Ezkerreko zein eskuineko liderren topiko bihurtu da. lehiakortasun handiagoa behar dugula. Gure industriek lehiakorrago behar dute izan. Euskal Herri lehiakor bat nazioartean. Europa baitan bihurtu behar dugu munduko ezagutzaren ekonomia lehiakorren eta dinamikoena. Zer aurkitzen da topikoari axala urratuta?
Geografo batek balio dezake urrutiko nahiz hurbileko mendi, ibai eta herriak deskribatzeko. Zerbitzu ona egin lezake ere munduan gertatzen ari diren fenomeno garrantzizkoak lekuetan kokaturik ondo azaltzen baditu. Lehiakortasun edo konpetitibitatea, esate baterako. Horixe egin du Gilles Ardinat geografo frantsesak Géographie de la compétitivité doktoregoko tesiarekin, eta laburbildu urriko Le Monde Diplomatique aldizkarian: Quand l’Europe impose son credo. La compétitivité, en mythe.
“Urteotan –dio Ardinatek– gure agintariak bultzatu dituzte barneratzera AEBetako merkataritza eskoletan garatutako management teoriak: produkzio kosteen kontrola (‘kosteetako lehiakortasuna’), herrialdeak alderatu eta sailkatzea konkurrentzian ari diren enpresak balira bezala (benchmarking), herrialdeen marketina (lurraldea ‘saltzen’ jakin behar da), finantzazioa bilatzea (kapitalak erakartzea)... Erreminta horien erabilera hedatu ahala, lehiakortasuna bihurtu da globalizazioan herrialde bakoitzak daukan arrakastaren neurria”.
Honen lehen arazoa zera da, mikroekonomiako ideia bat dena, produktuen eta enpresen lehiakortasuna, politikaren eta herrialdeen alorrean erabiltzea ez dela batere zientifikoa zenbaiten ustez. Paul Krugman ekonomialari Nobel saridunak esanda da: “Esanahirik gabeko hitz hutsa da lehiakortasuna ekonomia nazionalei dagokienean. Lehiakortasunerako obsesio hori faltsua da eta arriskutsua”.
Enpresetan irabaziak eta lanpostuak ugaritzen dira lehiakideen emaitzak baino hobeak lortuz. Herrialde bat den izaki konplexua enpresen ezaugarriz nekez hesitu daitekeela pentsatu daitekeen arren, Ardinatek salatu du ideia nagusitu dela munduaren merkantilizazioaren fase berrian: “Onartutzat ematen da lurraldeak sal-erosgai daudela, enpresen esku egonik aukeratzea non kokatu konkurrentziaz baliatuta. Dena (kutsatzeko eskubideak, zor tituluak, lehengaiak...) burtsan jokatu daitekeen mundu honetan, lehiakortasuna darabilte iparrorratz inbertsiogileek: lurralde bakoitzaren emaitzak neurtzen ditu”.
Horrela sortzen dira ranking famatuak. EAE X lekuan dago lehiakortasun txapelketan, Alemania da nagusi, Frantzia galtzen ari ei da lehiakortasuna... Zerrendok osatzen dituzte aurrez plazaratuta dauden beste indizeak nahastuta: aberastasuna, bizi iraupena, eskolaratze tasak, zor publikoaren nota, aseguru konpainia erraldoiek herrialde bakoitzari ezarritakoa, eta abar. Krugmanek “lehiakortasun rankingen industria” deitu dionaren sikulusaltsak.
Sailkapen horiek gehienek munduaren mapa antzera marrazten dute. Nagusi dago zentro lehiakor bat, Iparramerikak, Europak eta Asiako muturrak osatua, horiei gehituta monarkia arabiar petroliotsu bakan batzuk. Talde honen baitan Alemaniak, Holandak, herrialde eskandinaviarrek, AEBek, Japonek eta Singapurrek osatzen dute muin hiper-lehiakorra. Mundu aberats lehiakorraren inguruan luzatuz doa periferia zabal bateko herrialdeen zerrenda, pixkanaka periferia mundu baztertu txiro bilakatu arte.
Baina zertarako darabiltzagu sailkapenok ez badute balio aurreikuspenik egiteko? Lehiakortzat jotzen diren herrialde gehienek hazkunde tasa txikiak dauzkate, aurrekontuetan defizit handiak, atzerrirako salerosketetan berdin, enpresak deslokalizatzen ari zaizkie, industria ihesi doakie. Are bitxiagoa, munduko ekonomiaren hazkundea herrialde periferikoei esker da nagusiki.
Lehiakortasun eredutzat oraindik duela bost urte Irlanda, Islandia eta Dubai jotzen ziren. 2007-2008ko krisia sutu eta gero, hirurengatik esaten da gehiegizko espekulazioa nozitu zutela, finantzen erregulazioa eskas zeukatela, zor handiegia zeramatela. Hobe ulertzen da esplikatzen badizute sailkapenak osatzeko konpainia handietako goi karguei egiten zaiela galdeketa.
Konkurrentzia da, hala ere, munduko agintari gehienen azti edabea. Mendebalde aberatsari mundializazioak eskaintzen bide dio balio erantsi gutxiko industriak abandonatu eta kualifikazio handiko teknologia, enpresa eta enpleguetan bereiztea. Horrela lortuko omen ditugu prezioari begiratzen ez dioten zerbitzuak. Ordainetan, herrialde atzeratuak txirotasunetik aterako dira gure lehengo industriak harantz eramanda, prezio apaletan lehiatu behar duten jarduera zaharkitu horiek. Denok irabazle globalizazioarekin... egia balitz.
Alemaniak alderantzizkoa frogatzen dio Ardinati: “Lehiakortasuna irabazi du soldatak izoztuta eta BEZ ‘soziala’ ezarrita, hots, enpresen kotizazioak murrizteko familien kontsumoaren gaineko tasak handituta”. Bestalde, informatika eta beste hainbat alor berritzailetan aitzindari ari dira Txina bezalako herrialdeak, horiek ere paradigma gezurtatuz.
Lehiakortasuna hobetzeko aitzakiaz, Europa osoan nagusitu da BEZa igotzea, soldatak jaistea, aurrekontu publikoen murriztea. Ardinatek berreskuratu nahi du lehen gehiago entzuten zen dumping kontzeptua: arerioak baino prezio hobeak lortzeko kosteak manipulatzea. Txinak dumpinga egiten du klase askotakoa: soziala lan baldintza ikaragarriak baimenduz, ingurumenezkoa, fiskala... Greziari eta besteei ezartzen zaizkien austeritate politikekin gauza berdintsua egin nahi dela ageri da, baina dumpinga lehiakortasun bataiaturik.
Lehiakortasunaren batailaren izenean, politikariek baimentzen diete ugazabei lanaren kostea murriztea. Enpresen deslokalizazioari dagokionez, gudu hori galduta dago, beti aurkituko dituzte eskulan merkeagoko parajeak. Aldiz, Europan lana merkaturik kapitalaren irabaziak gizentzea bai da lortzen. Alde horretatik ez da lurralde bat edo nazioa irabazle atera dena, bertako gutxiengo txiki bat baizik.
Bataila honen alboko beste kalte bat ari da gero eta garbiago azaltzen, ikusten denean herritar askoren bizi maila estutu izanak kontsumoko produktuen eskaria ahultzea eragin duela. Borrekin batera, BEZarekin estatuek lortzen dituzten sarrerak.
Eta zer diote agintari politikoek? “Leihakortasuna –amaitu du Ardinatek– ezarri diete enpresek eta nazioarteko merkatuek. Eta agintari hautatuek ezin dituztenez kontrolatu eta batzuk eta ez besteak, haien eskarietara egokitzen dira. Ororen buru, lehiakortasuna helburu jartzeak mozorrotzen du nazio-estatuek agintea eta burujabetza galtzea, horrela suntsituz jarduera politikoaren bidez herritarrak babestu ahal izatea”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Os profesores e profesoras do ensino público temos a necesidade e o dereito a actualizar e mellorar o convenio laboral que non se renovou en quince anos. Para iso, deberiamos estar inmersos nunha verdadeira negociación, pero a realidade é nefasta. Unha negociación na que... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
O pasado mércores, a Facultade de Educación de Leioa estaba cargada de estudantes, xa que viña Samantha Hudson. É un artista, cantante e influencer transgénero mallorquino nado en 1999. A estrela dos encontros Kantatzen Herria contaba cunha fileira interminable de selfies e... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Hay coincidencias sorprendentes na vida. Cantos espectadores poderían reunirse no Teatro Arriaga? Cantos aseos hai en cada planta? Que probabilidades hai de que dúas mulleres guipuscoanas coincidan no mesmo instante e lugar, despois de 35 anos sen verse?
Así atopei a Itziar... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Vivimos tempos curiosos e realmente vivimos. Son tempos nos que se di que a educación está en crise e, polo menos, á vista de todos, a bolita ten xa 2.361 anos.
Non fora da academia de Platón, o seu querido mestre Aristóteles, para erixir un liceo. Un Liceo, evidentemente,... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Hai unhas semanas, na rúa Deputación, no centro de Vitoria-Gasteiz, dous homes arroxaron a unha persoa sen fogar desde o pequeno rellano da escaleira que daba ao exterior do local onde durmía. Non só o derrubaron, senón que inmediatamente colocaron ante a lonxa unha varanda... [+]
Recentemente abriuse o plan de ordenación urbanística exipcio para o territorio de Gaza. Un debuxo recolle as rúas, edificios e imaxinarios do futuro, sobre unha realidade que aínda cheira a metralla e a artefactos explosivos. Proposta urbanística, utilizada como outro... [+]
Tanto feministas como ecoloxistas vimos a oportunidade de pór a vida no centro da pandemia de Covid-19. Non eramos uns idiotas, sabiamos que os poderosos e moitos cidadáns estarían encantados de volver á normalidade de sempre. Especialmente, os que pasaron un confinamento... [+]
O último informe do Instituto Vasco de Estatística, Eustat, destaca que aumentou a sensación de inseguridade cidadá. En Gurea, en Trapagaran, Seguridade xa, algúns veciños chamaron a manifestarse contra os delincuentes.
Dous foron as razóns que levaron a esa sensación... [+]
Hai vivendas que están subscritas a portais de venda porque queren comprar unha casa. De cando en vez fan citas para ver as casas, e estou seguro de que o vendedor sabe que esas persoas non comprarán a casa, non polo que atopan na visita, senón polo que non teñen... [+]