Oroimenaren oraina.
Benito Lertxundi
Elkarlanean S. L.
2011ko udaberrian
argitaratua.
Oroimenaren oraina. Paradoxa ote Benito Lertxundiren azken diskoaren titulua? Esamesek haren oroimenaren galera zabaldu baitzuten iraganean. Oroimenaren oraina lanak oraina lehenesten du. Esanak haizeak daramatza, lanak ordea, present dira betiko. Lan honetan, oroimenaren orainean dakusa bere burua Orioko bardoak.
Azken lan hau harlauza distiragarria da bere harbide luzean. Lertxundik bere obra-musikala euskal partikulartasunetik abiatu zuen, eta bere partikulartasunera egin du bide –utikan, munduko unibertsaltasunerantza bidean beste harlauza berri bat jarri duen topikoa!–. Bideko lekukotasun eta erakusle dira bere kanten hitzak, baita musika ere. Kanta bakoitzaren hitzak –poemak– paregabeak dira ere oraingoan. Ez dira bidenabarrean hautatuak, ez kantatuak. Kantariak badie zer eskertu Fernando Pessoa, Jon Maia, Jose Ramon Uriarte, Kirmen Uribe eta Pako Aristi poetei. Halaber, laketuak ere senti daitezke eurak, beren hitzak bardoaren musikan entzundakoan –Pessoa berpizturik barren!–. Bardoa diot, honen letrek ere berezko tokia hartzen baitute Oroimenaren orainaren bidean. Ez dira horiek oda sinfoniko honen hitz-emaile bakarrak. Olatz Zugastiren poema eder entzungarria duzu. Poema bakar batek ez du gozakaizten sinfonia paregabe hau.
Berriz eta askotan, erromesen legean abiatu naiz harbidean, harzuri distiratu hau bizkar-zorroan hartuta; ene diskurtsoa funtsez moldatu aldera abiatu ere:
“Ez dut nihaur gogoratu, ez ezagutu nahi. Alferrik nago, naizenari begira banago. Orainak ez beste ezerk nau ezagutzen. Nor da erromesa, funtsezko gogoan dabilena ez bada? Nik ere laket dut itsasadarra, Bidasoaren halabeharra, suaren, uraren eta maitasunaren bila abiatu ziren haiek bezala. Alabaina, utzidazu etxera itzultzen, utzidazu zure etxera sartzen, utzidazu zure ahora bota nituen arantzak erauzten, maitasunak karirik ez duela ikasi baitut. Gugan dago zuhaitzen denbora, elkar maitatu ondoren, ohean lo. Azken muxu bat behar dut gau luze honetan, lokartu ezinean bainago. Basarte honetako burrunba artean galtzen naiz eta bakardadean dut pentsatzen... Irail tristean”.
Horra ene poema-plagioa. Barkatu ausardia. Idatz dezadan musikaz, horretaz ere arras ezjakina naizen arren. Diskoz disko, harlauzarik harlauza, sortzaile honek geroz eta samurrago –errazago– uztartzen ditu hitzak eta musika. Areago eta samurrago uztartzen dituzte ere “haren” musikariek beren instrumentuak. Laket dut Pello Ramirezen eskusoinuaren eta Olatz Zugastiren harparen arteko harmonia. Maite ditut Otxoa de Eriberen arrabita eta Juantxo Zeberioren pianoa soinubakarrean, baita Cajaraville, Bikuña eta Unzuren arteko jardun bateratua. Maite eta laket ditut Lertxundiren eta Zugastiren aho bateko eta aldi bereko jarduna. Utikan “sortzaile honen atzean bertze sortzaile handi bat dagoen topikoa ere!”. Nago baina, Benito Lertxundiren obran gero eta arrasto sakonagoa eta nabarmenagoa duela Olatz Zugastik. Oda eder honi eskaini diodan oda lotsagabea duzu enea. Hitzok iragan dira, goza eta bizi dezagun Oroimenaren oraina.
Quizá non saibas quen é Donald Berwick, ou por que o menciono no título deste artigo. O mesmo ocorre, evidentemente, coa maioría das persoas que participan no Pacto Sanitario en curso. Non saben que é o Triplo Obxectivo de Berwick, e menos aínda o Obxectivo Cuádruplo que... [+]
O artigo A motosierra pode ser tentadora, escrito nos días anteriores pola avogada Larraitz Ugarte, deu moito que falar nun sector moi amplo. Expón algunhas das situacións habituais dentro da Administración pública, entre as que se atopan a falta de eficiencia, a falta de... [+]
É importante utilizar correctamente un idioma? Até que punto é necesario dominar a gramática ou ter un amplo dicionario? Sempre escoitei a importancia da lingua, pero despois de porme a pensar, cheguei a unha conclusión. Pensar a miúdo leva iso; chegar a unhas... [+]
A outra vez fun a un sitio que non visitaba e que tanto me gustaba. Estando alí, sentín a gusto e pensei: este é o meu lugar favorito. Amuleto, amuleto, amuleto; virando a palabra no camiño de casa. Curiosamente busquei en Elhuyar e aparecía como amuleto. Pero pensei que... [+]
Ao longo da súa traxectoria académica, adolescentes e mozas recibirán en máis dunha ocasión orientación académica e/ou profesional para aqueles estudos que lles resulten de utilidade. Hai que ofrecerlles liderado, porque adoitan estar cheos de dúbidas cada vez que teñen... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta