Londres, XIX. mende hasiera. Lord Byron poeta ingelesak ozpinaren dieta egitea erabaki zuen, erromantikoen artean hain modakoa zen itxura argal, zurbil, gaixotia lortzeko.
Cambridgeko Unibertsitateko medikuntzaren historiako irakasle Louise Foxcroftek Calories & Corsets (2012) lanean dioenez, gizakiak antzinaroan hasi ziren dieta egiten –“dieta” hitza grekeratik dator–, baina orduan dieten helburua osasun mental nahiz fisikoari mesede egitea zen. XIX. mendean helburu estetikoa nagusitu zen, eta ahalik eta ahalegin txikiena eginda eta ahalik eta azkarren kiloak galtzeko dieta mirakulutsuak perretxikoak bailiran ugaldu ziren. Lord Byronen dieta egunero ozpina edatean eta ozpinez bustitako elikagaiak jatean zetzan. Gorputza garbitzea zuen helburu, eta baita ederki garbitu ere; dietaren albo ondorio nagusiak oka eta beherakoa ziren. Eta, hala ere, ezin dugu garaiko dieta kaltegarrienen zerrendan sartu.
XX. mendearen hasieran tenia zizarea erabiltzen hasi ziren argaltzeko (urte asko geroago, Maria Callas soprano ezagunak metodo hori erabiltzen zuen zurrumurrua zabaldu zen, baina horren frogarik ez dago). Zizare arrautzak piluletan hartzen zituzten. Zizarea hesteetan haztean, elikagaiak xurgatzen hasiko zen, eta horrek, jakina, pisu galera ekarriko zuen, baita beste albo kalte gutxi batzuk ere: beherakoa, meningitisa, ikusmen arazoak, epilepsia, dementzia... Gogoan izan teniak bederatzi metro luze izatera irits daitezkeela. Egia da nahi adina argaldu ondoren parasitoen aurkako botikak hartuta senda zitekeela dietagilea, baina sugetzarra botatzeak konplikazioak sor zitzakeen digestio-aparatuan.
Artsenikoaren dieta sinpleagoa zen, baina ez osasungarriagoa. Dosi hilgarriak saihestuz ahalik eta artseniko gehien hartzean zetzan. Gainera garaiko “dietista” txerpolariek sarritan ez zieten bezeroei esaten beren erremedio magikoek artsenikoa zutenik eta, horrenbestez, argaltzeko obsesio handia zutenek pozoitzeko arrisku handia zuten.
Kautxua ere erabili izan zuten argaltzeko, baina, zorionez, material toxikoa ez zen sabeleratu behar. XIX. mendearen erdialdean, Charles Goodyearrek, bulkanizazio prozesuaren bidez, asko hobetu zituen kautxuaren propietateak, eta materialaren erabilera asko zabaldu zen. Kautxuzko kortseak eta azpiko galtzak egiten hasi ziren; presioa eragiteaz gain izerdia areagotzen zuten, baina azaleko infekzioak ere bai.
XX. mendearen hasieran, Horace Fletcher estatubatuarrak kiloak galtzeko bide on bat janaria asko mastekatzea eta gero ahotik botatzea zela erabaki zuen. Jakiak ahoan txikituta gorputzak behar zituen elikagaiak xurgatuko zituen, eta gainerakoa botatzeak gizentzea saihesten lagunduko zuen. Gaur egun jakina da ondo murtxikatzea osasungarria dela. Baina Fletcherren arabera, tipula, esaterako, 700 aldiz mastekatu behar zen. Haren esanak betez gero, asko jaterik ez zegoen, eta, beraz, haren dietaren sekretua ez zen hain ezkutukoa: gutxi jatea.
No xacemento danés de Vasagård, os arqueólogos atoparon máis de 600 pedras gravadas. Segundo os resultados das dataciones, trátase duns feitos de fai 4.900 anos e sábese que naquela época produciuse unha forte erupción volcánica en Alaska. As consecuencias desta... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Acabo de ver unha serie doutro triste detective. Todas as tramas sucédense nunha remota illa escocesa. Xa sabedes como funcionan estas ficcións: moitos mortos, xente corrente pero non tanto, e unha paisaxe verde escuro. Nesta ocasión lembroume unha viaxe que fixen aos Países... [+]
Xapón, século VIII. En plena Era Nara empezouse a utilizar o termo furoshiki, pero até Aro (séculos XVII e XIX). Séculos XV) non se difundiu. Furoshiki é a arte de reunir obxectos nas teas, pero o seu etimología deixa claro a súa orixe: furo significa baño e shiki,... [+]
Atopáronse restos de Yersinia pestis nunha momia exipcia de fai 3.300 anos, a peste de Justiniano no século VIN e a bacteria que provocou a Peste Negra no século XIV.
Aínda que até agora os expertos pensaban que naquela época a peste só estendeuse por Eurasia, este... [+]