Krisi hau ulertzen duenik ez dago, dio herritar arruntak politikak ekonomiari erakusten dion menpekotasunari nolabaiteko erantzuna eman nahian. Bada, zenbait ekonomialari kritikok Europako hegoaldean indarrean dagoen krisia, 1992an diru eta ekonomi batasunaren hitzarmena Maastricht-en sinatu ostean aurreikusi egin zuten, era batean edo bestean.
Ekonomi batasunaren diseinua bera da euroguneko herrialdeek ekonomi asalduren aurrean erantzun politiko efektiboak emateko zailtasunen iturburua. Diru batasunarekin herrialdeek ez dute diru politikaren tresna eskuartean Europako Banku Zentralak (EBZ) baizik. Hain zuzen, diseinu liberal haren ikurra Europako Banku Zentrala izan zen, botere politikoarekiko erakunde “autonomo” gisa egituratu zen eta bere profilak Alemaniako Bundesbank-ena errepikatu zuen, inflazioaren aurkako borroka helburu bakartzat hartuta.
Jakina da Europako estatu periferikoetako zorraren finantzazioa oso larria dena. Zor publikoa finantzatzeko edozein estatuk –zor publiko erraldoia duen Erresuma Batuak, adibidez– bere banku zentralari eskatzen dio maileguz, mailegu horren finantzazio merkea izanik urteen poderioz ahitu egiten da (inflazioaren eta errentaren hazkundearen eraginez nagusiki). Eurogunean hori zuzenean egiterik ez dago baina bai zeharka eta horrela egin izan du EBZak –Irlanda eta Portugalen zorrarekin duela urte bete– berak baitu dirua mugagabe jaulkitzeko ahalmena. Zorraren merkatu horietako eragileak ahalik eta etekinik handiena ateratzen saiatzen dira maileguz uztearen truke. Haatik, Espainiako zor publikoaren finantzazioa ikaragarri garestitzearen zergatia ez da espekulazioa, ez harritzeko tamainan behintzat hori baita merkatuetako legea. Espainiako estatuko eta euroguneko gainerako estatuetako zor publikoen interesen kostua EBZk determinatzen du eta bera da gaur egun herri periferikoetako zor publikoaren gehiegizko finantzazio kostuaren erantzule nagusia. Horregatik antzua da defizit publikoaren maila behin eta berriz ere mugatzeko saioan tematzea krisialdian bete betean gauden honetan. Zor publikoaren interesak –arrisku sari ospetsua alegia– jaisteko austeritate neurriak eta murrizketak etengabe bultzatzeak ez du ez hanka ez bururik krisia atzean uzteko ahalegin serioa egin nahi bada.
Europako eta, batez ere, Alemaniako finantza lobby indartsuen gordelekua da EBZ, bere izaera “autonomoa”, zuzendaritzaren osaketa –Draghi ikur dela– eta EBko ekonomiaren gidaritza izatea horren isla dira. EBZk ez du Espainiako Estatuko eta Italiako zor publikoa erosten bertako gobernuak presionatu nahi dituelako gizartean oso eztabaidatuak eta bere barne lobbyen interesetarako onuragarriak diren neurriak har ditzaten. Egile batzuk “estatu kolpe liberala” izendatu duten egoerarako agenda ezarri nahi dute oso osorik. Horregatik, EBZk finantza erakunde pribatuei bilioi bat euroko maileguak bideratu dizkie –%1eko interes tasarekin– inolako baldintzarik ezarri gabe eta, aldiz, zor publikoa erosteko austeritate neurri gogorrak betetzera behartzen ditu estatuak. Bundesbank-ek babesten duen muturreko austeritateak finantza eta higiezinen burbuilek eragindako suntsiketa irtenbiderik gabeko maila ikaragarrira ekarri du: hark eragindako langabezia, defizita eta finantza arazoak biderkatu egin ditu bi urteren buruan euroguneko herrialde periferikoetan. Espainiako Estatuaren eta Italiaren erreskateek egoera larriagotu egingo dute. Hasieran erraz kudea zitekeen krisia mehatxua da gaur egun euroarentzat berarentzat. EBZk du epe laburreko giltza, hori ulertzeko gauza bagara bederen.
O camiño faise paso a paso, e hai un tempo aprendín que parece feito polo principio. Pero a xente tamén quere aprender a encher esa frase de contido. Só non podemos conseguir nada, quizá axiña que como comecemos. Incluso a gran afluencia de xente pode complicar a... [+]
Non actuou correctamente, había que tomar medidas, si non, non aprendemos. Ao parecer, non se daba conta do impacto do que fixera, seguía normal, ás veces cun aspecto máis feliz que os que lle rodeaban. Ademais, fala demasiado alto, iso non lle gusta a ninguén. Como as... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Profesor de Historia en homenaxe a un ex compañeiro que acaba de xubilarse. Bravo e máis bravo!
As leis educativas subliñan a importancia de fomentar o pensamento crítico no alumnado. Pero o claustro de profesores, nun tempo un espazo de debate de ideas e contraste de... [+]
A democracia liberal nos países occidentais parécese cada vez máis a unha democracia minimalista. O núcleo da definición sería que se respectan os cambios de goberno nas eleccións. A esta variante autoritaria, os politólogos Levitsky e Way chamárono autoritarismo... [+]