Estenopeika. Hitz jarioari estropezu egin arazten dion trakeskeria da kasik, irudiak hartzeko moduaren izendapena baino gehiago. Ahuntz-erdara dirudi, mordoilo kimiko horietako bat. Azido estearikoa. Kamera estenopeikoa. Antzekoa. Alabaina, kontzeptu sinplea adierazten du, zulo estua, eta finean, fotografiak jatorrian zuen magia ezin hobeto irudikatzen: argia harrapatzea. Argi-zirrinta kaxa batean atxikitzea, eta ilunpe horretan, paper fotografikoan proiektatzea, margoketa-lana egin dezan. Zernahi izan liteke kaxa ilun hori. Esate baterako, kontserba lata. Horixe bera baitu, izatez, gatz-piperra horretan diharduenarentzat. Ia hutsetik abiatzea. Eta huskeria bat aski izatea nork bere neurriko tresna liluragarria fabrikatzeko. Lenterik ere ez baitu behar. Sakatzeko botoirik ere ez.
Prozesu osoaren jabe izateak adina, estenopeikaren bidez sortzen den estetikak limurtzen du argazkilaria. Halaxe aitortu zuen Nagore Legarreta Edipotoa argazki-poesia liburuaren egileak (Banizu nizuke, 2012). Eta estetika hori xehatzen hasita, irudien testurak, zuri-beltzen kontraste gogorrak, azaltzen diren orbanak, eta zikinak, eta markak; aplikatzen duen denbora-filtro moduko hori, erretratuak antigoalekoak balira bezala itxuratzeko.
ABEL BOURGEOIS baigorriarrari arte grafikoak interesatu izan zaizkio txikitatik, serigrafia, sakongrabatua, inprimatzearekin zerikusia duten prozedurak, hala nola, goma bikromatua eta XIX. mendeko piktorialisten teknikak. Artista da. Ikerlaria ere bada. Estenopeikoaren moldeak liluratu du oraintsu, ia kasualitatez deskubritu zuela aitortu badu ere. Josette Dacosta margolariarekin bat eginda, Donibane Garaziko panoramika harrigarria ipini du ikusgai, margolariak Nafarroa Behereko hiriburuan bertan duen aretoan –Bi ikuspegi izenburupean, urriaren 27ra arte zabalik, asteazken, ostegun, larunbat eta igandeetan, 15etik 19etara–.
GUILHEM SENGES. Herri paisaiak baino gai ausartagoak maite dituenak Guilhem Senges (Orléans, 1973) frantziarraren asmamen plastikoetara jo dezake. Bere irudimenak mugarik ez baitu, dena eta edozer nahasten du estenopeika edo kamera ilun bihurtutako tramankuluetatik abiatuta –inoiz, furgoneta zaharra bera–. Irudi bakoitza sortzeko prozesuan, pauso bakoitza bihurtzen du bere horretan artelan. Eskulturak edota dekoratuak ere egiten ditu, argazkian integratzeko beharrezkoak bazaizkio. Emaitza, umorea, rock and rolla, sexua edota politika uztartzen dituzten irudi sarritan surrealistak. Iruñeko Contraluz galerian izan dira ikusgai.
“Maite zaitut” herri omenaldia egin diote maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei Barakaldon, BEC erakustazokan. Euskal gizarteari egindako ekarpena eskertu nahi izan diote milaka pertsonak Maite Zaitut Kultur Elkarteak antolatutako jaialdian.
Trumpek Gazarako behin baino gehiagotan proposatutako garbiketa etnikoarekin jarraituko du Tel Avivek. Netanyahuk sare sozialetan jakinarazi duenez, Israelek milaka erreserbista deitu ditu Gazaren aurkako setioa gogortzeko eta "erabateko garaipena" lortzeko.
2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]
Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak kaleratu nahi dituen langileek elkarretaratzea egin dute astelehen eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Horrez gain, langile batzordeko hainbat kide Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroarekin ere... [+]
Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Maiatzaren 6tik 15era egingo da Pantailak Euskarazek antolatutako aktibazio sozialerako ariketa. Helburua, hamar egunez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea da. Ariketan izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau hilabetetako kanpainan lortu du 140.000 herritarren babesa. Herri Ekimen Legegilea maiatzaren 15ean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Pentsio duinak eta gutxieneko soldata besteko pentsioak eskatu ditu mugimenduak.
Bizilagunen obren zarata gogaikarriak esnatu nau gaur ere. Burkoan burua bildu, eta saiatu naiz beste hogei minutuz lo egiten, baina ez zegoen zulagailu hura isilduko zuenik. Jaiki eta apirila hasieran egin nuen eginbeharren taulari begiratu diot; hala zioten errotuladore... [+]
Gutxienez botoen %40 lortuta, George Simion AUR alderdiko buruak bikoiztu egin du bigarren indarraren babes kopurua. Europako Batasuna "diktadura bat" dela aipatu du Simionek behin baino gehiagotan, eta Errumaniak Ukrainari emandako laguntza etetearen alde agertu da... [+]