Zernikow (Alemania), 1992ko udazkena. Alemaniako gobernuak hiru urte lehenago batutako herrialdearen lurralde osoko airetiko argazkiak ateratzeko agindu zion aireko ejertzitoari. Eta argazkiak aztertzeaz arduratu ziren unibertsitateko ikasleek aurkikuntza bitxia egin zuten: Brandenburg eskualdeko Zernikow udalerriko pinudi batean, laritzezko esbastika erraldoia ikus zitekeen. Ia 60 metro koadroko azalera hartzen zuten 100 laritzek osatzen zuten esbastika, eta udazkeneko zenbait astetan soilik ikus zitekeen, orduan baino ez baitziren bereizten laritz horixkak inguruko pinuetatik.
Esbastika itzelaren jatorria ez dago garbi. Badirudi zuhaitzak Schmidt izeneko basozain batek landatu zituela, baina noren aginduz? Zergatik? Eta noiz? Zenbaiten ustez, inguruko enpresa-gizon batek Adolf Hitlerri bere 49. urtebetetzean egindako oparia izan zen eta, beraz, 1938an landatu zituzten laritzak. Beste bertsio batek dio ekimena Schmidtena berarena izan zela, eta Hitlerren Gazteriako kideen laguntza izan zuela oparia prestatzeko. Beste teoria batek ere tokiko enpresaburu bat du protagonista, baina oso bestelako arrazoiak ditu oinarri: 1937an enpresaburua BBC irratia entzuteagatik salatu eta kontzentrazio esparru batera eraman omen zuten; inguruko biztanleek, beldurtuta eta erregimenarekiko leialtasuna erakutsi nahirik, sinbolo biziduna altxatzea erabaki omen zuten.
Kontuak kontu, airetik eta urteko egun jakin batzuetan soilik ikus zitekeenez, nazien gurutzeak 60 urte baino gehiago iraun zuen. Tokia nazien jarraitzaile berrien erromesaldi edo kultu gune bihur zitekeelakoan, 1995ean Alemaniako gobernuak 100 laritzetatik 47 eraustea erabaki zuen, sinboloa desitxuratu asmoz. Baina ez zen nahikoa izan, eta 2000. urteko azaroaren 14an zenbait komunikabidek Zernikoweko basoan egindako argazkia –goian jaso duguna– argitaratu zuten, gainerako laritzek oraindik ere esbastika osatzen zutela erakutsiz. 2000. urteko abenduaren lehenean beste 27 laritz moztu zituzten eta, azkenean, 60 metroko ezkutuko esbastika betiko ezabatu zuten.
Nacemento 23 de febreiro de 1945 Pouco antes do oito da noite, os avións aliados comezaron a bombardear a cidade con bombas incendiarias. O ataque causou en pouco tempo unha terrible masacre. Pero o sucedido en Pforzheim quedou na sombra, porque uns días antes, do 13 ao 15, os... [+]
Xapón, 6 e 9 de agosto de 1945 Estados Unidos lanzou unha bomba atómica causando decenas de miles de mortos en Hiroshima e Nagasaki; aínda que non hai cifras precisas, os cálculos máis prudentes indican que polo menos 210.000 persoas faleceron a finais dese ano. Pero... [+]
Nacemento 27 de xuño de 1944. Os soldados alemáns realizaron unha redada nun pequeno pobo duns 80 habitantes de Zuberoa. Oito persoas morreron no acto e dezanove foron detidas, todas civís, das que nove serían deportadas e só dous sobrevivirían dos campos de concentración... [+]
Normandía. 6 de xuño de 1944. Iniciaron a operación Overlord: Miles de soldados británicos, estadounidenses e canadenses desembarcaron nas praias de Normandía para cambiar drasticamente o rumbo da Segunda Guerra Mundial e, por tanto, da historia. Ou polo menos iso é o que... [+]
O xenocidio é unha palabra desgraciadamente de moda. Segundo a definición de Rafael Lemkin en 1946, o xenocidio defínese como “as accións encamiñadas a destruír total ou parcialmente un grupo nacional, étnico, racial ou relixioso”. Estas accións poden consistir en... [+]
Karl Adolf Eichmann (Solingen, Imperi alemany, 1906 - Ramdel, Israel, 1962) va ser l'oficial superior de les SS de l'Alemanya nazi, especialment conegut pel seu nomenament com a “responsable logístic” de l'anomenada Última Solució o Última Solució. La planificació del... [+]