Nori zuzenduta dago diskoa? Beste hamarkadetako musikaren nostalgikoei edo gazteagoei, azken horiek zuen eraginak ezagutu ditzaten?
Disko honetan gure betiko taldeak omendu nahi izan ditugu, eta aldi berean jendeari gure talde gustukoenak erakutsi. Lehenik eta behin guretzat egin dugu eta gero entzun nahi duen jende guztiarentzat, bai nostalgikoentzat eta baita gazteentzat ere.
Erraza izan da taldeen aukeraketa?
Mahai gainean kanta asko jarri genituen eta denon iritzia kontuan izanda, 14 honek aukeratu ditugu.
Kantu ia guztiak 80ko hamarkadakoak eta RRV-koak dira. Ez da kasualitatea, ezta?
Ba ez, ze hamarkada horrek eragin handia izan du nigan, rock mundua bertan ezagutu nuen. 15 urterekin lehenengo taldea sortu nuen, Askatu. Orduan ez genuen ezer grabatu eta nire hastapenei keinu eginez kantu bat berreskuratu dut.
Zer izan zuen garai hark? Eta orduko kantuek?
Garai guztiz errebeldea zen. Jendea hitzekin identifikatzen zen eta talde haiekin guztia ematen zuten. Nahiz eta talde askotako partaideak gaur egun ez dauden hemen, heroinak berarekin eraman dituelako. Kanta guztiak osti txarrez betetako eresiak ziren eta garaiko errealitatea islatzen zuten. Orduan taldeek eta jendeak ez zuten soinua baloratzen, abestia bera baizik. Kanta bat ona bada, ona da soinu ona edo txarrarekin, edo ondo jota edo txarto, eta garai horretako taldeak kantu onez beterik zeuden.
Abestiak ezer gutxi aldatu dituzue. Nahiago duzue diren moduan errespetatzea?
Bai, kanta orijinalak horrelakoak dira, horregatik gustatzen zaizkigu, eta diren moduan grabatu ditugu.
Ingelesez abesten jarraitzeko asmoa daukazue?
Bai. Kaliforniako diskoetxe batekin harremanetan gaude. Gure kantu batzuk aukeratu ditugu, eta hauek ingelesera itzuli eta grabatzen gabiltza apurka. Aurrerapen gisa, disko honetan kantuetako bat sartu dugu.
Todos comían e bebían, parecían alegres, pero algún se movía inquieto entre o aperitivo e o aperitivo. Ía recibir o premio por segunda vez, pero era o primeiro que tiña nas súas mans. Estaba nervioso porque o monumento tiña que chegar á oficina, Foder. Os premios ARGIA... [+]
Aínda que as cousas cambian rápida e vivamente, hai cousas que non cambian: Un deles é a entrega dos Premios Argia. Iso é o que lle dixo a este cronista un xornalista foráneo que veu a por necesidade, e que ARGIA cambiou moito antes de comezar a entrega de premios. Facíao... [+]
Onintza Irureta Azkune participou na charla en nome do grupo de traballo de ARGIA:
"Unha dos miles de persoas que compoñen a comunidade de ARGIA díxonos recentemente que ás veces a LUZ é escura, que hai noticias duras que lle moven dentro. Que facemos un bo traballo, pero as... [+]
Arizona
Actores: Aitziber Garmendia e Jon Plazaola.
CANDO: 26 de xaneiro.
ONDE: Casa de Cultura de Berriz. na praza.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) e George (Jon Plazaola) partiron de Idaho para tentar salvar a fronteira que separa... [+]