Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Europar Batasunaren (EB) dogma, bosturteko galdua

Europako Kontseiluak duela hiru aste onartu zuen EBren historian lehen aldiz aurrekontuaren bolumena murriztea. EBko BPGarekiko %1era iristen ez den aurrekontua murrizteak Europan austeritatearen bidea indartsu jarraitzen duela erakusten du, EBren hondamendi ekonomikoa eta politikoa ekarriko badu ere. Finean, EBren batasun eta politika ekonomikoak neutralak direla esaten digute bertako teknokrata eta agintari nagusiek, joko politikotik at daudela alegia. Baina euro-guneak berak eta troikaren irizpideen ezarpenak agerian uzten dute posizio ideologiko liberalak direla nagusi. Izan ere, aipatutako neurri horien emaitza txarrek ez dute hartutako bidean horren temati jarraitzea justifikatzen.

Austeritate politikak oztopo dira bere helburu ofizialak diren egonkortasun makroekonomikoa zein enplegua eta hazkundea erdiesteko. Troikaren parte den Nazioarteko Diru-Funtsaren erretorikak behin eta berriz dio austeritatearekin krisitik irtengo garela. Baina emaitzek beste zerbait diote, adibidez 2010ean NDFak iragarri zuen Greziak 2011n %2,6ko hazkunde negatiboa izango zuela eta 2012an krisitik aterako zela %1,1eko hazkundearekin. Errealitateak erakutsi du Greziako BPG  %6,9 eta %6 gutxitu zela hurrenez hurren bi urte horietan. Espainiako Estatuan zein Euskal Herrian indize ekonomiko eta sozial gehienen emaitzak inoizko mailarik okerrenetan agertzen dira. Noiz eta bost urte bete direnean krisia lehertu zenetik eta hiru, austeritate politikak gordinean nozitzen ditugunetik. Besteak beste, bi lan erreforma, pentsioen erreforma, bankuen lege berria, defizitari buruzko urrezko arau konstituzionala eta aurrekontu murrizketa gogorrak indarrean ipini dira artean. Neurri multzo horiek zera ekarri dute, arlo publikotik pribaturako errenta transferentzia erraldoia, langabeziaren igoera ikaragarria, enpleguaren prekarietatearen hedapena, eta horren guztiaren ondorioz Espainiako disparekotasun sozialen igoera hain indartsua izan da ezen EBko markak hautsi baititu. 

Troikaren politiken defentsa egiten dutenek ez dute aintzat hartzen teoria eta errealitatearen arteko zulo hau. Beren teoria akatsik gabekoa izanik errealitatea bide da oker dagoena. Teoria liberalaren erabilera dogmatikoa eta interesatua egin da Espainiako Estatuan, besteak beste, lan eskubideak suntsitzen dituen bigarren lan erreforma gauzatu denean krisiaren testuinguruan enpresen bideragarritasuna bermatzeko aitzakiapean. Ikus dezagun adibide batez argudio honen antzutasuna. Estatuan 2011n enplegu osoaren %64 sortzen zuten Enpresa Txiki eta Ertainei Europako Banku Zentralak 2012an egindako inkesta batean erakusten zuten beren arazo nagusiak bezeroak aurkitzea (%35) eta finantzazioa eskuratzea (%27) zirela eta urrutiago agertzen ziren lan kostuak murriztea edo lehia bezalako faktoreak (bik %8na). Gai berari buruzko 2012an CISen beste txosten batek egiaztatzen zuen Estatuko enpresa txikien eta ertainen aburuz finantzazioaren eskura ezintasuna dela arazo nagusia negozio bat martxan jartzeko orduan (elkarrizketatuen %63,8). Aldiz, merkatuen erregulazioa soilik ugazaba horien %19rentzat da traba helburu horretarako.

Beraz, zertarako behartzen du troikak lan merkatuaren erreforma politiken erdigunean ipintzen? Zertarako lana sortzen duten enpresen arazoak larriagotzen dituzten austeritate politikak indarrean jartzen? Areago, zergatik ia baldintzarik gabe finantza erakundeei lagundu diru publikoarekin finantza maileguen iturria irekitzen ez badute? Politika horiek hondamendi soziala dakartela bistakoa izanagatik eredu sozioekonomikoaren eraldaketa sakona bultzatzea da liberal berrien xedea. Bosturteko galdua hamarkada bihurtzeko arriskua gordina izan arren.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Interésache pola canle: Iritzia
Análise
Folgas para transformar o sistema

Atopei a noticia antiga na canle de efemérides de ARGIA: O 23 de abril de 1918, os traballadores de Irlanda realizaron unha folga xeral no I Congreso. Contra o recrutamento forzoso para a Guerra Mundial. Grazas á resposta dos traballadores e os independentistas, Gran Bretaña... [+]


“A pesar de todas as carencias, os sindicatos fixeron máis que calquera outra organización humanitaria que estea nunca a favor da humanidade. Contribuíron máis á dignidade, á honestidade, á educación, ao benestar colectivo e ao desenvolvemento humano que calquera... [+]


Tecnoloxía
O camiño do leite

Mentres me escabullía ao redor da automatización e os animais, comecei a obter información sobre os cortellos automatizados. Paréceme que as vidas dos animais que explotamos masivamente para o consumo humano, escribindo desde a comodidade do meu escritorio, son bastante... [+]


2025-04-30 | June Fernández
Comercio de melones
Rowling ou Millerey

Repita comigo: Sara Millerey. Non esquezamos o seu nome. Millerey é vítima do transfeminicidio: foi torturado por un renegador transmisógino, cortoulle os brazos e arroxouno vivo a unha beira do río. Morreu despois de dúas horas de agonía.

J.K. é máis sinxelo. Lembrar o... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Trampa da vulnerabilidade

A vulnerabilidade é un concepto que se escoita con frecuencia desde hai varios anos. Neste momento, nos discursos políticos é habitual falar de persoas vulnerables. Estou seguro de que eu tamén utilicei esa palabra na web Bizilan.eus para explicar os dereitos laborais e as... [+]


2025-04-30 | Aingeru Epaltza
A vida europea

A felicidade pode medirse. É máis, hai quen se empeña niso. A ONU non ten moito éxito en manter a paz no mundo, pero cada ano mostra un informe sobre a distribución desta dimensión ao longo do planeta. É esencialmente unha lista de países, cabezas e colas, gradualmente... [+]


Errolda denontzat!

Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]


2025-04-30 | Sukar Horia
Vivir do turismo ou vivir con dificultade?

Hai pouco máis dun ano, a empresa pública AENA, que xestiona a rede de aeroportos españois, anunciou que quere ampliar a terminal do aeroporto de Loiu. En 2024 quedou preto da barreira dos 7 millóns de viaxeiros e, si a ampliación continúa, a partir de 2030 podería chegar... [+]


Eurokeynesianismo militarra

Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]


Algúns apuntamentos de rumbo a Aritz Otxandiano
Lemos con estrañeza na prensa a noticia da agresión a Aritz Otxandiano en casa coas bengalas. Foi el quen informou do sucedido nas redes sociais. Tanto el como os medios de comunicación que reciben as súas declaracións tentaron vincular este ataque co debate sobre... [+]

Berwick e nós

Quizá non saibas quen é Donald Berwick, ou por que o menciono no título deste artigo. O mesmo ocorre, evidentemente, coa maioría das persoas que participan no Pacto Sanitario en curso. Non saben que é o Triplo Obxectivo de Berwick, e menos aínda o Obxectivo Cuádruplo que... [+]


Servizos públicos: facilitar o paso á motosierra ou limpar o bosque?

O artigo A motosierra pode ser tentadora, escrito nos días anteriores pola avogada Larraitz Ugarte, deu moito que falar nun sector moi amplo. Expón algunhas das situacións habituais dentro da Administración pública, entre as que se atopan a falta de eficiencia, a falta de... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Idioma

É importante utilizar correctamente un idioma? Até que punto é necesario dominar a gramática ou ter un amplo dicionario? Sempre escoitei a importancia da lingua, pero despois de porme a pensar, cheguei a unha conclusión. Pensar a miúdo leva iso; chegar a unhas... [+]


Eguneraketa berriak daude