Sirena hotsak entzun eta segundo batzuen bueltan nire burua 300 bat lagunekin elkar lotuta ikusi nuenean, hango metro koadro eskasetan sortu zen urduritasun, amorru, beldur eta, gehienbat, indarrak txundituta utzi ninduen. Orduan garbi ikusi nuen nire lekua harresi horren barnean zegoela eta ez kioskoan kazetarientzako prestatuko zuten konfinamenduan. Halaxe egin nuen ostiralean, gaueko seiak aldera 30 furgona Bulebarrera bidean zirela abisatu zigutenean.
Erabaki horri esker bertatik bertara ikusi ahal izan nuen klase politikoaren gehiengoak aparteko edo eredugarri izendatu duen Ertzaintzaren jokabide horren egiazko aurpegia. Momentuko adrenalina txuteak harresitik nola atera ninduten memoriatik ezabarazi dit. Lepoan jaso nuen ukabilkadaren arrastoa, hanka eta besoetako urraduren aztarnak eta ezkerreko besoa bihurritu zidan ertzainaren irribarrre txikiaren soinua dira dauzkadan pista bakarrak. Halere, beste 900 bat lagunei lotuta eserita eman nuen ordubete eta erdian ikusi nuen komunikabide ofizialek jaso ez duten Ertzaintzaren jokamoldearen alde iluna. Gertutik emandako ukabilkadak, erauzitako ile-xerloak, filma yankeetan azaltzen diren droga-mafiosoek darabilten hizkera sexista eta bortitza ertzainen ahotan (erdaraz noski), bereziki emakumeei emandako tratu iraingarria, hantxe ikusi genuen Argiako lankide batek jasandako eraso zentsuratzailea…
Gertaera hauek denak, soilik bertatik bertara, metro gutxitara, ikusi, sentitu eta deskribatu ahal diren kasuak dira. Kazetaritza baldin bada errealitatearen interpretazioa eta zabalpena, gau hartan ehunka gazte eta helduen artean zegoen egia. Ordubete luze nire eskuineko besoari lotuta beldurrez negar batean igaro zuen, baina lurretik arrastaka eraman arte eserita iraun zuen, neska oiartzuarraren aurpegian zegoen. Lau ertzainen artean lurretik arrastaka eraman ostean sabelean ukabilkada jaso zuen berrogeita hamapiku urteko auzipetuaren amaren amorruan atzeman nuen nire ezkerrean metro gutxitara. Metro batera nuen 40 kilo ere pisatuko ez zuen neska gaztearen egundoko indarrean ikusi nuen; bost ertzainen artean borra, ukabilak eta botak erabilita ere lanak izan zituzten harresitik kanporatzeko eta behin lurrean etzanda zutela, ertzain baten botaren zola aurpegian zuela eta gainerako lauren kolpeak jaso bitartean, neskak alboko ertzainaren hankari lotuta jarraitu zuen handik bidal ez zezaten. Edota Iruñeko nire lagun baten kasua ere. Jaso zuen jipoiaren eraginez besoa lekutik atera bazioten ere, inguruetan gazteei babesa eskaintzen jarraitu zuen Ertzaintzak alde egin arte.
“Zure argazkiak ez badira behar bezain onak, behar beste hurbildu ez zaren seinale” Robert Cappa argazkilari eta kazetariaren esaldiak zentzu osoa hartu zuen otsailaren 19an.
Begizta.net blogean artikulua osorik eta gertakizunen bideo erreportajea.
Como sabemos, o Independentismo Institucional de Hego Euskal Herria iniciou unha determinada folla de ruta. A firma dun novo pacto co Estado español. Este camiño utiliza algunhas variables ou premisas principais. Así: O PSOE é un partido de esquerdas, o Estado español é... [+]
Non é nada fácil entender o que está a suceder en Cataluña. Con toda seguridade. Podemos dar por terminado o proceso de 2017, pero está por ver si o independentismo será capaz de iniciar un novo proceso de liberación.
Si nas eleccións o independentismo mantívose na... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
“O parlamento máis abertzale de todos os tempos” vs. “O independentismo está nos mínimos históricos”. Estas dúas afirmacións escoitámolas nos últimos tempos e incrementáronse tras as eleccións celebradas o 21 de abril en Araba, Bizkaia e Gipuzkoa. Estas dúas... [+]