Badakit Iparraldeko euskaldun haurrideek ez dituztela Parisen gobernatzen duten sozialisteriak biziki maite, arrazoi –agian zuzen...– ezberdinengatik. Demokrazia ere zerri askara botatzekoa dute: sobera ele perpausetan, aita larderiatsuek gure hezteko baliatzen dituzten ordena edo manu zehatzen aldean. Alta…
… Azken asteotan Frantziako Legebiltzarrean izar ibili da Christiane Taubira, Guyane departamenduko diputatua, sexu bereko pertsonei ere ezkontzaren alorra zabaltzeko. Eskuineko hautetsi zakarren irain oldeei buru egin du, aldian aldika haserre, harritua, irriz, Karibeetako poetak aipatuz, isilik, beti hor, beti gogor, Ogoño muturreko harri beltza bezain tematsu. Ederki eraman du aspaldiko Simone Veil edo Elisabeth Guigou haien lekukoa jendaldearen eskubideen emendatze bidean urrats batez urrunago. Abortua, 35 orenak, PACS edo gaur ezkontza homosexuala ardatz, emakume zainartak dira –nolakoak ordea!– hemiziklo testosteronatuaren erdira bidali!
Urrezkoa, otsailaren 12a: hemendik aitzina mugaren bi maldetako lesbianok eskubide –ia– berdinak dizkinagu.
Ezkonduko al gaitun?
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Xapón, século VIII. En plena Era Nara empezouse a utilizar o termo furoshiki, pero até Aro (séculos XVII e XIX). Séculos XV) non se difundiu. Furoshiki é a arte de reunir obxectos nas teas, pero o seu etimología deixa claro a súa orixe: furo significa baño e shiki,... [+]
Acabo de ver unha serie doutro triste detective. Todas as tramas sucédense nunha remota illa escocesa. Xa sabedes como funcionan estas ficcións: moitos mortos, xente corrente pero non tanto, e unha paisaxe verde escuro. Nesta ocasión lembroume unha viaxe que fixen aos Países... [+]