan nekazaritzarentzako erabakitako PAC famatuek ekarritako aldaketa baino gogorragoa.

Baserritarrari maniobratzeko tartea estutu zaio, dio Irigoienek. “Etxaldeak oreka baldin bazuen 2008a baino lehengoko lan moldeekin, 2008tik aitzina oreka hori hausten da ainitz etxaldetan. Zer da jokoan? Nehon ez da idatzia zer egin behar den. Lehen erraiten zen: ‘egizue zerria’ edo ‘egizue konkonbra’ [pepinoa]! Orain, bere bidea arra-pentsatu behar da, laneko moldeak ere. Diru ahal gutiagorekin mozkina atera behar da”.

Nekazariek bizi dituzten egoera gordinak AFOGeko taldeetako bileretan azaltzen eta eztabaidatzen dira. Irigoienek zenbait zifra eskaini ditu: etxalde baten bataz besteko mozkina baldin bada 10.000-13.000 eurokoa, baserrien erdiak kopuru horren azpitik dabiltza, eta hauen barruan erdia zerotik hurbil, batzuk zero azpitik ere bai tarteka.

Azken urteotan administrazioaren primak handitu zaizkien arren, etxaldeen bataz besteko diru sarrerak doi-doi iristen omen dira krisi aurreko kopuruetara. Horra zein neurritaraino eragin duen 2008ko krisiak Iparraldeko baserrietan, nahiz eta hemengo egoerak ez duen lortzen Hegoaldeko hirietako langabetuen tasaren oihartzunik.

Hona krisiaren hasiera nola bizi izan duten AFOGen, Mattin Irigoienen hitzetan: “Gure behatokia egiten dugularik, larrazkenean ateratzen ditugu aitzineko urteko xifrak eta taldeka presentatzen  ditugu. 2008an gastu guztiak gora zirelarik, berehala simulazioa egin genuen, laborariei erranez aitzineko urteko gauza berdinak eginez zer heinetan izanen zuten irabazia. Elektrika karga bat bezala sortzen da berehala. Lanean ari delarik, ez da berehala ohartzen zeri buruz ari den, 2-3 urteren buruan bakarrik, eta murruaren kontra heltzean ohartzen da itzala handitu dela...”.


Interésache pola canle: Ekonomia soziala
Inverno vermello

Os orzamentos e o peche das contas anuais non son nada máis nestes tempos, desde a economía doméstica até a maioría dos espazos socioeconómicos que compartimos. As grandes empresas comezaron a extraer calculadoras e a pór en marcha grandes plans de face a 2025... [+]


2024-12-13 | ARGIA
A Escola de Emprendimiento de KoopFabrika comezará sen subvención da Deputación Foral de Gipuzkoa
KoopFabrika é unha escola gratuíta para persoas e colectivos con ganas de pór en marcha proxectos económicos cooperativos e comunitarios. Xa está aberto o prazo de inscrición. A primeira sesión celebrarase o 28 de xaneiro. Olatukoop, Gezki e Lanki foron os encargados de... [+]

Congreso internacional para debater sobre o sindicalismo transformador e o traballo en Leioa
Máis de 40 relatores participarán este xoves e venres no Campus de Leioa da UPV/EHU no Primeiro Congreso Internacional de Traballo e Sindicalismo do século XXI. O invitado falará sobre os retos e estratexias do mundo laboral e do sindicalismo transformador que se lle expoñen... [+]

Oiartzun será durante tres días punto de encontro de proxectos transformadores centrados na soberanía e a transición ecosocial
Do 17 ao 19 de outubro, Oiartzun Burujab e Udalbiltza organizaron unhas xornadas baixo o nome de Soberanías. Ademais de coñecer as experiencias transformadoras locais, participarán en senllas conferencias o alcalde de Xirona, Lluc Salellas, e a ex parlamentaria da Cup, Mireia... [+]

Arrigorri
Para redactar estas liñas deixamos de fabricar queixo e estamos en pleno proceso de esterilización. Isto significa que os ordeones son cada vez máis dispersos no tempo, ata que o leite das ovellas desaparece. Nalgúns casos, o proceso terminará en poucos días, e a uns... [+]

Pello Rodríguez asume o liderado de MONDRAGON coa competitividade como eixo
No congreso anual celebrado no Palacio Euskalduna de Bilbao escenificouse a substitución do presidente de Mondragón, Iñigo Ucín, até agora xefe do grupo, e a partir de agora, Pello Rodríguez. Ademais, as cooperativas integradas no grupo estableceron unha folla de ruta para... [+]

Sobre a necesidade de utopías suaves

Escribo estas liñas ao día seguinte das eleccións ao Parlamento Europeo, os tempos escuros, o triunfo da Internacional Reaccionaria nas eleccións ao parlamento europeo. Xa viña de antemán e é a confirmación da fase conservadora que vivimos, pero xera medo. De feito, unha... [+]


Katakrak e Koop57 compran un edificio de 1.500 metros cadrados na Gran Vía de Pamplona
Adquiriron o edificio do século XVIII situado no número 54 da rúa Maior, xunto á actual libraría de Katakrak. “Neste edificio non haberá hostels, nin hoteis de luxo, nin vivendas que os veciños da zona non poderían pagar, aquí imos construír solo urbano”, sinalan... [+]

2024-06-14 | ARGIA
Abriu un programa de axudas a proxectos en liña coa súa acción social
A cooperativa Orkli de Ordizia achegará un fondo de 50.000 euros para apoiar "iniciativas xurdidas da comunidade". O programa foi bautizado como Orklidea e pódense presentar proxectos de toda Euskal Herria.

Catro, tres, dous, un… Viva Olatukoop! Festa da economía transformadora en Donostia
A Rede de Economía Social Transformadora, Olatukoop, cumpre dez anos e o sábado celebrou unha festa en San Sebastián entre os seus membros e participantes. Reivindicaron (e demostraron) que a economía e o cooperativismo poden ser abordados desde unha perspectiva diferente:... [+]

Olatukoop 10º aniversario
Olatukoop reafirma o seu compromiso coa transformación económica e territorial
Preto de 80 persoas reuníronse na sala Katakraken de Pamplona para celebrar o dez anos da rede Olatukoop, unha referencia da economía social transformadora. Foi unha iniciativa para presentar detalladamente propostas de transformación económica e territorial.

Eroski obtén uns rendementos de 109 millóns de euros en 2023, un 70% máis que o ano anterior
A distribución do grupo Mondragón mostrou optimismo cos beneficios obtidos en 2023; respondeu "con firmeza" nun contexto de inflación e aumento de custos. Isto permitiulle seguir expandíndose no Estado español e o ano pasado abriu 74 novos supermercados e franquías.

Eguneraketa berriak daude