Miguel de Orreagak, edo hobeki esanda Pedro Navascuesek –horixe baita pseudonimoaren atzeko benetako egilearen izena– bizitza laburra izanagatik ikerlan garrantzitsuak utzi zituen. Iruñean jaio zen, Tuteran errotu, eta laster edan zuen abertzaletasunetik, horrek ikasketak burutzeko arazoak ekarri zizkion arren. Amayur. Los últimos nabarros da bere lan gailurra. 1923an argitaratu zuen, euskaroak Víctor Praderarekin eta Diario de Navarra egunkariaren inguruan biltzen zirenekin eztabaida sutsuan zeudenean Amaiurren egindako monumentua zela-eta. Navascuesek 19 urte besterik ez zituen, eta Campionen esanetan –liburuaren hitzaurrea berak idatzi zuen– Amaiurren gertatutakoaz ikerlan zabalagoa egin nahi zuen arren, azkenean herritar xumearentzako ulergarria izango zen sintesi bat aurreratu zuen, eztabaidan mailu-kolpea jotzeko. Baita ederki jo ere.
Dena den, zorroztasuna dario Navascuesen Amayur-i eta seinale da dokumentazio argitaragabea izan zuela esku artean. Hara zer idatzi zion behin Nafarroako Diputazioko artxibozainari: “Badakizu dibulgaziozkoak izanagatik ere, lan hauek dokumentatu egin behar direla; Praderaren okerrei egia kontrajarri behar diegu, eta frogatu, ez baita nahikoa baieztapenak egitea”. Lastima hain goizik hil zela, 24 urterekin tuberkulosiak eraman zuen.
“Ni ez naiz Nafarroako azken erregeen jarreraren panegirista; soilik diot, haiek, kinkan zeuden Frantziako euren Estatuak mantendu nahian, eta agian aurreiritzi galiarrak buruan sartuta zituztela, Egoitza Santuaren etsai batekin aliatu zirela esandako baldintzetan, baina geroago ikusiko dugun bezala, beti aldarrikatu zuten Elizarekiko euren maitasuna, Julio II.a Aita Santua aitortu zuten, eta ez zuten Pisako kontziliabulu zismatikoan parte hartu nahi izan. Nirekin daude idazle nafar guztiak, sekularrak, erlijiosoak, eta atzerritar asko ere bai. (...)
Historia tristea Nafarroarentzat 1512 urteko negoziazio haiena! Erreinua eskrupulu gutxi eta botere askoko bi etsai horien erdian kokaturik, haien arteko desadostasunetan parte hartu zuen. Monarka nafarrek nahi izan zuten biekin neutral mantendu, baina Gaztelak eskatzen zuen Erreinutik pasaleku bat, eta Frantziak nafarrek ingelesei gerra deklaratzea. On Joanes Albretekoak bigarren nazioarekin egin zuen ituna9, eta On Fernando bere Estatuaren gainera jaurti zen”.
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
Un amigo que vira a Mitoedad na Navarra Area cualificou de “telúrico” o que sentira. A min tamén me pareceu o que vira de casa pola televisión.
Pode pensarse que a paixón e a adhesión espertadas por Mitoaroa baséanse na visibilidade do proxecto, e así será, pero... [+]