Paris, 1917. Lehen Mundu Gerran aireko bonbardaketek garrantzi handirik izan ez zuten arren, hiriburuko agintariak eta Frantziako armadako arduradunak kezkatuta zeuden, zeppelin alemaniarrek bi urte lehenago Londresen eragin zituzten triskantzak ikusita. Balizko erasoen aurrean nola babestu ez zekitenez, erasoak “bideratzea” erabaki zuten: Parisen erreplika bat eraikiko zuten, amu gisa, alemaniarrek hiriburu faltsua suntsi zezaten benetakoaren ordez.
Lehenik kokapena aukeratu zuten. Hiriburuaren iparraldean, 24 kilometrora, Sena ibaiak Maisons-Laffitte Herrian egiten zituen bihurguneak Parisekoen antzekoak zirela ikusi zuten. Hantxe eraikiko zuten Paris faltsua.
Parisko eraikin enblematikoenak egurrez eraikiko zituzten. Baina pilotu alemaniarrak gauez engainatzeko, Argiaren Hiriaren erreplikak horixe beharko zuen, argia. Finantzaketa pribatuaren bidez, Fernand Jacopozzi elektrizitate ingeniaria kontratatu zuten. Haren zeregina fabriketako jarduna, trenen joan-etorria, eta, finean, hiriburuko bizitza argiztapenaren bidez irudikatzea izan zen. Erreplikan egindako ahalegina eskertzeko, Pariseko udalak Eiffel dorrea argiztatzeko enkargua egin zion Jacopozziri, gerra amaitu eta gero.
1918an hasi ziren Paris berriko lanak. Egurrezko Gare du Nord geltokia altxa zuten, eta Champs Elysées-en itxura zuen eremua ere prestatu zuten. Horrez gain, Opera, Garaipen Arkua eta beste elementu ezagun batzuk eraikitzeko asmoa zuten, eta Saint-Denis, Aubervilliers eta beste auzune batzuk ere aurreikusten zituen proiektuak. Baina 1918ko azaroan sinatutako armistizioak proiektua bertan behera utzi zuen. Paris faltsuaren eraginkortasuna egiaztatu gabe amaitu zen gerra.
Frantziarrek ederki aurreikusi zuten hegazkinen erasoek gerora izango zuten garrantzia, baina oraindik ez zekiten radarrak ezin direla giza ikusmena bezain erraz engainatu.
Filadelfia (EEUU), 11 de xullo de 1838. Nace John Wanamaker, un empresario que logo terá unha gran influencia no mundo da mercadotecnia. Empezou a traballar na área comercial co seu cuñado aos 22 anos. Ambos abriron entón unha tenda e o negocio foi crecendo aos poucos.
En... [+]
Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]
Sobietar Batasuna, 1920ko azaroaren 18a. Sobieten Gobernu Zentralak abortua legeztatzeko dekretua onartu zuen, historian lehenengoz. Handik aurrera, librea izateaz gain, doakoa ere izango zen. Urte batzuetan behintzat.
Moskuko Plaza Gorriaren izena nondik datorren pentsatzean bi aukera bururatu ohi zaizkigu...
Krimeako konkista zuzendu zuen militarrak, Ukrainako gobernadore Grigori Potemkinek (1739-1791) Katalina II.a erreginari aurkeztu zizkion herri idilikoak faltsuak omen ziren. Hortik dator “Potemkin herria” esamoldea.