Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak

  • Pasaiako kanpo portua proposatzen duen dokumentuak hutsune tekniko larriak ditu. Hala jakin du Argiak Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko lan baten bidez. Dimentsioak eta trafiko aurreikuspenak ez dira ingeniaritzaren ikuspegitik fidagarriak, erabilitako datuak eskasegiak baitira. Halaber, lan berak erakusten du urtean 110.000 edukiontzi mugitzeko espazioa dagoela badia barruan.

Pasaiako portuaren azpiegituren gida-planak kanpo portua hobesten du, baina ez dago proiektu zehatzik. (Juan Carlos Ruiz/Arg. Press)
Pasaiako portuaren azpiegituren gida-planak kanpo portua hobesten du, baina ez dago proiektu zehatzik. (Juan Carlos Ruiz/Arg. Press)

Pasaiako portua antolatzeko oinarrizko dokumentuak ez luke estatistika etsamina bat ere gaindituko. Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko ikasle batek dokumentu hori aztertu du karrera amaierako proiektua egiteko, eta kalkuluak berregin ostean, ondorio horretara iritsi da.

Lanak agerian utzi du Pasaiako Portuko Agintaritzak egindako gida-planak –kanpo portua hobesten duena– ez dituela estatistikak exijitzen dituen behar adinako datuak erabiltzen, eta ondorioz, hortik ateratako kalkuluek ez dute inolako fidagarritasunik: “Analisi ekonometrikoa, kanpo portuaren beharra justifikatzen duena, ezbaian dago”, dio aipatu lan horrek.

Hala, gida-planak ez ditu ingurumen edo finantza ikuspuntutik soilik zalantzak sortzen, teknikoki ere kale egingo luke. Kanpo kaiaren egitasmoa, zenbait alderdi politikok “estrategiko” eta “ezinbesteko” jo izan dutena, buiarik gabe geratzen ari da eta hondoratzeko zorian da.

Azpiegituren gida-plana

Azpiegituren gida-planak hurrengo urteetan Pasaiako portuaren azpiegiturak zein izango diren finkatzen du. Gida-plana 2008an egin zuen Iberinsa enpresak, Pasaiako Portuko Agintaritzak (APP) hala eskatuta. Plana onartzeko tramiteak 2009rako amaituko zituztela pentsatzen zuten portuko agintariek –“planifikazioaren azken minutuan gaude” ausartu zen esatera Joxe Juan Gonzalez de Txabarri orduko APPren presidentea– eta obrak 2012an hastea aurreikusi zuten.

Lau urte geroago, tramitazioa ez aurrera ez atzera dabil, eta oraingoz, Jaizkibelgo labarretako harri bakar bat ere ez dute ukitu. Gida-planari eta bere baitan dagoen ingurumen txostenari egindako alegazio ugariek, hala nola erakunde publikoek jarritako erreparoek –bereziki Espainiako Ingurumen Ministerioak–, agerian utzi dute dokumentuak hutsune larriak dituela.

Baina krisi ekonomikoa izan da super portuaren ideia, 1990eko hamarkadan Gipuzkoako Merkatal Ganberan ernatua, inoiz baino kolokago utzi duena. Badirudi, portuko egungo arduradunen joera dela finantzazioa lortu arteko “luzapena” eskatzea.

Gida-planak hainbat irtenbide marraztu ditu Pasaiako portuarentzat, baina kanpo kaia jo du aukera “egingarri” bakartzat, baldin eta Pasaiako badia biziberritu nahi bada.

Dokumentuaren egileek ondorioztatu dute egungo portua epe laburrean “saturatu” egingo dela –krisia oraindik hastapenetan zegoen ikerketa egin zenean–. Portuak gehienez urtean jaso dezakeen merkantzia 6 milioi tona pasatxokoa da eta gida-planaren aurreikuspenen arabera 2028an ia 16 milioi tona mugituko lirateke Pasaian. Zifra horiei tiraka, dokumentuak dio egungo portuak ez lukeela barruan hazteko aukerarik izango, besteak beste ozeano zabalean dabiltzan itsasontzi erraldoiek kanaletik sartzeko dituzten zailtasunengatik eta moiletan dagoen espazio faltagatik. “Beharrezkoa da etorkizuneko irtenbide gisa kanpo kaia planteatzea”, dio testuak.

Hainbeste hitz egin den kanpo portuaren proiekturik ez dago ordea, marrazkiak baino ez. Gida-planak laburrean aipatzen ditu kaiaren ezaugarriak: 100 hektareako zelaigunea; 3 kilometro luzeko moilak; eta 236 metroko eslora duten itsasontzientzako tokia, “Anoetako futbol zelaia halako bi, atletismo pista barne”, Miguel Buen APPko presidente ohiaren hitzetan.

Aurreikuspen, dimentsio eta arrazoibide horiek guztiek, nagusiki neurketa bat dute jatorria: analisi ekonometrikoa. Nolabait esatearren, atzera begiratua egiten da etorkizuneko trafikoak asmatzeko eta horien araberako portua diseinatzeko. Bada, ekonometria hori auzitan jarri du karrera amaitu berri duen ingeniari batek.

R^2 = 0

Beñat Oliveira donostiarrak oso garbi zuen ingeniaritza karrera amaitzeko proiektua non kokatuko zuen. Familiak lotura estua du Pasaiarekin, aitona itsasontzi kapitaina zen, kanpo portuaren eztabaida pipilean zegoen... “Osagai guztiak nituen lan txukun bat egiteko, motibatua nengoen, beraz aurrera”.

Badia biziberritzea eta barruko portua berrantolatzea, helburu bikoitz horri heldu zion Oliveirak. Proiektua egiteko Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko hainbat irakasleren laguntza izan du, batzuk Bartzelonako portuan onduak, beste batzuk Espainiako Sustapen Ministerioarekin harreman zuzena dutenak.

Proiektuak erakusten du portuak badituela aukerak badia barruan segitzeko eta badagoela tokia edukiontzientzako terminal batentzako, inguruko herrien mesedetan gainera (ikusi koadroan).

Baina ez hori bakarrik. Kanpo portua defendatzen duten dokumentuen kalkuluak ere xehatu zituen Oliveirak. Zehazki, gida-planaren azterketa ekonometrikoan egiten den trafikoen prognosia edo aurreikuspena berregin zuen. Bertatik ateratako ondorioekin harri eta zur geratu zen, bai bera, eta baita irakasleak ere.

Prognosia erregresio lineal batekin egin daiteke. Hezur-haragizko pertsonontzako, puntutxoz jositako grafiko bat da, eta, erdiko marra zuzen batek joera markatzen du. Joera hori lortzeko, gutxienez 30 datu edo “puntutxo” behar dira. Bada, Pasaiako portuko gida-planean 1997-2007 urteen arteko trafiko-datuak baino ez daude: “‘Lan zientifiko serio batean ezin duzu 10 datutan oinarritutako erregresioa aurkeztu’, horiek izan ziren irakasleak erabilitako hitzak”, dio Oliveirak.

Dena den, badago modu bat joera horren fidagarritasuna kontrolatzeko: R^2 koefizientearekin. Ekuazio hori aplikatuz balio bat ateratzen da: 0 – joera sinesgaitza da– eta 1 –fida zaitezke– artekoa. APPren dokumentuan baina, ez da R^2-rik ageri. Zergatik? Erantzuna Oliveirak berak aurkitu zuen estatistika software batekin ekuazioa egin ostean: “APPren nota 0 da”.

“Ez dut inongo zalantzarik, bazekiten zertan zebiltzan –dio Oliveirak–. Erregresio bat egitea oso erraza da, Wikipediarekin lortu daiteke. Baina beraiek ariketa konplikatuagoak egiten dituzte, emaitza hobeak lortzeko balio duen BPGaren logaritmoa erabiltzen dute esaterako. Orduan, nola ez dute R^2aren garrantzia jakingo? Horrek salatzen ditu”.

Beraz, zenbaki soil batek hankaz gora jarriko lituzke dokumentuaren kalkuluak, “egileek badakite ezin dutela ikerketa horretatik inongo ondoriorik atera”. Eta unibertsitario bat hasten denean nondik eta nola galdetzen eta informazioa eskatzen, Pasaiako portutik e-postak erantzuteari uzten diote. Etsamina suspenditzen zutela argituko zuen beldur ziren akaso?

Karrera amaierako proiektua esku batean, eta “bikain” nota bestean, kanpo portuaren inguruan hausnarrean dabilen Puerto de Pasaia Foroko hainbat kiderekin bildu zen Beñat Oliveira bere alternatibaren berri emateko, harik eta doktoregoa egitera Australiara joan zen arte.

Portu bat maizterren esku

“Beñat Oliveiraren lanak erakusten du badia barruan edukiontzientzako terminal bat sartzen dela”, dio Jose Javier Belzak. Ekonomialaria eta ingurugiroan aholkularia da Belza, eta Puerto de Pasaia Foroko sustatzaile. Bere ustetan portuaren arazo nagusiena da bertako lurren %93 hainbat enpresei emanak daudela urte askotarako: “Portua maizterren esku dago, horregatik joan dira lur gehiagoren bila kanpora, barruan jadanik ez dagoelako. Miguel Buenek duela gutxi 20 urterako kontzesioak egin ditu, baina hori ez da esaten”.

Puerto de Pasaia Foroak lan itzela egin du kanpo portuaren alde erabiltzen diren datuak desmuntatzen. Esaterako, aurreikuspen ekonomikoei ostiko galanta eman diete euren alegazioan. Beren esanetan, egitasmoaren errentagarritasuna legeak agintzen duena baino hamabi aldiz txikiagoa izango da, urtean %0,2 baino ez.

Emaitza horrekin, ez da erraza sinestea inguruko herrien biziberritzea ekarriko duenik: “Portua bere ekonomian pentsatzen ari da, ez eskualdekoan”.

APPren gida-planak jasotako milaka alegazioren artean badaude batzuk oso esanguratsuak. Bilduk agintzen duen Gipuzkoako Aldundiak txosten oso kritikoa aurkeztu du, Pasaiako alkate izandako eta egun Aldundiko Gabinete buru den Juan Carlos Alduntzinen eskutik. Hainbat sailetako teknikarik egindako 34 orrialdeko txostenean, legearekin bateraezintasunak atzeman ditu, besteak beste.

Aldundiaren jarrera aldaketak oihartzun handia izan du, EAJren esku zegoenean kanpo portuaren defendatzaile sutsua baitzen. Baina zikulusaltsa handiagoa sortu du Frantziako Gobernuak hari diplomatikoak mugitu izanak gida-plana Atlantiar Pirinioetako Departamenduan ikusgai egon dadin. Ez da ohikoa estatu batek auzokoaren platerean hatzaparra horrela sartzea.

Horren ondorioz, Lapurdiko eta Frantziako elkarte eta erakunde ugarik ere alegazioak jarri dizkiote dokumentuari, batez ere ingurumenari eragingo lizkiokeen kalteak salatzeko. Izan ere, Miarritze eta Donostia arteko itsas gune oparoa –Atlantikoko itsasertzean bioaniztasun aberatsena duena– arriskuan jarriko luke super portuak.

Azken enbata Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak sortu du, obra hori “faraonikoa” dela esanez. Gipuzkoako EAJren arrapostua kontraesankor bezain argigarria izan da: halako proiektuei uko egitea “Gipuzkoa lehiakor, moderno eta jasangarriari” uko egitea da.

Erabaki politikoa

Pasaiako portuak hilabete erabakigarriak ditu aurrean. Portuko agintaritza eta Espainiako Ingurumen Ministerioa Ingurumen Memoria osatzen ari dira, alegazioen erantzunak bere baitan jasotzen dituen azken-azkeneko tramitea. Baliteke memoria uda aurretik egina egotea; bertan zehaztutakoak baldintzatuko du badiaren etorkizuna.

Memoria horrek azpiegituren gida-planari bete-betean eragingo dio eta irudi luke kanpo portuaren ideia errotik desagertu beharko litzatekeela bertatik. “Zeinek daki, azkenean Madrilen hartuko den erabaki politikoa da”, dio Jose Javier Belzak. Bere ustez egoera lanjerosa suerta liteke, kanpo portua stand by-ean gera bailiteke, finantzaziorako giltzarri diren badia barruko etxebizitzen prezioak berriz ere aparretan egon arte: “Eta bitartean biziberritzea paralizatu egingo da”.

Honetan guztian azken hitza duen Sustapen Ministerioak pribatuan dio ingeniaritza azpiegitura gisa ere sekulako astakeria dela, halaxe azaldu zion Beñat Oliveirari ministerio horretan lan egiten duen irakasle batek: “Esan zidan gain-dimentsionatua dagoela, ez dela erreala… Baina azkenean erabaki politiko bat dela, eta ezer gutxi egin daitekeela horren aurrean”.

Jarrera ofiziala Ana Pastor ministroak azaldu zuen duela urtebete, Espainiako Kongresuan Amaiurrek egindako galderari erantzunez: “Proiektua egingo da lege baldintzak betez, eta Pasaiaren, Euskadiren eta espainiar guztien mesedetan”. Bidearen amaieran Es­painiarekin egin dugu topo, beraz.

Edukiontzientzako terminala, badia barruan bai

Espainiako portuen sarean dauden 28 portuetatik Pasaiakoa da edukiontzi bidezko merkantzia mugitzen ez duen bakarra. Jaizkibelgo super portua eraikitzeko aldarri nagusitzat erabili izan da hori, edukiontziak daramatzaten barkuak badian “ez direlako kabitzen”. Baina hala da?
Beñat Oliveirak edukiontzi terminalarentzako tokia badagoela erakutsi du karrera amaierako bere proiektuan. Itsasontziei dagokienez, haien eslora eta sakontasuna ez litzateke oztopo izango. Egun, Short Sea Shipping delako merkataritza bogan dago Europan, errepideetatik kamioiak ateratzen dituzten ibilbide laburreko itsas autopistak, alegia. Kabotaia horietan feeder motako itsasontzi ertainak erabiltzen dira batez ere, eta badute tokirik Pasaiako bokalean eta badian.

Oliveirak, horiek baino handiagoak diren itsasontzientzako terminala diseinatu du Iberdrolaren zentral termiko itxi berria dagoen orubean. Moilaren zabaleran egon litezkeen mugak saihesteko, edukiontziak itsasertzaren perpendikularrean pilatzea proposatzen du, pull-in/pull-out sistema erabiliz, hala, urtean 110.000 edukiontzi mugitzeko lekua legoke.

Dena den, terminalerako sarbidea atontzeko, ezinbesteko ikusten du aldameneko ontziola beste leku batera aldatzea, eta badian dragatu partziala egin beharko litzateke.

Txatarrarekin zer?

Badia barruko beste jarduerak ere berrantolatzen ditu proiektuak. Esaterako, inguruko herritarren osasunarentzat hain kaltegarria den txatarrarena. Oliveirak produktu horren inguruko ikerketa egin du eta bere ustez txatarra, neurriak hartuz gero barne portuarekin bateragarria izan daitekeen arren, ez da merkantzia ona Pasaiarentzat, ez soilik ingurumenari begiratuta, etorkizunean merkatu sendo bat izateko ere ez: “Ekonomia gaizki doanean, txatarra da beherantz egiten duen lehen merkantzia eta edukiontziek gora egiten dute”.

Baina, orduan, zer egin Gipuzkoako altzairutegietara joaten diren 350.000 tona txatar-mendi horiekin? Ingurumena zaintzeko prestatuago dauden portuetatik bideratzea hobekiago iruditzen zaio Oliveirari: “Bilboko portuarekin sortu daitekeen laguntasun konpromisotik etor liteke soluzioa”.

Trenbide sarea berritzea, hormigoizko “kaxoiez” osatutako moilak sortzea, Ro-ro edo gurpildun trafikoarentzako arrapalak egitea... Eta hori guztia herri guneei espaziorik kendu gabe. Areago, barne portuaren hedadura murriztu egingo litzateke eta Herrerako terreno zabalak, Antxoko moilen zati bat eta Donibaneko moila libratuko lirateke herritarrentzako eta badia biziberritzeko.


Interésache pola canle: Pasaiako portua
Condenan ao Porto de Pasaia e ao grupo empresarial Algeposa por amianto
A Asociación Vasca de Vítimas do Amianto (ASVIAME) denunciou que a Autoridade Portuaria de Pasaia e o grupo Algeposa foron condenados por non garantir a protección dos riscos laborais. Osakidetza denunciou a ocultación de enfermidades profesionais por parte da Ertzaintza.

2024-05-24 | Gedar
2.000 firmas recollidas en Pasaia a favor dunha alternativa residencial para os veciños de Escadas
O Porto de Pasaia e Euskal Trenbide Sarea queren botar de casa a doce familias. O 1 de xuño o Sindicato Socialista de Vivenda de Oarsoaldea convoca a mobilizarse en Trintxerpe.

2024-02-13 | ARGIA
Doce familias queren botar de casa en Pasaia para construír un tramo de vía
A Autoridade Portuaria de Pasaxes e Euskal Trenbide Sarea queren derrubar un bloque de vivendas de Trintxerpe, no que viven as familias dos traballadores do porto de Pasaia, para construír un tramo ferroviario duns 400 metros. Advírtenlles de que deben abandonar a súa casa... [+]

2021-06-30 | Sustrai Colina
Iñigo Segurola
“Paisaiak bertan bizi den gizartearen diagnostikoa egiten du”

“Baratze bat nahi deizut egin...”.


2020-09-21 | ARGIA
O activista que arroxou cinzas a Olano para denunciar a contaminación da bahía de Pasaia será xulgado o xoves
O veciño de Lezo que arroxou cinzas ás autoridades será xulgado o 24 de setembro no Xulgado de Donostia-San Sebastián, na inauguración do paso Herrera-Trintxerpe. Botou po a Markel Olano, Arantxa Tapia e Eneko Goia mentres dicía: "Isto é o que sufrimos todos os días neste... [+]

2020-04-16 | ARGIA
Morre un traballador no porto de Pasaia
O transportista, de 50 anos de idade, faleceu no acto. Tiña febre no momento da súa morte, polo que se activou o protocolo contra a Covid-19 no porto.

2020-03-10 | ARGIA
Aprazado ao 2 de abril o xuízo contra o activista que arroxou cinzas a Olano
A conselleira de Desenvolvemento Económico do Goberno Vasco, Arantxa Tapia, o deputado xeral de Gipuzkoa, Markel Olano, e o alcalde de San Sebastián, Eneko Goia, foron os encargados de desenterrarlos en novembro de 2018. Aínda que ARGIA informou nun primeiro momento de que o... [+]

2019-09-26 | ARGIA
Unha vertedura do río Txingurri contamina a bahía de Pasaia
O martes, o río Txingurri teñió de branco as augas da bahía de Pasaia, na zona de Herrera. Denuncian a Eguzki que o saneamento iniciado en 2077 está incompleto e pendente da súa finalización: “Mellor si sentámonos a esperar”.

2019-08-28 | ARGIA
Eguzki denuncia un novo caso de contaminación no porto de Pasaia
O novo caso de contaminación produciuse a semana pasada, cando se estaban descargando o cal que fora arrastrada por un cargueiro de lixo. O cal estendeuse polos arredores. Algúns dos habitantes de Buenavista sentiron rasguños na garganta e, en xeral, os veciños tiveron que... [+]

2018-11-21 | ARGIA
Denuncian a Tapia, Olano e Goia en po pola contaminación do porto de Pasaia
Nun acto no porto de Pasaia, a conselleira de Desenvolvemento Económico do Goberno Vasco, Arantxa Tapia, o Deputado Xeral de Gipuzkoa, Markel Olano, e o alcalde de Donostia, Eneko Goia, arroxaron po de cemento: "Isto é o que estamos a sufrir todos os días neste sucio porto de... [+]

2018-08-22 | ARGIA
Pasaiako portuko sutearen afera fiskaltzaren esku, Badian Bizi plataformak salaketa aurkeztu ondoren

Abuztuaren 2an Pasaiako portuan izandako sutea salatu du Badian Bizi plataformak fiskaltzan. Afera ikertzeko eskatu dute bizilagunek eta horrekin batera, kaltetutako ehun herritar ingururen sinadurak aurkeztu dituzte auzitegian.


2018-08-09 | Nahia Ibarzabal
Pasaiako portuko jardueraren kalteak salatzeko Badian Bizi plataforma sortu dute herritarrek

Ostegun goizean egin dute prentsa-agerraldia. Pasaiako portuko karga-deskarga lanek, herritarren osasunean eta bizi-kalitatean duten kaltea salatzeko.


Pasaiako portuko sutea datutan

Ostegunean Pasaiako portuan, Lezoko aldean piztutako suteak, aire kalitatean zuzenean eragin zuen, bereziki Pasaian, Lezon, Oreretan eta baita Donostian ere. 11:00 aldera, Pasaiako portuan biltzen den txatarra zama batek su hartu zuenean hasi ziren arazoak. Erakundeetatik... [+]


Herritarren haserrea eta kezka piztu ditu Pasaiako portuko suteak

Lau ordu behar izan zituzten sua itzaltzeko. Gauean ere suhiltzaileak txatarra hozten jarraitu zuten.


Pasaiako portuko ustelkeria kasua: urtebete ondoriorik gabe

Macarena Olona estatuko abokatuak eta portuko aholkulariak iazko apirilean salatu zuen fiskaltzaren aurrean Pasaiako portuko lonjaren eraikuntzan balizko ustelkeria kasua. Espainiako Estatu mailan indarrean daude ere beste hamar portutako ustelkeria kasuen ikerketak.


Eguneraketa berriak daude