Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ameriketako tradizioa gurera ekarriz

  • Beti bide zailenetik
    Topeka.

     Gaztelupeko Hotsak.
     Autoekoizpena. 10 euro.
Hernani aldeko Madarikatuak taldeko kide izandako Goio Matarranzek urteak zeramatzan slide gitarra jotzen ondo ikasi eta doinu amerikarreko talde bat egin nahian. Bada, kantuak idatzi eta prest izan zituenean Topeka taldea eratu eta entseguekin hasi ziren. Hemen daukagu beraien estreinako lana, eta dagoeneko zuzenean aurkezten hasiak dira. Nik neuk sorpresa handia hartu dut, taldearen izena Euskal Herriko folkarekin gehiago lotzen nuelako. Folketik eta estilo puruetatik asko du talde honek, baina AEBetakotik: bluegrass, rocka eta countrya, hain zuzen ere. Eta ez da ohikoa gitarrak eta detaileak hain zainduta duen halako diskorik hemen entzutea. Kantu ia guztiak euskaraz dira, txantxa eta kontu serioak uztartuz, eta taldea sendoa izanda ere, besteak beste Tapiak eta Arkaitz Minerrek ere parte hartu dute.

www.myspace.com/topekagrupo
Goio Matarranz

“Itsaso usaina neure barruan, ontziratuko naiz hurrengo marean”. Norantz, AEBetarantz?

Konposatzeko onena bidaiatzea da, leihoak zabaltzen dizkizulako. Musika amerikarra oso gustukoa dut: gitarrak, soinua, slide-a… 1994an egonaldia egin nuen indioen erreserba batean eta lehen dobroa erosi nuen.

Gaur jakin dut Topeka Kansaseko hiriburua dela.... Zergatik aukeratu duzue?

Emazteari bururatu zitzaion. Euskarazko hitza da eta Kansaseko hiriburua ere bada. Izen indioa da eta “patatak lantzeko leku ona” du esanahia. Topekadaka bizi gara.

“Etendako ahots batek ez du kanta hau kantatzen”. Zer lortu dezake kantu batek?

Kantuak ez du ezer aldatuko, baina nire barrua baretuko du. Gaur egun, edozer ikusita ere, ez gaitu ezerk mugiarazten.
Topekaren marka dira “uuuu” koru horiek. Garrantzitsuak dira?
Bai, koruei garrantzi handia ematen diet, eskola zaharrekoa naizelako. Batzuek esaten didate 1960ko hamarkadako eragina dela, eta hori pozgarria da.

Aldizka irteten dira “Aldizka” moduko hitz inspiratuak?

Aldizka erraldoi bat izan nahiko nuke… baina azkenean pozik egon beharko gara garenarekin. Euskaraz hitzak egitea dezente kostatzen zait, euskaldunberria naizelako.

Grabatzerakoan, detaile guztiak buruan zenituzten edo bidean batzen joan dira?

Buruan neukan guztia. Kolaboratzaileak ere aspaldi nituen pentsatuta: Tapia eta Arkaitz Miner, eta oso-oso pozik gaude; batak cajuna jotzeko duen moduagatik eta besteak biolinarekin ia negarrak sorrarazi zizkidalako.

“Jei jou iupi ia ei iepa iepe ia”. Euskanglish karaokea?

Grabaketaren bezperan bururatu zitzaidan, Euskal Herrian agurrak egiteko modu asko ditugulako; eta horiek batu genituen.

Zer dute blues, country eta folk moduko soinu puruek?

AEBetatik txipa aldatuta etorri nintzen, konturatu nintzen estiloen esentziara jo behar nuela eta slide-arekin saltsatzen hasi nintzen.


Últimas
Os vascos identificados en Osakidetza: un paso no camiño para garantir a atención en eúscaro?
Os pacientes hospitalizados levarán o símbolo “e” na boneca. Así, os profesionais da sanidade saben que eses cidadáns pediron ser atendidos en eúscaro. Osakidetza di que é unha ferramenta máis para facilitar a comunicación en eúscaro. É un paso máis nun proxecto... [+]

"Debido á PGOU aprobado polo Concello, Kabia atópase nunha situación precaria"
As actividades para celebrar o 19 aniversario da zona ocupada de Kabia desenvolveranse entre hoxe e o domingo, 24 e 26 de abril. Este espazo autogestionado, que está a piques de cumprir dúas décadas, sufriu diversas vicisitudes ao longo da súa traxectoria e, aínda que está... [+]

Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak e Naxker Hatortxu, entre os novos prognósticos do Rock
O festival solidario Hatortxu Rock anunciou a creación de 24 novas bandas que se suman á iniciativa. En total, serán 100 os grupos que se presentarán no cinco escenarios do festival.

Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata

2025-04-25 | Aiaraldea

A filla do primeiro ministro francés tamén denuncia unha "brutal agresión" no colexio de Betharram
A filla de François Bayrou, Helene Perlán, prestou o seu testemuño no libro Le silence de Bétharram (O silencio de Betharram), escrito por Alain Esquer. Estudou no colexio católico na década de 1980 e durante máis de corenta anos permaneceu en silencio ante as violencias... [+]

Análise
Todos estamos na cadea
O 29 de xaneiro, ás portas da fábrica Guardian de Llodio, sucedeu algo que non estamos afeitos a este mundo egoísta. A dirección mostrou a súa intención de apagar o forno e, para facer fronte a iso, os traballadores bloquearon a porta cunha serie de pancartas. Pero non... [+]

O Goberno español retrocede na compra de balas israelís
O presidente do Goberno español, Pedro Sánchez, ordenou a suspensión da compra de balas por parte do Ministerio do Interior coa empresa israelí IMI Systems. A decisión serviu para pór en risco a ruptura da coalición de goberno entre o PSOE e Sumario.

Marcha ciclista en Bilbao para denunciar a ampliación dos orzamentos militares
A marcha, que partirá de Bilbao, pasará por ITP Aero (Barakaldo) e Sener (Getxo), dúas empresas que "se ocupan da produción militar", segundo os organizadores. Trátase dunha protesta para denunciar o incremento dos gastos de armamento que vén dando nos últimos tempos.

Día multitudinario dos pastores en Ordizia
No que vai de ano, unhas 1.500 ovellas cruzaron a Gran Vía repartidas en cinco rabaños de ovellas. Realizouse a presentación oficial da nova tempada do Queixo Idiazabal no Concello. Julen Baz e Peli Pérez de Anuzita, do Restaurante Garena, foron os encargados de cortar o... [+]

Maddi Oihenart
“Empecei a aprender euskera a través da aprendizaxe das cancións”
En 1997 Maddi Oihenart (Barkoxe, 1956) publicou o seu primeiro disco, Lurralde zilarra, xunto a Mixel Arotze e Mixel Etxekopar. Desde que era pequena compártenos as paisaxes, os silencios e os sons que ten no seu interior cando canta. Ao cantar sente que é un transmisor das... [+]

Eguneraketa berriak daude