Tximini Kolektiboak 2010eko udan ekin zion bideari, Ibai Etxezarragak eta Beñat Guarrotxenak arkitektura ikasketaren amaierako proiektuari heldu ziotenean. Beraien asmoa birgaitze industrialean murgiltzea zen, eta Sefanitroko fabrikaren inguruneak erakarri zituen. Nerbioi ibaiaren ezkerrean dago, Lutxanan (Barakaldo). Hainbat ate jo eta gero, fabrikako eguneroko bizitza gertutik ezagutzeko gonbitea jaso zuten. 2012an eraitsi zuten eraikina, baina Tximini Kolektiboak Kea film laburrean jasoa du esperientzia.
Lehenengoz Sefanitro fabrikara hurbildu zirenean, 2000 urteko eraisketaren ondorioz 1942an eraikitako fabrikaren aztarnak eta 2012 urtera arte martxan jarraituko zuen fabrika zatia ikus zitezkeen lursail berean. Desulfurazio fabrika berria 1986an eraiki zen, bestearen gainean, nolabait, eta erabilera berri batera egokitu ziren. Itsasadarrarekin kontaktuan eta Lutxana auzoaren aurrez aurre zegoelako erakarri zituen Ibai Etxazarraga eta Beñat Guarrotxena, Tximini Kolektiboko sortzaileak.
Artzai Ona kaleak banatzen ditu Lutxana auzoa eta lantegia. Fabrikaren eraistea 2012rako aurreikusita izateak ideia, asmo eta helburuak hankaz gora jarri zizkien, baina aukera ezin hobea iruditu zitzaien. Fabrika bertatik bertara aztertzeko aukerak erakarri zituen, funtzionatzen ikusteak, hil artean jarraitu ahal izateak, langileekin egunero elkartzeko aukerak. Neurri handi batean bertako langile bihurtu ziren bi arkitektoak ere.
Befesa Desulfuración enpresaren eraisketaren lehen pausoak 2011ko maiatzean eman ziren. Besteak beste zinta garraiatzaileak, uralitazko itxitura, estalkiak eta makinaren bat desmuntatu zituzten. Abuztuaren erdialdera, eraispen-makinak fabrikako lursailetan sartu eta lanari ekin zioten. Sefanitroko parte izandako pirita biltegitik hasi ziren.
2011ko azaroaren 17an, 18:40ean, Befesako tximiniaren lehen zatia erori zen. Lehengaia zakuratzeko dorreak eta 17. azpiestazio elektrikoak, berriz, 2012ko udara arte iraun zuten zutik. Gaur egun itsasadarrera heltzen den zamatokia besterik ez da gelditzen. Ez du luze iraungo.
Kea film laburrak eraiste honen historia laburbiltzen du, eta bereziki, Befesako tximinia erortzen den unea jasotzen du. “Kea denon artean eta denontzat izan den proiektu baten historia da, elkarlan zintzo eta saiatu baten historia. Gure iragan hurbila eta protagonista izan dituen pertsonak omentzeko modua da, arkitektura industrialari gorazarrea”, azaldu digute Tximini Kolektibokoek.
Lara Izagirreren zuzendaritzapean eta Ibai Etxezarragaren eta Beñat Guarrotxenaren gidoiarekin egin den film laburra mutua dugu Kea. 15 minutuko iraupenean lantegiaren zaratak baino ez dira entzuten. Eraisteko zorian den eraikin bati hartu zaion afektua, edo nostalgia prebentiboa, edota memoria mantentzeko erantzukizuna islatzen du. Estetika industriala giza eboluzioaren gailurtzat jotzen da, baita planetaren hondamenaren arrazoi nagusitzat ere.
Auzokideak eta batik bat Sefanitroko eta Befesako langileak dira filmaren atzean dauden pertsonak. Lantegiaren eraisteak batu eta banatu egin ditu Lutxana auzoko biztanleak. Azken finean, Etxazarragak eta Guarrotxenak dioten bezala, estetika industrial jada “huts” hau ezin uler daiteke atzean dituen istorio humanoak gabe. Horregatik, espazio hauen berreskurapena aldarrikatzen dute Tximini Kolektibotik, Europako beste herrialde batzuetan egin den bezala. Alemaniako Ruhr ibaiaren ertzeetako zonalde industriala jartzen dute horren eredu. “Ondare industriala ez da ondare izango, norbaitek horren balioaz ohartarazi arte. Artearen historiaren parte garrantzitsua da estetika industriala. Bere horretan errespetatu, landu eta ikertu behar da”.
Un prestixioso arquitecto chega desde Londres a un pequeno pobo galego. Trátase de David Chipperfield, un edificio con oficinas en Berlín, Milán e Xangai, e que conta cun amplo equipo de edificios. Unha arquitectura elegante, requintada, feita por un Sir. A historia comeza na... [+]
Nas últimas semanas non foi posible para os que traballamos en arquitectura que o fenómeno climático de Valencia non se traduciu no noso discurso de traballo. Porque debemos pensar e deseñar a percorrido da auga en cubertas, sumidoiros, prazas e parques de edificios. Sabemos... [+]
Os primeiros de setembro, estreas, novidades e estreas: novo estoxo e caderno, primeiro encontro cos membros do grupo para os cursos e/ou actividades aos que se apunta, unha ampla oferta de actividades nas páxinas de publicidade onde poder encher a axenda do curso, compondo a... [+]
Teño poucos amigos con sentimento europeo, non sei si a europeidad chega a ser unha identidade. Pero cando viaxamos a Europa, pode xurdir unha amizade, porque as principais direccións de territorialidad que suceden en Europa e en Europa son compartidas, onde se decide a... [+]
As estacións de tren de moitas cidades mostran a beleza máis alta da estrutura de ferro do século XIX, xunto co auxe da chegada ao epicentro da cidade. É como entrar na cidade pola porta principal, unha perla de arquitectura e de lugar. Con todo, en moitas cidades, nos... [+]