Hego Amerikatik dator berria: hemen dugu, bada, arantzarik gabeko laharra (Rubus fruticosus). Ekuadorreko nekazaritza ikerketarako INIAP institutuak arantzarik sortzen ez duen laharra aurkeztu berri du, Andimora 2013 izena duen aldaera.
Laharra gogora ekartzen dudanero Aiako Etxeta baserriko seme Inaxioz oroitzen naiz. Hark irakatsi zidan ezagutzen dudan laharraren istorio politena. Lehen ere noizbait txoko honetara ekarria dudala uste dut: “Nor edo norekin ezkondu egin nahi zuen laharrak, baina beste landareek utzi ez ziotenez hark betirako ohoregabetuko zuen mehatxua bota zuen: aldamenean dudan guztiari helduko diot”. Eta landare guztiek egiten duten bezala, erabakitako mehatxua bete. Horretarako paregabeko diseinuzko arantza sortu zuen. Beste landareei heldu eta gaina hartzeko arma, tamaina egokiko makurdura duena, ia edozein larruazal txist zulatu eta sartu ondoren askatzeko asmotan mugitzen den azal horretan krask hautsi eta sartuta geldituko dena. Eskarda txatxuenaren antzera, azaletik atera ezean, gerora min zorrotza sortu, baita zornea eta pasmoa ere eta deskuidatuz gero tetanos gaitz beldurgarriaren amesgaiztoa biziaraziko duena.
Mehatxua burutzeko arantzak, bai, landare maltzurren koadrilako bihurtu du jendearentzat, lahardiari sasi deitzeraino. Ez baitiogu sekula barkatuko. Arantzarekin batera gure ekosistemako fruiturik estimatuenetako bat sortu zuen, masusta. Eskuetako azala lahar-arantzaz zulatu gabea nork du? Masustetan inoiz ibili gabeak. Uda amaieran sasitzaren batean laharrari kendu ahala masusta jan ez duenak zer bizi ikaragarri du oraindik. Ikaragarri!
Ongi heldutako masusta heldu-berriak sasidian bertan jateari arantzadiak eransten dion beldur-punttu hori kenduta masusta bixiena ere makala irudituko zaigu... Arantzarik sortu beharrik gabe, horretarako energia fruituak haztera bideratzen du, Ekuadorren sortua duten aldaera berri horrek: hektareako 20-24 tona masusta emateko gai omen da. Horiek ere makal askoak izango dira. Otzandu dute laharra.
Camiño a través do piñeiral. Convén pechar a ruta. De cando en vez. Unha parada, un portillo ou unha barreira, hai que pór algo. E un cubo para sostela. O máis sinxelo, en lugar de facer un buraco coa barra de ferro e golpear co martelo de madeira, é atalo a tóstea de... [+]
En Italia, Nemi, Galian Luc, Lugo e Nemetobriga... Non hai fin na lista dos bosques sacros do mundo. E sen dúbida estarían na nosa casa! Nos bosques, feiras, festas, reunións, sacrificios... que non íase a facer noutro tempo. Os bosques e as árbores, a capacidade de innovar... [+]
Urteko egun luzeenen sasoi honetan, baratze, soro, belaze, sagasti eta abarretako lanak aurreratuta izanez gero, mendi-gailurretara igotzeko gogoa pizten du giroak. Laster, egunak laburtu eta laburtu hasi ahala, etorriko dira udako egun beroenak, eta, tontorrerako bidea hartu... [+]
Estou nas augas agridoces do río Oria. Un amigo a chama Amazoria. No Alan sen Gila, desde a barra do mar, subindo até a altura que permite a carga de augas nas mareas máis vivas e baixando até o mar, é preciso que che atopes con este tipo de espectáculos. Plantas de... [+]
Munduaren bi heren herren da, hirugarren herena baso dugu. Lurrez 40 milioi km2 baso, 7.000 milioi eskas biztanleontzat, bakoitzarentzat 6.200 m2 baso. Mundu guztiko baso hauen bostetik bat Errusian bizi da, bere lur guztien %47,9an, hau da, 809 milioi hektarea edo 2.427 milioi... [+]