Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Estoldetatik kontrakulturan

  • Izu Giroa euskarazko hardcore eta punk fanzineak 10 urte bete ditu. 21. zenbakia besapean duela etorri zaigu Gotzon Hermosilla fanzinearen arduraduna. Irailean argitaratu zen, espresuki Azpeitian egin zen II Fanzine Egunerako. Euskal Herriko fanzine gehienak bildu ditu aurtengo bigarren edizio honek, nahiz eta zaila den zenbat diren jakitea.

Izu Giroa euskarazko hardcore eta punk fanzineak 10 urte bete ditu.
Izu Giroa euskarazko hardcore eta punk fanzineak 10 urte bete ditu.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez dute arau libururik, ezta kode deontologikorik ere. Fanzine batek bere horretan agertzen ditu gauzak, askotan gordin eta tinta orbelaz, fotokopiagailuari eta grapagailuari gogor ekin eta gero. Baina haiei dagokie errealitatearen zati hori, lur azpikoa alegia, askotan ohiko komunikabideek kontatzen ez dutena agertzen baita bertan.

Hamar urte daramatza Izu Giroak kontrakultura deituriko eremu horretan murgilduta. Punka eta hardcorea ardatz hartuta, 21 zenbaki kaleratu dituzte epe horretan. Fanzineen artean ez da ohikoa bizirik daraman denbora, 10 urte, ezta plazaratutako argitalpen kopurua ere, 21 zenbaki. Baina urteotako jarraikortasunaz arduratu den Gotzon Hermosillarentzat, “gogokoa dutelako egiten da”.

Azpeitiako Gaztetxeak antolatutako II. Fanzine Egunerako argitaratu den azken zenbaki horretan Euskal Herriko punk eta hardcore musika taldeak aipatzen dira, hala nola, Porco Bravo, Humilitate eta Desastrozombies. Baita kanpokoak ere. Esate baterako, All for Nothing, Mundo Muerto, White Lung, Ten O Sevens eta UX Vielheads. Bestalde, Dani Marco madrildarrak Buzzcocks taldeari egindako elkarrizketak osatzen du zenbakia.

Erreportaje eta dosierretan, berriz, Skate-aren eta punk mugimenduaren arteko erlazioa azaltzen duen artikulua genuke aipagarri. Baita Neguko Kuartelak izenburupekoa ere, punkaren garaian esanguratsuak izan diren etxeak nahiz egoitzak aipatzen dituen lana. “Adibidez, Fun House, Michiganen The Stooges taldeak zuen komuna –azaldu digu Hermosillak–. Baita beste zenbait squat ere. Euskal Herriko esanguratsuenak aipatzearren, Barakaldoko Bunker eta Donostiako Buenavista”.

Txori komikigileak egindako irudia darama azalak, Porco Bravoren omenez. Azal gehienak hark eginak dira Izu Giroako kide Hermosillak nabarmendu digunez, “oso sortzailea da Txori, komikigilea eta lagun ona dugu”.

Zuk zeuk egin!

Punk-hardcorearen kontrakulturan diharduen fanzine hau euskaraz egiten den bakarra da, eta horregatik, irekiak izan behar dutela diosku Hermosillak: “Saiatzen gara punk eta hardcore mugimenduen esparrua ahalik eta zabalen hartzen. Azken urteotako fanzineen joera espezializazioa izan da. Fanzine batzuek hardcoreaz hitz egiten dute, baina hardcore molde jakin batez. Oi! mugimenduko fanzine asko dago, adibidez. Baina gu zabalagoak izaten saiatzen gara. Alde batetik, euskara hutsezko fanzine bakarra delako, eta bestetik, gu ere oso irekiak garelako estiloei dagokienez”.

Azken bi urteetan Euskal Herrian fanzine berri asko sortu dela aipatzen digu kazetariak, nahiz eta blogen garaia nagusi izan. “Bazirudien blogaren, e-zinearen eta Interneten sorrerarekin paperezko fanzinearenak egin zuela, baina ez da horrela izan. Euskarria gorabehera, garrantzia duena edukia eta informazioa da, eta alde horretatik, paperezko fanzinea esku artean izateak edota kontzertu batera joan eta fanzineak saltzeak oraindik ere xarma duela iruditzen zaigu”.

Kalifornia aldeko Lewd taldearen Climate of Fur (Izu giroa) abestia aukeratu zuen Gotzon Hermosillak 2002an sortu zuen argitalpenaren titulutzat. “Izugarri gustatzen zitzaidan abestia, izen indartsua iruditu zitzaidan”. Bestalde, kritika eta ironiarako ere badu tartea Izu Giroak, Joseina Etxepastillak egiten duen ataltxoa kasura. “Beti saiatzen gara jendea zirikatzen. Fanzineak horretarako daude, ironia eta kritikarako. Osagarri horiek kenduta ez litzateke berdin izango. Ez litzateke behintzat, fanzinea izango”.

Do it yourself (Zuk zeuk egin) punk-ak eta hardcore-ak bultzatutako filosofian bete-betean daudela dio Hermosillak. “Borondatezko lana da dena, inork ez du ezer kobratzen, eta fanzinea, azken finean, gure zaletasun baten luzapena da. Dena den, Do it yourself filosofiaren osagarriak kolaborazioa izan behar du nire ustez. Kontzeptu biak uztartu behar dira, norberak egitea bai, baina baita kolaborazioa bultzatzea ere. Horregatik, esparru ezberdinetako kolaboratzaileak erakartzen saiatu gara beti“. Zentzu horretan, Alberto Irazu (Gaztezulo), Juke Box eta Santi Manterola argazkilariak, Dani F. Marco, Aitor Apurtu edota Xabier Sagardia (Entzun!) tartekako kolaboratzailetzat dauzkate. “Sare horrek, nahiz eta apur bat etereoa izan, aberasten du fanzinea”.

Izu Giroaren tirada 200 eta 300 ale artekoa izaten da, 52 orrialde fotokopiatuta, 2 euroren truke. “60 orrialdekoa ere egin izan dugu, baina hortik aurrera grapagailuak ez du grapatzen”, espikatu digu Hermosillak. Euskaraz izanik, nagusiki Euskal Herriko taberna eta gaztetxeetan banatzen da, “baina  saiatzen gara kanpora ere ateratzen. Adibidez, elkarrizketatutako taldeei igortzen zaie, eta baita Europako eta AEBetako beste fanzineetara ere. Bitxia da, Espainian gutxi ezagutzen den fanzinea da gurea, baina gero oso kritika positiboak jaso ditugu. Alemaniako eta AEBetako fanzineetan, aurreiritzi gutxiago dituzte, nonbait. Horrek harritzen eta harrotzen gaitu” jarraitu du Izu Giroako arduradunak. Hala ere, “gure asmoetako bat monografiko edota bildumatxo bat egitea da, argitaratu ditugun elkarrizketak ingelesera eta  gaztelaniara itzuliko genituzke, kanpora begira”.

Mostros eta NCC taldeen kontzertuarekin ospatu zuten urte hasieran fanzinearen 10. urteurrena baina Gotzon Hermosillak ez du aitzakia hori bera hartuta beste kontzerturen bat egitea baztertzen. Urte amaierarako, beharbada. “Underground eremuan murgiltzen gara, eta normalean beste fanzineekin edota hardcore eta punk musika taldeekin dugu harremana. Eta nahiz eta fanzinea euskaraz izan, euskalgintzak ez du gure berri, gure esparrua beste bat delako. Zoritxarrez, undergrounda eta euskalgintza bi muturreko eremu direla ematen du, eta guri gustatuko litzaiguke bi mundu horien arteko zubi lana egitea. 10 urte eman ditugu kalean, euskara hutsezko fanzinea egiten, eta euskaldun askok ez du gure berri, gure akatsa ere izan da seguruenik”.


Últimas
2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako “Euskal Herria ez dago salgai!” lemapean

Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Eguneraketa berriak daude