Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Identitate borroka

SUTAN sumatu dugu Kataluniako gizartea Alderdi Popularrak, Wert ministroa buru, aurkeztu berri duen hezkuntza erreformarekin. Haserrea nabaritu da Euskal Herrian. Bada desberdintasunik bata eta bestearen artean. Katalanen gehiengo handiak bere-berea sentitzen duen hizkuntza eta hezkuntza proiektua arrisku bizian ikusten ditu. Han askoz aurreratuago daude katalanaren garapenean, eta hortik erasoaren aurreko erantzuna. Hizkuntza muinean, berriz ere.

Erasoa gordina baita: PPren birzentralizatze politika, autonomismoari erasoa, gaztelania ez diren beste hizkuntzei erasoa, hezkuntza uniformatzeko saioa… Askok aipatu du hizkuntzaren ikuspegitik frankismotik hona izan den erasoaldi handiena dela hau. EAEko parlamentuko ordezkaritzaren %85 mintzatu da proiektuaren aurka alderdien bidez. Eta bitxia bada ere, Nafarroako foru legebiltzarraren kasuan arbuioa handiagoa da, alderdien adierazpenak aintzat hartuta, ordezkarien %92k adierazi baitu ez dagoela ados Wertekin.

Bai, badakit Nafarroako kasuan tranpa egin dudala. Egia da UPNk esan duela legeak aldaketak behar dituela, ezin dela dagoen bezala onartu, besteak beste Nafarroako Euskararen Legearekin arazoak leudekeelako. Bai, PPko lau parlamentariak bakarrik daude ados Nafarroan, baina UPNko 19ak ere pozarren leudeke Wert lege berri batek D ereduaren berezko zailtasunak behin betiko finkatuko balitu.

Kontua da, nork eta UPNk, zuhur atera behar izan duela legearen aurrean. UPN eta zuhur? Kontrajarria, ezta? Baina garaiotan hala dabil alderdi nabarrista, zuhur. Oposizioaren bultzadaz, estu dabil legebiltzarrean; aurrekontuak luzatu beharko ditu; alderdi barruan tentsioa bizi du, eta berau gidatzeko seguruenik bi lehendakarigai izango ditu hurrengo udaberriko kongresuan, Yolanda Barcina eta Carlos Catalán. Eta beretzat larriena, krisia medio, bere gobernuak higadura handia jasan duela herritarren artean. UPN baitan beldur handia dago hauteskundeetako emaitzekiko, eta dagoeneko ez da zalantzarik hauteskundeak aurreratu egingo direla. Kontua da noiz: UPNko kongresuaren aurretik ez da izango, eta beraz, zalantza da 2013ko uda aurretik izango den edo ondoren.

Eta non kokatzen da puzzle honetan lerro hauek idazten ari naizen unean lehertu den Cervera auzia? Azkarregi da jakiteko, baina auziari kiratsa dario. Saintiago Cerverak bere blogean emandako azalpenak sinesgarritasun eskasa du: edo diruaren hotsak bera ere galarazi du –epidemia da hori PPn–, baina orduan erarik baldarrenean jardun du; edo bai, norbaitek zelada jarri die bai berari eta baita Jose Antonio Asiaini ere. Astea bero dator kontu honekin, baina berriz geratzen da agerian CANek zulo beltz ugari izan dituela azken 10 urteotan. Duela gutxi, Nafarroako Parlamentuak CAN sakon iker zezan bultzatu zuen oposizioak, baina PSNk uko egin zion. Orain, zipriztinak noraino iritsiko diren ikusi behar.

Baina PP eta Wert ministroaren asmoez ari nintzen. Zalantza gutxi dago, aurrera eramango dute, ikusi behar Katalunia eta EAErekin negoziatuta ala ez. Kataluniak argi esan du, ez du lege hau onartuko. Kontua da egungo eredua eta PPren asmoen artean ez dagoela tarte onargarririk katalana, euskara edo galegoarentzat. Edo PPk inposatzen du berea eta gatazka instituzional erraldoia zabaltzen da Espainian, edo berea inposatzen du eta frankismoaren bertsio modernoan murgiltzen gara. Hautatu egin behar. PPk Espainiako Estatuaren indar osoa du bere atzean. Zein da euskal herritar eta katalanen indarra?

URKULLU lehendakariak oso ibilbide gaitza du aurrez aurre, krisiaren zailtasunei, Espainiako estatu ereduarena ere gehitu beharko dio. Wert ministroaren legea gauzatuko balitz, nola demontre joango da EAEko lehendakari berria Moncloara kosubiranotasunaz mintzatzera? Frankismoak abertzaletasuna elikatzen zuen gisa berean elikatzen du orain PPk independentismoa. Bai bere erraietan dagoelako Espainia bakar eta batuaren ereduarena, eta baita ere, krisi garai latz hauetan horrek Espainiako gizartea kohesionatzeko balio diolako. Euskal gizarteak zein osagaiekin egingo ote du bere zementua?


Interésache pola canle: LOMCE legea
A nova lei Lomloe implantará o próximo curso cinco modalidades de bacharelato
O Goberno español aprobou en decembro a nova lei de educación, que se aplicará nos niveis impares de secundaria e bacharelato no curso 2022-2023. Na ESO ofertaranse máis materias optativas e no Bacharelato crearanse dúas modalidades artísticas e unha modalidade "xeral".

Edu Zabala e Aitor Otaño
"Tamén teremos que traballar no camiño da desobediencia na educación"
En vésperas da Festa da Escola Pública Vasca en Murgia, reunímonos con representantes de dúas asociacións que loitan contra os recortes en educación e contra a LOMCE, xunto a Edu Zabala de Geu Operativo en Educación e Aitor Otaño de Denon Hezkuntza. Os dous son... [+]

LOMLOE, o xogo dos trileiros
"... un incremento do gasto público en educación de, polo menos, un 5 por cento do produto interior bruto...". É outra frase desa dialéctica tramposa que adoita utilizar o Partido Socialista e que se recolle no Proxecto de Lei Orgánica de modificación da LOE. Para STEILAS, o... [+]

2020-11-06 | ARGIA
O substituto da Lei Lomce non subvencionará os centros que separan ao alumnado por sexo
O Congreso aprobou unha emenda na LOMLOE, que substituirá á LOMCE: non axudas económicas aos centros educativos que separan ao alumnado por sexo. A medida, que afectará a varios centros educativos da CAV e Navarra, xa foi desenvolvida por algúns deles a tramitación das... [+]

O Goberno español dá luz verde á Lei de Educación que derrogará a LOMCE
O Consello de Ministros aprobou a nova Lei de Educación que afectará os centros educativos de Hego Euskal Herria. Suspéndense as polémicas reválidas e os itinerarios especializados que establece a LOMCE, e a Relixión non vai ser para a nota, entre outras cousas.

Vivir ou sobrevivir?
“Dei unha mentira mil veces. Repetir literalmente. Vela pouco despois, facéndoa realidade. Ver nos seus beizos, facerse realidade.” Así canta Gorka Urbizu nos concertos de Berri Txarrak. É, sen dúbida, un reflexo claro do que está a suceder coa conselleira de... [+]

Aldaketak LOMCEn: erlijioak eta itunpeko ikastetxeek pisu gutxiago izango dute

Hezkuntzako eta lanbide heziketako ministroak LOMCEri egingo dizkion aldaketak zehaztu ditu Diputatuen Kongresuan.


2018-06-05
Gazteok Euskal Herrian ikasi nahi dugu!

Erlojuaren orratzek egunari hasiera eman diote. Apunteak hartu eta korrika irten zara etxetik. Urduritasuna. Ordua da, heldu da azkenean. Tik-tak. Aurrera begira, lerro zuzenean eta bakarrik eserita. Isiltasuna. Hasi da azterketa, hasi da selektibitatea.


2018-04-20 | Topatu.eus
Azterketa arrotzen aurka Bilboko kaleak hartu dituzte ikasleek

Ikasleok Zorrotz dinamikak deituta manifestazioa egin dute Arriagatik ehunka ikaslek 'Azterketa arrotz, ikasleok zorrotz' lelopean. Azterketa eta erreforma arrotzen aurrean eta Euskal Herri burujabearen bidean hezkuntza "herritik eta herriarentzat" eraikitzea... [+]


Sexu bereizketa egiten duten eskolak diru publikoz laguntzea ontzat eman du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Espainiako Estatuko Konstituzio Auzitegiak atzera bota du PSOEk LOMCE legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten eskolei diru-laguntza publikoak ematea zilegitzat jo du.


2018-03-07 | Hala Bedi
LOMCE eta Heziberrik “inposatutako” azterketari planto egiten hasi dira Arabako zenbait zentro

San Ignacion, Luis Elejalden, Aresketan… planto egin diote LH 6. mailako kanpo ebaluazioari. Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu zuten eta elkarlanean ari dira ikasleak, irakasleak eta... [+]


2018-02-28 | Hala Bedi
LOMCE eta Heziberrik “inposatutako” azterketa Arabako 27 ikastetxetan egin nahi dute

Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako... [+]


Baixo o dominio das elites vascas

Recentemente coñecemos os preocupantes resultados da educación vasca. Hai pouco tempo, o informe PISA (Programas Internacionais de Avaliación Estudantil) deunos a primeira labazada, xa que os nosos alumnos obtiveron moi malos resultados. Porque nos fixeron crer que desde o... [+]


Kanpo azterketen “negozioa” salatu eta baliorik ez dutela esan du Steilasek

Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.


Itxialdiak, greba egunak, borroka asteak eta elkarretaratzeak hezkuntzan

Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei: abendura bitartean, greba orokorra eta arloz arlokoa, itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldirako tarteak, salaketa egunak, borroka asteak eta manifestazioak... [+]


Eguneraketa berriak daude