Krisi garaiak oso aproposak izaten dira baztertutako ideiei berriro heltzeko. Frantzia eta Alemania, esaterako, lurrazpiko ur beroen inguruko ikerketa bultzatzen ari dira. Helburua da 3.000 metroko sakoneran 150ºC eta 200ºC artean izan daitekeen ura aurkitzea. Ur hori lurrun modura ateratzen da kanpora, eta turbina bat higituz elektrizitatea sortzen du. Sistemak oso emaitza onak izan ditzake, batez ere zoru bolkanikoa duten lurretan. Horren adibide da Guadalupe irla; Soufrière sumendiaren berotasunari esker, irlan behar den energia elektrikoaren %10 lortzen da, aipatzen ari garen sistema erabilita.
Sistema hori energi iturri berriztagarrien artean kokatzen dute zenbait adituk. Adibide gisa, datu interesgarria plazaratu dute: hainbat urtez ustiatuta, harkaitz beroaren –bertako ura horregatik izaten da beroa– kilometro kubo batetik sortu daitekeen energia 1.275 milioi petrolio tonatik sortzen denaren baliokidea da, eta garbia gainera.
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
A vida rodéao todo, é finita e fráxil. Para vivir boas vidas, creo que o corpo sabe que facer, pero a mente, aínda que o saiba (cando está ben informado), a miúdo ve que cala o corpo intencionadamente. Neste silencio ábrese a cabeza ás relacións con outros xefes: o... [+]
A cultura consumista que vivimos, manda a todo usuario a un goce desmesurado. Como di Slavoj Zize, Goza do teu fetiche, converteuse no rudo mandato da hiper-modernidade. O goce actual leva a cabo a través dos dispositivos tecnolóxicos existentes para ocupar o lugar do... [+]