Borroka armatua amaitutzat jo du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak, eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du. Milioi bat lagun baino gehiago bildu ziren iragarpena egiteko antolatu zuten ekitaldian.
Gatazka armatutik gatazka politikora igarotzeko unea dela adierazi du Abdullah Öcalan lider kurduak. Espetxeratuta dagoen PKK-ko buruzagiaren gutuna irakurri zuten martxoaren 21ean BDP alderdiko bi kidek, Newroz, Kurdistango aberri eguna baliatuz. Estaturik gabeko nazio horren historiaren norabidea alda dezakeen berria da.
“Armak albo batera utzi eta ideiak hizketan jartzeko unea da, gure indar armatuak [Turkiako] mugetatik ateratzeko unea. Gure bizitzetako hamarkadak sakrifikatu ditugu, baina pozik besterik ezin dugu egon, ez da alperrik izan. Kurduak existitzen ez ginela zioen paradigma goitik behera erori da eta nortasuna indartu dugu. Hau hasiera da, ez amaiera”.
Öcalanek gutunean adierazi du beren borroka ez zela jendearen aurka, errepresioaren eta injustizien aurka baizik. Egun politika egiteko moduan daudela dio eta gutxiengo etnikoen berdintasuna aldarrikatu du. Herri guztien artean berdintasuna lortzera dei egin du: kurduak, turkiarrak, arabiarrak, armeniarrak, turkomanoak, pertsiarrak…
PKK eta Turkiako Gobernua negoziazio prozesu batean murgilduta daude. Joan den irailean milaka preso kurduk gose grebari ekin zioten hainbat baldintza eskatuz: hainbat hizkuntza eskubide eta Öcalanentzat espetxe baldintza hobeak. Egoera muturrera heltzen ari zenean, Öcalanek berak protesta amaitzeko eskatu zuen, eta handik gutxira, Ankarak jakinarazi zuen elkarrizketa prozesu bat abiatu zutela inteligentzia zerbitzuek Öcalanekin.
Ordutik aurrera, bi aldeetan mugimenduak izan dira, eta adibidez, urtarrilean Öcalan bisitatzen utzi zieten BDP alderdiko bi ordezkaritzari, baita epaiketetan kurduera hizkuntza erabiltzea ere. Ondoren, baina, hiru ekintzaile kurdu hil zituzten Parisen operazio ilun batean eta egoera nahaspilatu egin zen. Martxoaren 13an ordea, PKK-k bahituta zituen zortzi turkiar askatu zituen, bake elkarrizketak bultzatu asmoz.
1984an PKK-k armak hartzea erabaki zuenetik, 45.000 pertsona hil dira eta milaka preso kurdu daude egun kartzela turkiarretan giltzapetuta.
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]
Helicópteros e avións de combate turcos cobren o ceo na zona dos kurdos no norte de Iraq. A Forza Aérea turca bombardeou 381 emprazamentos na gran operación militar das últimas semanas na Rexión Autónoma do Kurdistán (RDC). O Ministerio de Defensa de Turquía afirmou que... [+]