Kirol apalen ahotsa duzu irratian.
Kokatzen hasteko: kirolean aritua, aditua edo adiktua?
Aditua inondik ere ez. Ezta aritua ere, baina gustatzen zait eta asko jarraitu dut. Batez ere adiktua, hortaz.
Aitzindaria ere bai, gizonena esklusiboki zen mundu batean.
Ondo hartu ninduten, hala ere. Dena den, emakumezkoak gaia menperatzen duela erakutsi behar zuen, eta gizonezkoa berezko gaitasunarekin jaiotzen dela ematen zuen. Normala zen gizon bati kirola gustatzea, ez hainbeste emakumeari.
Epelak entzuten dira halakoetan…
Entzungor egin izan dut. Inporta zaizkidan kritikak lanari lotutakoak dira, zerbait gaizki esan, hanka sartzeren bat egin, hizkuntza trakets erabili... Besteak, bost axola.
Sakrifizioa, konstantzia, burugogorkeria imajinatzen dizkizut, kirolarien babaloreak.
Kiroletako balore onak gustatzen zaizkit gehien. Gizartearen beste ataletan erabiliko balira, seguru nago mundu hobean biziko ginatekeela.
Oraintxe hasi naiz deskubritzen kirolaren grazia!
Gainditzea, zailtasunei aurre egitea; bakarka edo taldean helburu bat lortzea edo marka bat gainditzea; lan egin, sakrifikatu eta nahi duzuna lortzea, eta ez baduzu lortzen, duzun guztia eman eta egindakoarekin gustura gelditzea. Ez al da hori bizitza?
Bizitza ez dakit; anestesia eraginkorra bai, alafede.
Arazoak ezkutatzeko? Izan daiteke. Baina alde onak baditu: iritzi ezberdineko jendea elkar lezake, batasunerako lagungarri izan liteke, egoera triste eta gogorren aurrean ilusioa piztu lezake.
Ados, orduan ez dut ulertzen zergatik kirolak ez duen sarri prentsa onik...
Pena da kirolak hainbeste gauza on izan eta batzuetan notizia txarrei bakarrik erreparatzea.
... nahiz prentsan leku zabala –eta zabalegia– izan.
Niretzat gutxitxo. Futbolak leku asko hartzen du, baina kirol asko dago prentsan leku eskasa duena, edo lekurik ez duena. Ezin dut defendatu kirolak tarte zabalegia dueneko teoria.
Zure kirolak sarri txikiak baitira: kirol ekologia egiten duzu zuk.
Ez nahita. Futbola adina kirol da arrauna, ziklismoa, hockeya, piraguismoa, borroka. Edozein kirol.
Ramon Etxezarretarekin liburu bat idaztea, esate batera?
Marino Lejarretari buruzko liburua idatzi nuen Ramonekin. Esperientzia aberasgarria izan zen. Harro nago.
Até agora cremos que na Idade Media e antes de que se estendese a imprenta, os encargados de copiar os libros eran homes, concretamente monxes dos mosteiros.
Pero un grupo de investigadores da Universidade de Bergen (Noruega) concluíu que as mulleres tamén traballaron como... [+]
Florencia, 1886. Carlo Collodi, autor da coñecida novela Le avventure de Pinocchio, escribiu sobre a pizza: “Masa de pan tostado ao forno con salsa de calquera cousa que estea ao alcance da man”. O escritor e xornalista engadiu que aquela pizza tiña “unha forma complexa... [+]
Aposapo + Mäte + Dano Dor Cando:
5 de abril.
Onde: Gaztetxe Akerbeltz de Markina-Xemein.
---------------------------------------------------------
Fixen o carriño da compra cheo de verduras e estivemos cortando durante a noite, mentres outros preparaban o equipo de son e... [+]