Garrantzi gabeko zerbait bezala igaro bada ere, Txernobyleko zentral nuklearrean dauden eraikinetako baten teilatua behera etorri da. Gero eta zentral nuklear gehiago itxiko dira datorren hamarkadan, eta itxi ondoren egin behar diren eraisketa-lanak hain dira garesti eta konplexuak, zentralak bere horretan lagatzea tentazioa izan baitaiteke, are gehiago krisi garaiotan. Nork inbertituko du ezertarako balio ez duen eraisketan?
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.