Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Txernobylen ikasiak Fukushimarako gogoratuz Genevan

  • Bi egunez Europako eta Japoniako mediku eta jakintsu engaiatuek berrikusi dituzte Txernobylgo hondamendi nuklearretik Fukushimakora aztertu eta ikasitakoak. Zergatik erreakzionatu den berandu, zer den ezkutatzen dena eta jakin beharrekoa erradioaktibitatearen kalteez, nola lagundu eskualde kutsatuetan bizirautera kondenatutako jendeei.

Jan Hemmer gazte alemanak bere Tekknorg blogean dauka argazki historiko hau, maiatzaren 12an. Ezkerretik eskuinera, Suitzako Genevan Txernobylgo hondamenditik Fukushimakora arte ikasi denaz hitz egiteko bildu diren aditu militanteetako lau daude pan
Jan Hemmer gazte alemanak bere Tekknorg blogean dauka argazki historiko hau, maiatzaren 12an. Ezkerretik eskuinera, Suitzako Genevan Txernobylgo hondamenditik Fukushimakora arte ikasi denaz hitz egiteko bildu diren aditu militanteetako lau daude pankartari eusten: Chris Busby kimikari, mediku eta irakasle irlandarra, txapela buruan; Michèle Rivasi CRIIRADen sortzaile eta gaur eurodiputatua dena Europe-Ecologie taldean; eta Txernobylek Bielorrusia eta Ukrainako herritarrengan eragin dituen osasun kalteak aztertu eta salatu dituzten Bandazhevsky senar-emazteak, Yuri anatomopatologoa eta Galina pediatra kardiologoa. Yuri kartzelarekin pagatua da bere ausardia. Beti salatu du Bielorrusian agintzen duen Lukashenko eta zentral atomikoak dauzkatenen lobby nuklearra elkarri eskua emanda ari direla.

Heroiak aurkitu ditut. Zinekoak bezalakoak ez. Benetakoak, hezur eta haragizkoak. Gizon eta emakumeak nor bere herrialdean borrokan ari direnak egia ezagutu dadin. Arriskatuz isekak jasotzea, mesprezua, presondegia, arriskatuz beren osasuna, bizia, eskuzabaltasunez atsedenik hartu gabe, batzuk azken 26 urteotan, beste batzuk urte betetik hona. Denek dute beranduegi izan baino lehen jendea ohartarazi nahi bera. Argia zabaltzea energia atomikoak osasunean dituen arriskuez, horra beren helburua. Ez dira asko baina Genevan bildurik 2012ko maiatzaren 12 eta 13an berretsi dute izugarrikeria salatzeko daukaten erabakia. Zalaparta handian bizi den munduari axola ez arren, hor zeuden, elkarrekin, zutik, bizirik. Mezua bidali dute, 200 baino gehiago izan gara lekuko. Entzun diezaiegun”.

Hitzok Pierre Fetetek idatzi ditu, 2011ko apiriletik Fukushima-over-blog gunea mugiarazten duenak. Horrela ekin dio IndependentWHO erakundeak deituta Suitzako Genevan burutu den Scientific and Citizen Forum on Radioprotection jardunaldien kontakizunari.

IndependentWHO da klase askotako boluntarioz osatutako erakunde bat 2007tik egunero salatzen duena Osasunaren Munduko Erakundeak (WHO ingelesezko sigletan, euskarazkoetan OME) Energia Atomikoaren Erakundearekiko daukan menpekotasuna. Bi erakundeek 1959an sinatu zuten itun bat adostuz osasun gaietan nuklearrekin zerikusirik zuen ezer baldin bazen elkarri egingo diotela kontsulta; Independent-WHOko ekintzaileek salatzen dute geroztik OMEk ez bakarrik ez duela aski ikertu erradiazioen kalteetan baizik eta istripu nuklearren ondorioak estali eta zuritzen lagundu diola industriari.

Bost urteotako lan egun guztietan egon dira ekintzaileak pankartak hartuta Genevako OMEren egoitzaren aurrean protestan. Maiatzeko jardunaldietan bildu dituzte OMEk benetan munduko jendeen osasuna zaintzeko landu beharko lituzkeen ildoetan sakontzeko Txernobylgoaz geroztik horretan ari direnak eta Fukushimako hondamendiak mugiarazita elkartu zaizkienak.

Dena zen mami 200 laguneko taldean. Izan dira idazle eta kazetariak, esaterako Tchernobyl: déni passé, menace future? liburuaren egile Marc Molitor eta Wladimir Tchertkoff Le Crime de Tchernobylena. Baziren Europako jakintsu konprometituak, hala nola Roland Desbordes Frantziako CRIIRADeko burua, Paul Lannoye eurodiputatu ohia, Sophie Fauconnier Txernobylgoak Korsikan izan duen eragina aztertu duen medikua, Michèle Rivasi CRIIRADeko fundatzaile eta gaur eurodiputatua dena, Michel Fernex OMEko aholkulari izana edo Chris Busby mediku eta kimikalari galesa, energia nuklearraren aurkako ekintzaile beroena.

Fukushimakoaz geroztik Japonian gaixoak artatzen eta ikerlanean ari direnetatik sorta hurbildu da Genevara: Shinzo Kimura, Eisuke Matsu, Kolin Kobayashi, Aya Marumori, Wataru Iwata, Fukushimako amen elkarteko buru Miwa Chiwaki... Baina ikusminik handiena piztu dute Txernobyleko istripuaren ondorioak lekuan bertan ikusi eta borrokatzeko aukera izan duten aditu errusiar eta bielorrusiarrek.

Kutsatuta bizi behar dugunez

Alexei Yablokov mediku eta Errusiako Zientzien Akademiako kidea da, Vassily Nesterenkorekin eta Alexei Nesterenkorekin argitaratu zuen Txernobylek gizakien osasunean egindako kalteen analisirik famatuenetakoa dena, Chernobyl – Consequences of the Catastrophe for People and the Environment. Interneten doan eskuragai dago 349 orrialdeko ikerlan mardula. Yablokoven ondoan zen Alexei Nesterenko bielorrusiarra ere mintzatu zen biltzarrean. Bitxikeria nabarmentzeko, Txernobylgo zentralak porrot egin zuenean biak ziren herritar sobietarrak.

Bielorrusiako hiriburu Minsken Nesterenkoren alboan Belrad institutuko zuzendaritzan dagoen Vladimir Babenkok “Txernobyldik Fukushimara” izeneko hitzaldia eman du. Zerbait ikasi ote dugu hogeita bost urteotan?

“Ondorio nagusia etsipengarria da”, dio Babenkok. “Txernobylgo katastrofeak ez dio deus irakatsi munduari. Txernobyl eta Fukushima: arazo berak, errore berak. Garai batean uste izan zen Txernobylgoa hain larria gertatu zela sistema sobietarragatik. Japonian sistema arras diferentea daukagu, ingurumen, kultura eta ohitura ezberdinak. Baina akatsak berdinak dira. Akats nagusia datza istripu nuklearraren benetako neurria ezkutatu nahian, egia ezkutatzeko ahaleginean”.

Hunkituta 25 urte beranduago Txernobylgoa baino askoz istripu larriagoaren aurrean Japoniako herritarrek ez daukatelako aski informazio beren buruak eguneroko bizimoduan babesteko, oparia ekarri du Babenkok: “Nola babestu norbere burua eta haurra erradiazioetatik” liburua japonierara eta frantsesera itzulita.

Beste bi protagonistak izan dira Yuri Bandazhevsky eta Galina Bandazhevskaya senar-emazteak. Senarra kartzelatik pasa ondoren Frantziara atzerriratu ziren, beranduago Ukrainako Kiev hiriburuan kokatzeko. Han daukate Ekologia eta Osasuna izeneko analisi eta koordinazio zentroa.

Pediatra eta kardiologoa den Galinak Bielorrusiako haurren osasuna gaur egun nolakoa den azaldu du. Zeren eta esan duenez, “26 urte pasa diren arren oraindik aktualitatezkoa eta oso gutxi ezagutua baita arazo nagusia: eremu kutsatuetan bizi diren jendeen osasun egoera”.

Yuri Bandazhevskyk titulu hau eman dio bere mintzaldiari: “Iraupen luzeko isotopoak modu kronikoan barneratzeagatiko sindrometik abiatuta, herritarrak erradiazioetatik babesteko programa eta politikak nola osatu: eredu integratu bat”.

Bandazhevskyren hitzetan, “iraupen luzeko isotopoen sindromeak erakusten duen arren gizakiaren organismo osoan zesio erradioaktiboak daukan eragina, medikuntza ofizialak praktikan ez du kontutan hartzen, eta horrek asko mugatzen du eremu kutsatuetan bizi diren herritarrei ematen zaien laguntzaren eraginkortasuna”.

Egunero kutsaturik bizi behar dutenentzako programak eskatzen du: jendeen eta jakien erradiazioen kontrola, prebentzio eta laguntza planak, desorekan diren gorputzei laguntzeko elikadura orekatuak, populazioarentzako jaki erradiaziogabeak bermatzea... Osasuntsuago bizirauten laguntzeko programa. Bielorrusiako lurraldearen %23 kutsatuta dago eta bertan bizi dira 250.000 haur.


Interésache pola canle: Txernobylgo istripua
2022-04-26 | ARGIA
Ekologistak Martxan chama a "desenchufar a enerxía nuclear" na memoria de Txernobyl
Ekologistak Martxan lembrou o accidente nuclear que se produciu en Ucraína o 26 de abril de 1986 e chamou a "desenchufarse" da enerxía nuclear no leste de Ucraína. Para iso, recomendou que se pase o 100% da enerxía ás empresas que comercializan a enerxía renovable.

2022-02-25 | ARGIA
Txernobylgo eremua kontrolpean du Errusiak

Errusiako armadak Txernobylgo zentral nuklearraren eremua kontrolpean du. Hala adierazi du ostiral goizean Errusiako Defentsa Ministroak.


2021-04-27 | Ixone Arana
Mulleres que contaron a historia de Chernobil
O 26 de abril cúmprense 35 anos do accidente nuclear de Chernobil. Neste sentido, Beyond Nuclear International destaca o traballo de tres mulleres: A xornalista Alla Yaroshinskaya, a escritora Svetlana Alexeivich e a profesora Kate Brown, que recolleron as informacións ocultas... [+]

As obras de canalización do río preto de Chernóbil volven espertar a pantasma da contaminación nuclear
O río Prípiat comezou a dragarse no mes de xullo para formar unha gran canle que unirá o Báltico co Mar Negro. Os residuos nucleares do reactor sinistrado en 1986 atópanse no fondo do río e expertos ambientais apuntan a un risco de contaminación maior na zona.

O Goberno ucraíno di que o incendio de Chernóbil está baixo control; os ecoloxistas din que amente.
Pasaron dez días queimando 20.000 hectáreas de terreo nas proximidades de Chernóbil. O incendio declarouse o pasado 4 de abril nunha zona exclusiva de Chernóbil, e o vento alcanzouno a 1,5 quilómetros da central. O incendio provocou que a taxa de radioactividade sexa 16... [+]

Os incendios son incontrolables a 1,5 quilómetros da central nuclear de Chernóbil
Os incendios, que se declararon o pasado 4 de abril, non controlados polos bombeiros, arrasaron máis de 20.000 hectáreas. A radioactividade aumenta, a taxa de radioactividade é dezaseis veces superior á normal. Segundo informou Greenpeace, os incendios producíronse a 1,5... [+]

2020-04-08 | ARGIA
O incendio na zona próxima á central de Chernóbil provocou un gran aumento da radiación
O incendio nun bosque preto de 50 quilómetros da central nuclear de Chernóbil, en Ucraína, provocou un aumento da radiación de 16 veces na zona. As chamas comezaron a despegar das partículas contaminantes que se atopaban no solo nese momento.

Zer ikasi dugu Harrisburgen eztandaren ondoren?

Three Mile Island zentraleko istripu nuklearraren 38. urteurrena bete da, AEBetako historiako larriena, eta munduko hirugarrena. Zentralak ihes bat izan zuen eta substantzia erradioaktiboz betetako burbuila bat zabaldu zen zentraletik kanpo. Harrisburgen irakaspena, baina, ez... [+]


Morre Alexei Yablokov, un sabio que levantou a verdade tapada de Chernóbil
O patriarca do ecoloxismo moderno ruso faleceu en Moscova o 10 de xaneiro deste ano. O desastre nuclear de Chernóbil mostrou os efectos que causará durante moito tempo na saúde das persoas en Europa, agravando as análises parciais ofrecidos polas autoridades e o lobby... [+]

2016-04-26 | ARGIA
Energia nuklearrari boikota egiteko deia, Txernobylgo istripuaren 30. urteurrenean

"Energia nuklearra deskonektatu" boikot kanpaina abiatu du Ekologistak Martxan taldeak Espainiako Estatuan, Txernobylgo istripua gertatu zenetik 30 urte pasa direnean.


En Ucraína e Bielorrusia os nenos saben o que ocorreu en Chernóbil
O 26 de abril cúmprense 30 anos do estalido da central nuclear de Chernóbil, o maior desastre industrial causado polo home no norte de Ucraína, na fronteira con Bielorrusia. Tres décadas máis tarde, moitos cidadáns europeos continúan sufrindo o dano da contaminación... [+]

2016-02-26 | Unai Brea
Garoña irekitzekotan Endesa eta Iberdrolarekin kontratua eteteko konpromisoa iragarri dute hainbat eragilek

24 erakundek (alderdi politikoak, sindikatuak, talde ekologistak...) eta bederatzi norbanakok Garoñako berriro irekitzearen aurkako manifestua aurkeztu dute Bilbon egindako ekitaldian. Adierazi dutenez, zentral nuklearra berriro martxan hasiko balitz Iberdrola eta... [+]


Aniversario do accidente de Chernóbil

O 26 de abril cumpríronse 29 anos da explosión da central nuclear de Chernóbil, no estado de Chernóbil. A explosión provocou unha gran dispersión de materiais radioactivos ao longo e ancho do mundo. En Ucraína, a radioactividade non se dispersou uniformemente, senón que... [+]


2013-02-14 | ARGIA
Txernobyleko sarkofagoari eusten zion eraikin bat hondatu da

Ukrainako zentral nuklearraren laugarren erreaktorearen sarkofagoari eusten zion eraikin bateko hormen eta sabaiaren zati bat puskatu egin dira, asteazkenean Pravda egunkariak argitaratu zuenez.


Eguneraketa berriak daude