Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Herritarrek bizimodu duina izan arte, ez dago bakerik"

  • Angel Calvo (Valladolid, Espainia) misiolaria eta apaiza da Filipinetan. 40 urte iraun duen gatazkaren testigu izan da. Musulmanen eta Gobernuaren bake akordio definitiboa bidean da. Benetako bakea ordea, ezberdintasun sozialak gainditutakoan lortuko dela dio.

Angel Calvok Mindanaoko Bakearen Astea antolatu ohi du. Atzealdean, bertako gazteek ospakizun horren harira margotutako murala.
Angel Calvok Mindanaoko Bakearen Astea antolatu ohi du. Atzealdean, bertako gazteek ospakizun horren harira margotutako murala.Pedram Yazdani

Filipinak, Asiako herrialde katolikoena.

Ezin ahaztu ordea espainiarrek Filipinak konkistatu baino  mende bat lehenago iritsi zirela musulmanak hona. XV. mendean hegoaldeko irlak (Mindanao, Basilan, Jolo eta Sulu) sultanerriek kontrolatzen zituzten. Azken urteetan gatazka puri-purian egon da irla hauetan.

Gatazka hau ulertzeko noraino egin behar dugu atzera?

Prozesu historikoa izan da, lehenik espainiarren kolonizazioa eta Ameriketako Estatu Batuena gero. Amerikarrek  lurralde antolaketa politika desegokiak egin zituzten, lurrak kolonoei eta atzerriko enpresei salduz. Gerora Filipinetako gobernuek politika honekin jarraitu zuten. Musulmanak historikoki marjinatuak sentitu dira beraienak ziren lurretan, diskriminazio horrek pobreziara eraman ditu eta armak hartzea izan da erantzuna.  

Azken 40 urteak bereziki gogorrak izan dira.

1970ean Mairuen Askapenerako Frente Nazionala (MAFN) sortu zen Mindanao hegoaldean, musulmanak gehiengoa diren tokian. 1972an Ferdinand Marcosen gobernuak lege martziala jarri  zuen martxan, diktadura urteak izan ziren. Estatuak indarra erabili zuen musulmanen aurka eta hauek armekin erantzun zuten. Lau urte iraun zuen gerra zibila piztu zen, gatazkak gaurdaino iraun badu ere.

Eta zu Basilan irlara iritsi berria.

1972an iritsi nintzen Espainiako Gaztela lehorretik eta hura paradisua zen niretzako. Hango errekurtso naturalekin aho zabalik geratu nintzen, petrolioa, gasa, mineralak eta lur oso emankorra dituen irla da Basilan.

Egoera zeharo aldrebestu zen ordea paradisuan.

Gerra piztu zen goizetik gauera eta gu ez geunden prestatuak egoera berrirako. Hilketak, bahiketak, gizarte zibila zatitua, gerra desplazatuak... Lanean jarraitu genuen hala ere, Claret eskolako zuzendari izan nintzen, gau eskolak martxan jarri nituen, gerra desplazatuekin lanean hasi ginen. Egoera jasangaitza bihurtu zen arte. Adiskideak bahitu eta hil zizkidaten, Basilan irla utzi zuen azken apaiza izan nintzen.

Film bat izan zitekeen.

Izan zitekeen, istorioak mila ditut; Marcosen gobernuak mairuen talde armatuko kide izatea egotzi zidan liderra ezagutzen nuelako. Gerora, talde komunistako kide izatea egotzi zidaten. Nik ordea, pobrezia eta injustiziak sufritzen zituztenen alde egiten nuen lan.

Tartean, sei urteko geldialdia egin zenuen.

Baina berriro itzuli nintzen Filipinetara eta egoera asko okertu zen.

Zertan?

Talde armatuak ugaldu ziren. Askapen Islamiarrerako Fronte Mairuak (MILF), Filipinak hegoaldean estatu independentea eskatzen zuen. 1991n Abu Sayyaf talde armatua sortu zen, talde  erradikalenetan erradikalena. Horrez gain, Basilanen gerrilla txiki ugari sortu ziren. Biolentzia ikaragarria zen.

Abu Sayyaf diozu. Liderra oso gertuko izan zenuen ezta?

Khadaffy Janjalani liderra nire ikasle izan zen Basilan irlan. Unibertsitate islamiar batean ikasteko aukera izan zuen eta handik ideia oso erradikalekin etorri zen. Abu Sayyafeko kide askok ere aukera bera izan zuten, batzuek Afganistanen borrokatu zuten. Bahiketak ziren dirua lortzeko modua. Hainbat ekintza egin zituzten eta hildako asko eragin. Ameriketako Estatu Batuek esku hartu zuten talde islamiar honen kontrako borrokan, Al Kaedarekin lotura zutelakoan. Azken urteetan zorionez ez dute ekintzarik egin.  

Azalduko didazu gatazka hau zifratan?

40 urteko gerra, 120.000 hildako, bi miloi gerra desplazatu, 15.000 gerrillarik armak utzi beharra eta gerra zauriak zenbatezinak dira.

1996an MAFN-k bake akordioa sinatu zuen.

Akordio honen ondoren sortu zen RAMM (Mindanao Musulmaneko Lurralde Autonomoa), Nur Misauri MAFNko  liderra gobernadore izan zelarik. MILF-k inoiz ez zuen onartu Akordio hau.

16 urte geroago lortu dute MILF-koek Cory Aquino presidentearekin Bake Akordioa sinatzea. Zer gertatu da orain bake akordioa sinatzeko?

Denborak erakutsi du RAMM-ek ez duela funtzionatu. Sinatu berri den akordioan, statu quoa ezin dela onartu aipatzen da. Musulmanen bizi baldintzek bere horretan jarraitzen dute, aberastasun natural handiko irlak dira haienak, baina Filipinetako lurralderik pobreenak izaten jarraitzen dute.

Zertan aldatuko da egoera?

Bangasamoro (Mairuen herria) izeneko lurraldea definitzeko erreferenduma egingo da musulmanak gehiengoa diren tokietan. Akordio honetan, Estatuak eskumen gehiago emango dizkio lurralde berriari, zergak bildu eta ezartzeko, baita baliabide naturalak kudeatzeko ere.

Sharia aplikatzea eskatzen dute.

Akordioan ondo definitu beharko da sharia nori aplikatu eta zein neurritaraino. Ez da estatu islamiar batean bezala aplikatuko, ziur nago hortaz, baina musulmanak ez direnen eskubideak errespetatzea ezinbestekoa izango da.

Azken bake akordioa izango al da?

Aquinoren gobernua populista da eta baiezkoan nago. Asia Hego Ekialdeko gatazkarik luzeena nozitu dugu.  Bakea ordea ez da akordioen bidez lortzen, bakea beste eremu batean dago.

Zein da eremu hori?

Ezberdintasun sozialak, injustizia eta pobrezia sufritzen dutenek bizimodu duina izan arte ez da bakerik izango, norbanakoaren sinesmenak kontuan hartu gabe, izan musulman edo kristau.

Elizak zer dio?

Gatazka eremu erlijiosora eraman du beti eta ni oso kritikoa naiz horrekin. Elizak Jainkoaren egia defendatu du, agintari islamiarrek Alarena eta elkarren arteko xextrak ez du ezer konpondu.

Musulmanen eta kristauen arteko elkarbizitzan zubi lana egiten ari zara: pulpitutik elkar ulertzearen aldeko mezuak ematen dituzu, chabacanoz eta ingelesez, erlijio ezberdinetako liderrak biltzen dituen elkarteko sortzailea zara…

Nire lana gizarte zibilaren ongizateari loturik egon da. Benetako lana, bakean eta elkarbizitzan sinesten duten herritarrena da. Boterean dauden askok nire lana ez dute gustuko, hori beraien arazoa da, ni oso gustura nago egiten dudanarekin.
 


ASTEKARIA
2013ko otsailaren 10
Azoka
Interésache pola canle: Filipinak
2024-11-12 | Mikel Aramendi
Sabe Trump onde está a illa estratéxica que fai que China e Filipinas atópense?
Cando o urbs estadounidense do imperio mundial, e toda a terra da súa periferia, estamos a tentar sacar contas para a segunda lexislatura de Donald Trump, a tensión segue en auxe no próximos catro anos, sen dúbida, no Mar do Sur de China, un dos principais focos de atención.

2024-09-17 | Mikel Aramendi
Non se derramou sangue, de momento, no conflitivo arquipélago de Spratley
Finalmente, desde abril finalizou sen derramarse sangue na lagoa do atolón Sabina/Xianbin/Escoda, no leste do Arquipélago de Spratley, o BRP Teresa Magbanua, áncora longa e tensa do buque de vixilancia costeira de Filipinas. O 15 de setembro, domingo, levantou a áncora e... [+]

2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANÁLISE
Principio de Hanlon nas Illas Spratly
Quizais haxa que xulgar o principio de Hanlon: “Nunca atribúa á maldade o que a bobada pode explicar perfectamente”. Os principais protagonistas reprimen esta oportunidade.

2024-04-30 | Mikel Aramendi
Aranetarras

Ás veces a alta política internacional pode vir disfrazada do que se chama crónica rosa. Tamén incidencias que poidan ser graves a nivel mundial. Ou o condensado compacto da historia. Mire.

A medida que a alianza con Estados Unidos e Xapón vaise estreitando, o goberno... [+]


2023-12-12 | Mikel Aramendi
Casualidades

Quizá sexa unha casualidade. Pero cando Xi Jinping anunciou que ía realizar unha visita de Estado a Vietnam o 12-13 de decembro, a letaría do Mar do Sur de China envorcouse coma se alguén incidise. En primeiro lugar, un enfrontamento entre os barcos dos Estados Unidos e o... [+]


A explosión de intelixencia artificial oculta a explotación laboral dixital
O nome etéreo “nube” oculta os pavillóns ocupados por servidores que consomen grandes cantidades de auga e enerxía. Pois a intelixencia artificial tamén ten a diferenza B: Explotación laboral de millóns de persoas en Asia, África e Sudamérica. Segundo un estudo de... [+]

2022-09-05 | Axier Lopez
Desembarcos en Getaria e Filipinas para homenaxear aO
martes representarase en Getaria o teatro popular O desembarco de Elcano. Coincidindo coa festividade establecida polo Goberno Vasco e co 500 aniversario da chegada de Elcano a Sanlúcar de Barrameda, en Cádiz. Con todo, non é o único desembarco provocado por esta xira... [+]

Os movementos altermundistas denuncian a persecución contra Walden Belo
O famoso escritor, investigador e antiglobalización activista de Filipinas, Walden Belo, foi detido o 8 de agosto, e o 9 de agosto foi expulsado do cárcere de forma provisional. Belo é, entre outros, director executivo da Organización Non Gobernamental Focus on the Global... [+]

2022-01-21 | Axier Lopez
Tamainak axola du, Filipinetan

Filipinetako Rodrigo Duterte presidenteak adierazi du Lapu-Lapu heroi nazionalaren estatua handiagoa eta altuagoa izatea nahi duela, Fernando Magallaes konkistatzaile portugaldarrarenak baino. Mundu Biraren espedizioan Joan Sebastian Elkanoren nagusia izan zen Magallaes, hil... [+]


2021-09-14 | Jon Torner Zabala
227 activistas medioambientais asasinados no mundo en 2020
Máis da metade dos ataques producíronse en Colombia, México e Filipinas, segundo datos facilitados pola organización Global Witness (ENAC). Na medida en que a emerxencia climática increméntase, os autores do informe sinalan que tamén aumenta a violencia contra as persoas... [+]

O presidente de Filipinas ordena disparar aos que non cumpren o confinamento
O presidente de Filipinas, Rodrigo Duterte, ordenou disparar aos que non cumpren co confinamento en territorio galo. O 16% da poboación total do país vive na pobreza e a única forma de sobrevivir é a través do traballo nas rúas.

2020-01-08 | Vicente L. Rafael
Aos que deron a volta ao mundo
Vicente L. Rafael é profesor de historia na Universidade de Washington de Seattle (Estados Unidos). Escribiu no medio Rappler de Filipinas sobre o debate que suscitou a película producida e subvencionada no País Vasco sobre a Volta ao Mundo de Elkano. Trátase dunha película... [+]

2019-12-04 | Axier Lopez
A película sobre Elkano, criticada por blanquear o imperialismo, opta aos Premios Goya de España
A película Elkano, a primeira volta ao mundo, cofinanciada e promovida por institucións puxantes de España e Euskal Herria, foi nomeada ao premio Goya á mellor película de animación. Mentres tanto, en Filipinas está a estudarse a posibilidade de que esta mesma película... [+]

2019-11-08 | Axier Lopez
Denuncian que os personaxes da película sobre Elkano son "plaxio" da 'Vía do Dourado'
A través de Twitter, os personaxes principais da película de Elkano son unha copia da película O Camiño dO dourado ambientada na conquista de México. A película sobre Elkano no País Vasco segue recibindo duras críticas nas Filipinas.

Eguneraketa berriak daude