Ez dok hiru, ez bi: bakarra da antzerki munduan.
Barka Mikel, uste nuen Patxo Telleriarekin etorriko zinela...
Ez, ez da etorri, baina bere lana egin du. Gidoia pasatu dit, beti bezala: elkarrizketa honen erantzun guztiak; eta nik txintxo-txintxo ikasita ekarri ditut.
Aktore onen moduan.
Bueno, agian apur bat inprobisatuko dut. Beti bezala hori ere.
Izan ere izatezko bikoteen aitzindariak izango zarete zuek biok.
Nahi bai, baina keba, ez gara bikotera heltzen. Azeparea! gehien jota.
Tira, arrazoi duzu; baina ezin kexatuko zara: Patxo Pertsonaia atalean atera genuen; zu, aldiz, Deabruaren Abokatuan.
Ez naiz batere kexatzen. Deabrua nahiago sexu eta gatzik gabeko aingerutxoa baino. Eskerrik anitz.
Elkarrizketa hartan irakurria: “Groucho Marx edozein egoeratan zen Groucho, eta Mikel beti da Mikel”. Zer esan nahi zuen, ordea, ideiarik ez.
Jenialtasunean enkasillatuta nagoela.
Ados, baina zigilua duten aktoreak ez dakit zer diren: jenialak, edo arrunt alferrak.
Post-aktoreak dira, bistan da.
Euskara eta euskaldunaren kontura egiten duzue teatroa; eskuin muturreko hedabideen antzeratsu.
Esaten ditugunak, antieuskaldun baten ahoan mingarriak lirateke, baina euskaldunzale baten ahoan dibertigarriak eta osasungarriak.
Iturri agortezina duzue gaia, gainera: dekalogia osatzeko bidean izango zarete honezkero.
40ra ere irits gaitezke. Trilogiaren laugarrena egin berri dugu; beraz, 36 antzerki lan baino ez zaigu falta: miazkatuta dago.
Eta ezer gutxirako balio duen hizkuntza ikasten ari dena, zer? Bere kontura barre egitea ere...
Bai, gure kontura barre egiten dugu: lotsagarria! Eta konturatzen gara euskarak, beste gauza batzuen artean (ligatzeko...), barre dexente egiteko balio duela.
Orain esango didazu umoreak zorne kolektiboak kanporatzeko balio duela eta kalaka hori guztiori.
Esklusiba bat emango dizut. Adi!: “Umoreak zorne kolektiboak kanporatzeko balio du eta kalaka hori guztiori”.
Oso da teoria polita, baina esplikaiozu txantxa jasotzen duenari.
Txantxa jasotzen duenari zaplazteko bat esplizitatu behar diogu, batzuetan, barre histerikoa mozteko.
Gizagaixo hori da benetako super-euskalduna!
Super-euskalduna edozein euskaldun da, are egin berria bada –neroni bezala– eta, ondorioz, goxo-goxoa.
Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]
Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]
Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.