LTDa eskatu gabeko iraultza zela genioen Argian 2008an. Gaur jarraitu dezakegu esaten LTDa eskatu gabe iritsi zitzaigula; iraultzaren arrastorik ez da inon ageri, baina.
LTDa ez zen ezarri ikusleen eskaria zegoelako, espektro erradioelektrikoa optimizatu behar zelako baizik. Leku egin, hitz bitan. Baina nahi eta nahi ez egin beharreko aldaketak hainbat abantaila ekarriko zigula esan ziguten: irudi eta soinuaren kalitate hobea, bereizmen handiko emanaldiak, eskaintza zabalagoa...
Oraingoz daukaguna zera da: batetik, bereizmen handikoak bailiran saltzen diren emanaldi gehienak ez dira bereizmen handikoak, sasi-handikoak baizik. Seinalearen kalitatea hobetzen da, baina hori ez da HD, ingelesezko siglak erabiltzearren (izan gaitezen cool).
Bestetik, eskaintza ez da zabalagoa. Tira, zabalagoa bai, baina ez pluralagoa. Operadore nagusiek kate gehiagotatik emititzen dute, baina funtsean programazio berdina ematen dute denetan. Egia da kate berri batzuk agertu eta eremu ideologikoa zabaldu dela... baina ultraeskuinera. Kate espezializatuak, berriz, hutsaren hurrengoa dira, 24 orduz tarota eta telefono bidezko lehiaketa-iruzurrak eskaintzea espezializaziotzat hartzen ez badugu. Zer edo zer hobetu dena umeei bereziki zuzendutako programazioa izan da; orain badituzte eurentzako kate osoak. LTDarekin pozik egoteko arrazoiak dauzkaten bakarrak haurrak eta fatxak dira.
Eta orain, dibidendu digitala. Espektro erradioelektrikoa optimizatzeko ezarri zen LTDa, baina oraindik toki gehiago behar da. Telekomunikazio enpresek espazio hori behar dute banda zabaleko zerbitzuak eskaintzeko (4G, batez ere); argudiatzen dutenez, telebistek badute satelitez edo kablez emititzeko aukera, baina beraiek lurreko espektroa behar dute nahi eta ez. Hala, Europar Batasunak espektroaren zati bat husteko agindu zuen, telekomunikazio enpresek erabil dezaten.
Herrialde askotan, libre geratu den espektroa –horri esaten zaio dibidendu digitala– enkantean jarri da, “alokatu”, hala esatea zilegi bada, erabili nahi duten telekomunikazio operadoreek dirua jar dezaten horren truk. Espainiako Estatuan, gobernuak 1.800 milioi euro inguru lortu du bide horretatik. Espero zen horren zati bat, 300 milioi, antenak berregokitzeko erabiltzea. Izan ere, gutxi gorabehera Espainiako Estatuko milioi bat eraikinetako antenei moldaketak egin beharko zaizkie, kateak lekuz aldatu direla eta. Baina PPren gobernuak esan du nork bere patrikatik ordaindu beharko duela hori, krisia dela eta. Dibidenduaren enkantean lortutako dirua beste zerbaiterako erabiliko da.
Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]
A véspera dos días festivos un amigo e eu conseguimos xuntarnos para coller un bote. Pómonos na mesa para tratar, aínda que sexa brevemente, os nosos últimos asuntos. Teño un amigo querido, pero as nosas vidas fannos estar menos do que quixésemos.
Utilizamos o delicioso... [+]
B. É un dos referentes da televisión que marcaron a adolescencia de A. Gustaríalle á ser un actor coñecido como B. Ambos teñen unha cuadrilla de amigos que non sae do normal, pero o que diferenza é a adolescencia. B viviu un estraño, participou nunha serie de televisión... [+]
Hai tempo que non vía o Teleberri, pero por motivos que non me veñen á corda tocáronme as noites do sábado e do domingo. E quedoume claro por que deixei de pór informativos da televisión.
Hai moitos anos gustábame moito ver os informativos, pero co paso do tempo... [+]