Frantziako Pasteur Institutuko eta CNRSko ikerlari talde batek artikulu bat plazaratu du Nature Immunology aldizkarian, birusek sortutako infekzioen aurrean intsektuek dituzten defentsez.
Gauza jakina da birus askok intsektuen bitartez bidaiatzen dutela, baina intsektu garraiolari gutxi hiltzen dira birus horien eraginez. Zergatik?
Ikerlarien arabera, birusak intsektua infektatzean, haren zelulek ADN sekuentzia bereziak sortzen dituzte, ez birusaren aurka joateko, beraren ugalketa moteltzeko baizik; hala, intsektuek eta birusek sinbiosian bizitzea lortzen dute denbora luzean. Nolabait esateko, birusak ohartzen dira intsektuena ez dela infektatu beharreko gorputza, eta onartzen dute intsektuaren zelulek proposatzen dioten sinbiosia.
Mekanismo hori ongi ezagutuz, oso posible litzateke gizakien infekzioen alorrean erabilpen onuragarriak lortzea.
Galdera da ea edozein zibilizaziok gupidarik gabeko gerra egin dezakeen bizitzaren aurka, bere burua suntsitu gabe eta zibilizatua deitzeko eskubidea galdu gabe”. 1
Sei hamarkada igaro dira Rachel Carsonek bere Silent Spring (Udaberri isila) liburu bikaina idatzi... [+]
Historia luzeko soka du izokinak Euskal Herrian. Istorio ugari sortu ditu, hasi Historiaurretik eta egun arte. Haren arrantzak garrantzia sozio-ekonomiko handia izan du, eta hala sortu ziren hura erregulatzeko arauak. Atzetik etorri ziren gero, ordea, arau-hausteak, herritarren... [+]
Ionan Marigomez Allende (Erandio, 1961) biologoa da lanbidez eta bokazioz. Bera izan zen EHUren Plentziako Itsas Estazioaren sustatzaile nagusia, eta bera da bertako zuzendaria 2013an sortu zenetik. Bulegoan hartu gaitu, atzealdean Gorlizko badia ageri dela, eta hantxe jardun... [+]
1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).