KATALUNIAko burujabetza prozesuaren azkartasuna sinesgaitza egiten da ia guztientzat, baita Kataluniako independentistentzat ere, nahiz eta haiek badoazen, zurrunbiloak gero eta indar handiagoz eramanda. Duela bi hamarkada independentismoa populazioaren %20ra ozta-ozta iristen zenean, gaur egun herritarren erdia da independentista irailaren 11ren manifestazioaren aurreko inkesten arabera. Orain goraka egingo zuen seguruenik. Azaroaren 25ean ikusiko dugu lehenbiziko neurgailu garrantzitsua hauteskunde autonomikoetan.
Alderdi independentistek aise irabaziko dute, oso erraz, eta hortik aurrera hasiko da korapilatzen egoera. Herritarren agindu handi horretan, legebiltzar berriak kontsulta deituko du, eta ezezaguna da gauzatu ahal izango den ala ez. Hau da, zer egingo du Espainiak? Bi tresna garrantzitsu ditu: Kataluniako autonomia estatutua bertan behera uztea eta kontsulta indarrez saihestea. Zerbait egitekotan ere, oso posible da autonomia suspenditzea, edo eskumen batzuk…
INDARRAREN erabilera irudika ezina da gaur egungo Europan, ezin da ikusi Espainiako armada Bartzelonako kaleetan ezer galarazten. Eta bai, ez da samurra argazki hori irudikatzea, baina iraganera begiratuta, komeni da ez ahaztea orain arteko ataka historiko guztietan, Espainiak armadarekin konpondu duela bere lurralde batasunaren edozelako auzi. Beti. Baina, hala izango ez den lehenengo bat ere hau izan daiteke. Aitortu behar da, halaber, Bizkaia eta Gipuzkoaren muga den Kanpanzarko gainean edo Nafarroako Zuastiko autopistan Guardia Zibilaren kontrolak ikusteak, Espainiaren indar erabileraren beste ikuspegi bat ematen duela.
Bestetik, Artur Mas eta CiU desobedientziaren bidean? Irudika dezagun erreferenduma edo kontsulta egin egiten dela, 2013an edo 2014an. Espainiak barreiatuko lukeen beldurra, independentisten ilusio askatzailearen aurka. Laburbilduz hori litzateke aurrez aurrekoa eta kontsulta 2001ean egin balitz, Espainiaren burbuila ekonomikoaren gailurrean, beldurraren eragina oso handia litzateke. Baina orain kontrakoa da, Espainiatik aldentzeko aukerak independentismoa hauspotzen du, Katalunian bereziki, baina baita euskal lurretan ere.
Ongizatearen independentzia deitzen zaio horri, arrazoi ekonomikoetan sustraitutako abertzaletasuna; identitatean sustraitutako euskal abertzaletasunak batzuetan gutxitu egiten duena, baina herritarren borondatearen ispilu den neurrian, identitatearena bezain errespetagarria, eta akaso erabakigarriagoa ere bai.
EUSKAL HERRITIK so eginda, gaitza da ahaztea Espainiak nola zapuztu zuen Ibarretxe plana, lehenbizi Espainiako Kongresuan eta, ondoren, kontsultaren debekuan. Hainbat arrazoirengatik, EAEn ez zen ezer gertatu, Madrilek bere indarra baliatu bazuen ere, ez zen erreakziorik izan, ez gizartean, ez instituzioetan eta ez alderdi abertzaleetan.
Bai, batetik, egoera eta kasuak oso desberdinak dira: independentismoaren bide-orriak Kataluniako gizartearen oso sostengu zabala du, ez dago prozesu hori kaltetzen duen borroka armaturik, Eusko Jaurlaritzaren zatiketa agerikoa zen EAEn, EAJren barne tentsioa… Bistan denez, Kataluniako gizartea askoz kohesionatuagoa ageri da oraingo prozesuaren bidean. Azaroko geltokian ikusiko da alderdi bakoitzak –baina funtsean CiUk– zein argitasun mailarekin aurkezten duen independentziaren aldeko mezua.
Bitartean, Europar Batasuneko lehendakariorde Viviane Redingek berriz zapuztu du espainiar agintari eta hedabideen beldur mezu nagusiena eta, Diario de Sevillan egindako elkarrizketa batean argi utzi zuen bere iritzia: ez dago legerik esaten duenik Kataluniak independentzia lortuz gero EB utzi beharko lukeela.
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.