New Plymouth (zeelanda Berria), 1891. Taranaki Herald egunkariak begien bidez ligatzeko gida modukoa argitaratu zuen “Eye Flirtation” (begien bidezko maite jolasa) izenburupean.
Zeelanda Berria 1947. urtera arte ez zen ofizialki Commonwealthean sartu, baina XIX. mende amaieran Ingalaterrako monarka zen uharteko estatu buru. Viktoria erreginaren erreginaldi betean, haren moral estu eta zorrotzaren itzala antipodetaraino ere iristen zen, beraz. Zaila zen ezkontzeko adinean zeuden emakumeak bakarrik topatzea, ama, beste senitartekoren bat edo neskamea eraman ohi baitzuten alboan, xexteroa edo karabina, alegia. Horrenbestez, bikotekideen arteko komunikazio arina lortzeko trabak gainditu behar ziren, eta bestelako bideak asmatu.
Esaterako, gezurrezko orinen bidez mezuak igortzeko sistema garatu zuten: orina eskuin masailean jarrita, ezkonduta zegoela adierazten zuen emakumeak; ezker masailekoak ezkontzeko hitza emana zuela esan nahi zuen; ahoaren ondoan jarrita, aldiz, ligatzeko prest zegoela... Eta haizemaile edo abanikoekin ere mezuak igor zitezkeen: abanikoa masailean jartzeak tristezia adierazten zuen; ahoa estaliz gero, gerturatzeko eskatzen zitzaion ezkon-nahiari,eta haizemailea begietara eramanez gero, alde egiteko. Baina orinak eta abanikoak modaz pasatzen ari ziren, eta gainera komunikazioa aldebakarrekoa izan ohi zen, gizonezkoek askoz gutxiago erabiltzen baitzituzten “komunikabide” horiek. Begiak, aldiz, gizaki guztiek erabil zitzaketen. Hona hemen Zeelanda Berriko egunkariak jasotako kodeko zenbait mezu:
-Eskuineko begia kliskatu: maite zaitut.
-Ezkerreko begia kliskatu: gorroto dizut.
-Bi begiak kliskatu: bai.
-Eskuineko begia bitan kliskatu: ezkontzeko hitz emanda nago.
-Ezkerreko begia bitan kliskatu: ezkonduta nago.
-Bekainak jaso: musu emadazu.
-Ezkerreko begia poliki itxi: saia zaitez ni maitatzen.
-Eskuineko begia poliki itxi: ederra zara.
-Eskuineko erakuslea eskuineko begian ipini: maite al nauzu?
-Eskuineko hatz txikia eskuineko begian ipini: lotsagabe hori!
Gauzak asko aldatu dira ordutik. Xexterorik ez dugu izaten itsatsita eta telefono mugikorrek abanikoak ordezkatu dituzte. Baina begirunerik ez dutenak oraindik badira; Beldur Barik elkarteak ligatzeko beste gida bat argitaratu berri du: Errespetuz ligatzeko dekalogoa. Interneten aurkituko duzu
No xacemento danés de Vasagård, os arqueólogos atoparon máis de 600 pedras gravadas. Segundo os resultados das dataciones, trátase duns feitos de fai 4.900 anos e sábese que naquela época produciuse unha forte erupción volcánica en Alaska. As consecuencias desta... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Acabo de ver unha serie doutro triste detective. Todas as tramas sucédense nunha remota illa escocesa. Xa sabedes como funcionan estas ficcións: moitos mortos, xente corrente pero non tanto, e unha paisaxe verde escuro. Nesta ocasión lembroume unha viaxe que fixen aos Países... [+]
Xapón, século VIII. En plena Era Nara empezouse a utilizar o termo furoshiki, pero até Aro (séculos XVII e XIX). Séculos XV) non se difundiu. Furoshiki é a arte de reunir obxectos nas teas, pero o seu etimología deixa claro a súa orixe: furo significa baño e shiki,... [+]
Atopáronse restos de Yersinia pestis nunha momia exipcia de fai 3.300 anos, a peste de Justiniano no século VIN e a bacteria que provocou a Peste Negra no século XIV.
Aínda que até agora os expertos pensaban que naquela época a peste só estendeuse por Eurasia, este... [+]