Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

RQ-170 Sentinelek biharko gerrez iragarri diguna

  • 2011ko abenduan AEBetako armadaren RQ-170 Sentinel hegazkin pilotu gabea lur hartzera behartu zuten Iranen. Nola lortu zuten iraniarrek yankien abangoardiako abioia tiroz suntsitzeko ordez osorik harrapatzea? Gako ugari dauzka barrenean gorderik, AEBak espazioan antolatutako defentsa-eraso sistemaz eta estatu askoren ziber-gerraz.

Duela urte bete, 2012ko apirilean, Irango Iraultzaren Zaindarien jeneral Amir Ali Hajizadeh-k bertako telebistaren kamerei erakutsi zien hilabete batzuk lehenago AEBetako armadari harrapatutako RQ-170 Sentinel pilotubako aireplanoa. Irango armada paralelo
Duela urte bete, 2012ko apirilean, Irango Iraultzaren Zaindarien jeneral Amir Ali Hajizadeh-k bertako telebistaren kamerei erakutsi zien hilabete batzuk lehenago AEBetako armadari harrapatutako RQ-170 Sentinel pilotubako aireplanoa. Irango armada paralelo berak zabaldutako irudietan ageri da hegazkina osorik, Khomeinik sortutako iraultza laudatu eta AEBak gaitzesten dituzten afixen aurrean, Amir Ali Hajizadeh teknikari baten azalpenak aditzen. Antza denez, Osama Bin Laden gertutik zaindu zuen Abbottabad herriko jauregian zegoela, AEBetako militarrek hil baino aste pare bat lehenago. RQ-170k ez darama armarik, inteligentziarako prestaturik dago, arerioaren komunikazioak behatzeko. Kamuflaje elektroniko oso sofistikatuak babesten du, radarrek hauteman ez dezaten. Iranen osorik lur hartu izanak bistan uzten du hango militarrak airean zebilela egin zirela bere jabe.

Ditxosozko ziber-gerra edo gerra informatikoa hainbesterako ote da? Martxo hasieran Frantziako Courrier International astekariak La cyberguerre est déclarée deklaratu du. “Estatuen arteko gatazkak gero eta gehiago jokatzen dira gudu-leku birtualean”, hitzokin egiten zion sarrera Courrierrek artikulu bilduma interesgarri bati, aspalditik eredu bihurtu duen formularen barruan: planeta osoko aktualitatean pil-pilean dauden gaiei buruz munduko hedabide nagusiek argitaratu dituzten elkarrizketa eta kronika hautatuak batzen ditu astero.

Gure irakurleari esplikatu beharrik ez dago zergatik den inportantea ziber-gerra. Informatikaren garapenak biziaren atalak oro digitalizatu ditu, numeriko bilakatu esango dute Xilaban. Internet sarea bihurtu da garapen ekonomiko eta sozialaren berme... eta aldi berean, hondatuz gero, arrisku.

Courrierrek gaiaz bildu dituenen artean, Foreign Policy amerikarrean David Rothkopfek plazaratu Cool War analisian erkatu ditu gerra hotza (cold war) eta gerra guay edo chouette esango genukeena (cool war): “Gerra cool berri hau hotza baino gehiago epela da, esan nahi baita, eten gabeko erasoan oinarritua; erasook ez dira gerra ekintzak juxtu-juxtuan, baina bilatzen dute etsaia ahultzea eta haren gaineko abantaila eskuratzea bere subiranotasuna hautsi eta haren defentsa lerroak gaindituz”.

Joan den otsailaren 19an New York Timesek eskaini zuen gerra mota berriaren azken aleetakoa, salatuz Txinako armadak Shanghain daukan 61398 unitatea omen dela Mendebaldeko estatu eta enpresa nagusien sistema informatikoak modu sistematikoan atakatzen dituena.
David Rothkopfen iritzian, kristo guztiak daki txinatarrek eten gabe dirautela jarduera horretan, Errusia eta Irango militarrak bezala bestalde, baina “inork ez du uste horregatik AEBren eta Txinaren arteko harremanak hautsiko direnik. (...) Txinatarrek gure jabego intelektuala bortxatzen dute, AEBetako ekonomiari buruzko informazioa biltzen, gure enpresa eta azpiegitura funtsezkoak, AEBen segurtasuna bera, behaztopatzen dituzte (...) baina erantzun epela ematen diegu, geu ere mundu osoan gauza bera egiten ari garelako”.

Rothkopfek aipatu du Irango programa nuklearra saboteatzeko haien ordenagailuak kutsatzeko yankiek eta beren aliatuek sortutako Stuxnet birusa. Horrelako eraso epelekin lortu nahi dute bestela eraso bero bat –bonbaketa bat– eskatuko lukeen helburua: Iranek ez dezala bonba atomikoa eskuratu.

“Baina –dio Rothkopfek– guk etsaiei egiten diegun bera egin diezagukete beraiek. Zuk nonbait bonba bat jaurtitzen duzunean, helburua suntsitzeaz gain bonba bera ere desegiten da. Aldiz, har informatikoa zabaltzen duzunean, bere osagaiek osorik diraute eta berreskuratzen baldin baditu etsaiak berrerabili ahal izango ditu bere mesedetan”. Horixe da, antza, RQ-170rekin gertatu zaiena. Hala saldu dute, behintzat, irandarrek. Alegia, yankiek eta israeldarrek haien kontra erabilitako birus informatikoen ezagutzatik lortu dutela RQ-170 hegazkina darabilen sistemaren kontrola berenganatzea, abioiaren jabe egin eta osorik Iranen lurreratzea lortzeraino.

Droneak ez dira jostailuak

Ziber-gerraz ari garenean gehienbat ezagutzen ditugun ordenagailuen kutsaduraz ari garela pentsa lezake irakurleak. Hau da, birusak, har informatikoak, sistema informatiko baten kontrola kanpotik hartzeaz, zerbitzariak blokeatzeaz, eta abar. Eremu horretakoak dira hedabideetan ezagutarazten diren erasoetako gehienak. Frantzian, esaterako asko aipatu da joan den urtarrilean, frantsesek Malin militarki esku hartzea erabaki eta biharamunean, Defentsa Ministerioaren bi gune atakatu zituztela. Lehenago, 2011ko martxoan, Ekonomia eta Finantzen Ministerioko 150 ordenagailuren kontrola hartu zuen norbaitek kanpotik. Horrelakoetan fite aipatzen dira susmagarriak: Txina, Errusia, Iran, edo eta AEBak berak...

Baina ziber-gerra programa informatikoetatik askoz haratagoko eremuetan ere jokatzen da. Gerra beraren atalak baizik ez dira etsaiaren azpiegiturak kutsatzeko software tranpatia, komunikazio digitalek beharrezkoak dituzten satelite eta bestelako azpiegitura sofistikatuen segurtasuna, eta teknologia berriz eraikitako robot gerlariak.

Osotasunaren neurria pittin bat ulertzen hasteko pistak eskaini ditu berrikitan Sin Permiso gunean Alfred W. McCoyk La guerra espacial y el futuro del poder global de EEUU analisian.

Wisconsingo unibertsitatean historia irakaslea den Macoy, mende batean zehar AEBetako armadak teknologiaren alorrean egin duen bidea azaldu ondoren, ahalegindu da 2020ari begira hango militarrek dauzkaten planen aztarnak josten, Defense Advanced Research Projects Agency delakoak darabilen puzzlea osatzeko.

Macoyren arabera, AEBek defentsarako bezala erasorako lurraren inguruko espazioan antolatzen ari diren ezkutuak biltzen ditu azken hamarkadotan garatu dituen arma eta gailu elektroniko berriak, hala nola piloturik gabeko droneak, komunikazio sateliteak, eta abar luzea. Ezkutua hiru geruzatan banatuta dago.

Lurrazalaren hurbileneko geruza osatzen dute hegaldi apalenean dabiltzan droneek, gaur egun bai espioitzarako eta bai erasoetarako erabiltzen direnek gehi eraikitzen ari diren belaunaldi berriko Global Hawk berriek. Horiek misilez eta bonbaz ekipaturik joango dira, Europa, Asia zein Afrikako edozein txokotan su egiteko prest. Geruza honetako osagaia zen RQ-170 famatua, iraniarrek ebatsi eta erakutsi arte AEBetako herritarrentzako ere sekretua zena.

12 milia –19 kilometro– arteko geruza berean ibiliko dira eguzki energiaz mugituko diren Vulture erraldoiak ere, 121 metro zabaleko hego eta guzti.

Goragoko geruzarako, 200 kilometroko altuera arterako ari dira garatzen Falcon Hypersonic hegazkin berria, hotsarena bider 22ko abiaduran –21.000 kilometro orduko!– hegan egiteko prestatua... lehen aldiz probatzean lehertu egin zitzaien arren.

Sare erraldoi honen hirugarren geruzan, 200 kilometro edo gehiagoko orbitan, ibiltzeko probatuta daukate X37B drone berezia, 29 metro luze izan arren piloturik gabe gobernatzen dena. Gisa honetako erlamando berriek zainduko dituzte lagunen sateliteak eta hala egokitzen bada erasoko arerioenak.


Interésache pola canle: Teknologia
Tecnoloxía
O camiño do leite

Mentres me escabullía ao redor da automatización e os animais, comecei a obter información sobre os cortellos automatizados. Paréceme que as vidas dos animais que explotamos masivamente para o consumo humano, escribindo desde a comodidade do meu escritorio, son bastante... [+]


Lecer, deporte e cultura, espazo respiratorio sen móbil en Urretxu
Os espazos deportivos, bibliotecas, gaztelekus, kulturgune, escolas, etc. da localidade engadiron un distintivo á entrada, pedindo á xente que abandone o móbil. “O obxectivo é gozar dun lecer de calidade, centrándose niso, evitando a distracción que adoita traer o... [+]

A privacidade de datos das persoas en dúbida, coa escusa da delincuencia
O ministro británico do Interior anunciou que publicará datos sobre a nacionalidade dos estranxeiros que foron condenados no referendo. No mesmo sentido, a semana pasada deuse a coñecer que a Ertzaintza filtrou fotos de 79 persoas detidas na Aste Nagusia donostiarra.

Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


Tecnoloxía
Acción ou omisión

A semana pasada hei tido un bonito encontro cun grupo de mulleres que non vía desde hai tempo e falamos sobre como facelo, ligado á tecnoloxía e aos espazos de creación.

A maior destas mulleres, a que está ao límite da xubilación, é programadora e goza programando o... [+]


Microsoft despide a dous traballadores por denunciar as relacións da multinacional con Israel
Os dous traballadores, que o venres cortaron o acto do 50 aniversario de Microsoft, acusaron os xefes da empresa do seu papel no xenocidio de Gaza. A multinacional está a vender ao Exército israelí armamento fabricado con intelixencia artificial.

Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Tecnoloxía
Da burocracia

Busquei a palabra en Wikipedia e entendino así: a burocracia é unha metodoloxía para racionalizar a realidade, para reducila a conceptos que fagan máis comprensible a realidade. O seu obxectivo é, por tanto, comprender e controlar a propia realidade.

Unha das... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Komunikazio modu onak aztergai izango dituzte Donostian

Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


Eguneraketa berriak daude