Hamarnaka kazetari kurdu epaitzen ari dira egunotan Turkian PKKrekin lotura dutelakoan. Gehienak Azadiya Welat egunkarikoak dira, kurduerazko bakarra.
Turkiak 44 kazetari kurdu epaituko ditu, ustez PKK alderdiarekin lotura duen Kurdistango Komunitateen Batasuna (KCK) erakundeko kide izan edo loturarik dutelakoan. Auzipetuentzat zazpi eta hogeita bi urte arteko kartzela zigorrak eskatzen ditu fiskaltzak. Froga moduan, poliziak atxilotuen etxeetan aurkitutako liburuak aurkeztu dituzte, baita Kurdistanen aldeko manifestazioetan parte hartu zutela erakusten duten argazkiak ere, mobilizazio horiek kazetari gisa jarraitu zituzten arren.
Irailaren 10ean hasi zen 44 kazetarien aurkako epaiketa –haietatik 36 espetxeratze prebentiboan izan dira abenduaz geroztik–. Saioa aurreikusi baino beranduago hasi zen, akusatuak kurdueraz hitz egiten saiatu zirelako, epaileak debekatu zien arte. “Zure ama hizkuntza erabiltzea arnasa hartzea bezalakoa da. Baimena eskatu behar al da arnasa hartzeko?”, galdetu zuen Yuksel Genc kazetariak.
Giza eskubideen aldeko taldeek esan dute epaiketa hau Gobernu turkiarrak prentsa beldurtzeko eta Kurdistanen aldeko ekintzaileak zigortzeko egindako saiakera dela.
Azadiya Welat egunkarikoak dira epaituko dituzten kazetari gehienak. Hogei urte baino gehiago daramatza kalean, hainbat bider itxi dute eta bertako 30 kazetari hil dituzte. Karlos Zurutuza Argiaren kolaboraitzailea beraiekin izan zen 2008an (2.165 zk.): “Hizki zopa xume bat txorakeri bat izan liteke askorentzat, baina kurduontzat berebiziko garrantzia du, zentzu guztietan” zioen erredaktore batek ordukoan. Argia.com-en Arrisku kazetaritza izeneko diaporama dago ikusgai, egunkariak bizi duen egoeraz. (http://bit.ly/PdVJTP)
Bruselatik emititzen duen Roj TV, Kurduen telebista kateko langi-
le batzuk ere epaituko dituzte.
40 milioi kurduren erreferentzia nagusi bilakatu da. Komunikabide horri buruzko diaporama ere ikusgai dago sarean: Kurduen ahotsa Europako bihotzetik izenburupean.
(http://bit.ly/Okr2tw).
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]
Helicópteros e avións de combate turcos cobren o ceo na zona dos kurdos no norte de Iraq. A Forza Aérea turca bombardeou 381 emprazamentos na gran operación militar das últimas semanas na Rexión Autónoma do Kurdistán (RDC). O Ministerio de Defensa de Turquía afirmou que... [+]