Duela urte batzuetatik sufritzen ari garen finantza eta ekonomia krisia sortu zuten Merkatuek (banku handiak, nazioarteko inbertsio funtsak, multinazionalak…) eta euren bozeramaile mediatikoek, murrizketa sozialez eta laboralez gain, honako botika jarri dute martxan: biztanleria nazkatzea, kapitalismoaren aurrean beste irtenbiderik ez dagoela irentsi behar izateraino; amore ematea beste erremediorik ez dagoela sinestaraztea alegia. Merkatuen “botika” jakintsu eta produktibo horrek segurtatzen die biztanleriaren zati bat besoak gurutzatuta geratuko dela eta matxinatzea baztertuko duela.
Ez da egia alternatibarik ez dagoenik. Badago. Eta gainera, haiek aurrera eramateko bitartekoak ere badaude, baliabide horiek herritarren gehiengoarentzat onuragarriak izango dira politika sozialetan aplikatzeko borondate politikorik baldin badago behintzat. Euskal Herrian proposamen zentzuzkoa eta zehatza egin dute alderdi soberanistek (EA, Alternatiba, Aralar eta ezker abertzaleak). Proposamen horrek sei neurri dakartza eta “bidezkoagoa, emakumeen eta gizonezkoen artean berdina, ingurumenarekin adeitsuagoa, eta parte-hartzaileagoa den eredu sozial berrirantz” lan egiteko aukera ematen du: erreforma fiskala, azpiegitura handien moratoria berehalakoa, sektore publikoaren aldeko apustua, I+G+B biderkatzea ekarriko duen inbertsio funtsa sortzea, garapen sozialari eta ekonomikoari buruzko eztabaida eskualdeetan, eta banku nazional publikoa.
Lehenengo bi neurriek 1.000 milioi euro aurreztu lezakete, beste politika sozial eta ekonomikoak egin ahal izateko. Ez dago alternatibarik? Utopiak dira? Ez. Baina, gure subiranotasun politiko eta ekonomikoa erabili behar dugu beste eredu sozioekonomiko bat lortzeko, krisitzar hau sortu duenaren erabat ezberdina. Alternatibak badaude. Eta horiek aplikatzeko bitarteko ekonomikoak, ere bai.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grupo Itzal(iko)
bagina: Flores de Barro.
Actores: Os comentaristas serán Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga e Izaro Bilbao.
Dirección: IRAITZ Lizarraga.
Cando: 2 de febreiro.
Onde: Salón Sutegi de... [+]