Guk pelikula bat egin nahi genuen. Eta egin dugu. Bost zuzendarik leiho bana zabaldu nahi genuen. Errealitate, pertsona, preso, bost historia kontatu. Hainbat eta hainbat daude gure herri txiki honetan. Belaunaldietako bizitza izan den neurri berdinean izango da kontatu beharrekoa, belaunaldietarako lana. Guztion ase-min eta onarpenerako. Hainbat eta hain kolore diferentetakoak baitira... Guztiok gaude zerbait ikasi beharrean bestearengandik. Horregatik, eta guztiagatik, guk bagenekien ez ginela pelikula bat bakarrik egiten ari. Erosoagoa, ongi ikusiagoa, “zuzenagoa” delako zenbait historia kontatzea eta gureek horietatik, eta beste batzuetatik, gutxi zeukaten.
Eta pelikula bat egin nahi genuen eta egin dugu, neguan. Bakoitzak bere leihoa ireki eta hor barneratu da. Errealitatea, pertsona, presoa... Ez da hibernazioa izan baina hortik ere pasatu gara. Erditzea udaberriaren amaieraren karietara izan da. Umea ederra da, benetan. Bueno, gurea izanda zer esango dugu. Uda garaia ezin hobea da txikia txikitxoa denean oraindik. Eguraldiak laguntzen du kalera ateratzeko, bere lehen hilabeteak goxoan pasa ditzan. Baina badakigu denok ere ipar parte honetan eguraldia zein ankerra, eta “kapritxosoa” izan daiteken, uda bada ere.
Momentu batetik bestera, uda gozatzen hasi berritan, hor ilundu da zerua itsaso aldetik. Izuturik begiratu dugu ez dakigulako nola gertatu den. Zeru urdina zena bat-batean belztuta azaldu da. Gure begien ñiñietan tximistaren ziztadak marraztu dira... Ez. Benetako tximistak dira hodei beltzak zuritzen. Ekaitza dator. Ez gara harritu ere. Ekaitzak horrela ematen dira eta uda sasoi honetan errazago.
Babesa bilatu dugu gertuen zegoen txiringitoan. Eta eman digute. Jendea eskuzabala da, are gehiago egoerak larriak direnean, eta jaio berri bat tartean badago zer esango dizuet. Ez dakit umerik duzuen baina ez baduzue jakizue horrela dela.
Hala ere, udako ekaitzekin gertatzen dena ezaguna zaigu. Beste kontu bat litzateke aldaketa klimatikoarekin zerikusia izango balu, ez. Baina udako ekaitzen prozesua jakina da... Horregatik, orain trumoiaren zarataren zain gaude. Zenbat eta beranduago entzun badakizue ekaitza urrunago dagoela. Zain gaude. Oraindik ez da ezer entzuten. Bestela ere, ekaitzaren prozesua betikoa da. Tximista, trumoia, euri jasa eta ondoren barealdia. Eta gainera, herri honetan, eguraldia dela eta ez dela, ez gara etxean geratzen direnetakoak. Momentu honetan inportanteena txikia ez bustitzea da. Eta busti behar badu euriak harrapatzen gaituelako ahalik eta gutxien izan dadila. n
Todos comían e bebían, parecían alegres, pero algún se movía inquieto entre o aperitivo e o aperitivo. Ía recibir o premio por segunda vez, pero era o primeiro que tiña nas súas mans. Estaba nervioso porque o monumento tiña que chegar á oficina, Foder. Os premios ARGIA... [+]
Aínda que as cousas cambian rápida e vivamente, hai cousas que non cambian: Un deles é a entrega dos Premios Argia. Iso é o que lle dixo a este cronista un xornalista foráneo que veu a por necesidade, e que ARGIA cambiou moito antes de comezar a entrega de premios. Facíao... [+]
Onintza Irureta Azkune participou na charla en nome do grupo de traballo de ARGIA:
"Unha dos miles de persoas que compoñen a comunidade de ARGIA díxonos recentemente que ás veces a LUZ é escura, que hai noticias duras que lle moven dentro. Que facemos un bo traballo, pero as... [+]