Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Euskarak prestigioa ematen digu farmazian"

  • Euskararen inguruan ari eta “asko egin da, gutxi egin da…”. Duela 25 urte baino askoz euskara gehiago entzuten dela Gasteizen eta gainerako erretolikak. Euskara entzutea deigarri da oraindik Arabako hiriburuan. Eta ezagutzen ez duen kalean gora, kalean behera, errotulazioa euskaraz duen botikaren ondotik igarotzean, geratu eta sartzea erabaki du.

"Euskaraz asko egiten dugu, bezeroak ere badakielako euskaldunak garena".
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hemendik hara eta handik hona nabilela, “Agirre Lekue Farmazia” ikusi dut botika atarian. Bertan, “Ortopedia sekzioa”… Euskarazko errotulazioa erabiltzeko erabakia hartu zenuen farmazia ireki zenuenean…

Euskal Herrian gaude, ezta? Badakit errazago litzatekeela gaztelaniaz egitea. Azken finean, denek hitz egiten dute gaztelaniaz. Hala ere, nik hasieratik gura izan nuen euskara agertu. Euskara ez dago farmazia munduan larregi sartuta. Beharbada bestelako arlo batzuetan gehiago dabil euskara… Nik Salamancan ikasi nuen Farmazia. Ostera etxera etorri eta nire inguruan euskaraz zen dena. Bilbon egin nuen beharra hamabost urtetan, beste farmazia batean. Neure farmazia eduki nuenean, banekien euskaraz, banekien gaztelaniaz, “bietara ahal dut egin”, esan nuen. Errotulazioa euskaraz eta gaztelaniaz jartzen saiatu nintzen, langileak ere euskaraz zekitenak kontratatzen… Auzoan ere jende asko dago gure moduan, Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorriak, eta Gasteiz bertoko jendeak ere badaki euskaraz. Dena dela, gaitzena izan da farmaziako behargin euskaldunak topatzea. Horixe gaitzena.

Farmaziak ez ote du, bada, tradiziorik gurean?

Gasteizen berton ikasten da Farmazia, berton dago fakultatea, baina, hala ere, niretzat gaitza izan da farmazialari euskalduna topatzea Gasteizen! Ezin topatu. Farmazialariok badaukagu elkargo profesional bat, eta han, lan-poltsa ere badaukagu aukeran. Behargin euskalduna gura izan nuenean, poltsa hartatik jotzea pentsatu nuen. Baina ezin. Euskarazko maila halako bat –“goi-maila, erdi-maila”…–, zutela ipintzen zuen haien curriculumean, baina telefonoz deitu eta: “Nik euskaraz, gutxi”. Ez zuten komunikatzeko gaitasunik. Nik ez dut EGArik eskatzen, ez bestelako titulaziorik, baina berba egiteko gauza izan dadila. Oraintxe, haurdun dut langile bat eta bajan izango da udan. Bada, hiru hilabete lehenago hasi naiz haren baja betetzeko langile bila.

Farmazialarien Elkargoa aipatu duzu. Farmazialari Euskaldunen Elkartea ere bada, FEUSE.

Euskal Herriko farmazialari euskaldunak bildu nahi gaitu FEUSEk. Araban dozena inguru gara elkartean. Sariak, jardunaldiak, irtenaldiak eta euskararen erabilera sustatzeko ekimenak antolatzen ditu, baina lan-poltsarik ez dute. Bizkaian eta Gipuzkoan erraz xamarra da langile euskaldunak topatzea, baina Araban, gaitza. Bertoko farmazialaria, eta euskalduna, gaitza. Hala ere, ikastolan ikasitako bi dauzkat hemen beharrean.

Zure farmazian euskaraz ageri da kanpoko errotulazioa, eta berdin barrukoa.

Kanpokoa Jaurlaritzak arautua du. Haren legearen arabera “Farmazia”, “Farmacia”, edo “Botika” jar nezakeen. Pentsatu nuena: “Nik zelan gura dut jendeak ezagutzea nire farmazia?”. Legeak ez digu uzten zelan-halako izena ipintzen, norberaren izena behar du. “Agirre Lekue Farmazia” da nirea. Horrela ipinita, ez dago dudarik, euskaldunak gara. Euskaraz eta gaztelaniaz, berdin ulertzen da hitza, baina euskaraz jarri gura nuen. “Ortopedia” ere ipini gura nuen, ordea, eta aukerak ziren “Ortopedia sekzioa”, edo “Sección de Ortopedia” ipintzea. Lehenengoa ipini nuen nik. Ezin da norberak gura duen guztia jarri, araututa dator. Besterik da erakusleihoan jartzen duguna, dendaren barruko aldean. Batzuetan euskaraz ipintzen dugu, besteetan gaztelaniaz, bietara… Hor libre jokatzen dugu.

Barrukoak ere euskara ageri du zure farmazian. Zein erabili zenuen irizpide?

Obra egin nuenean, arkitektoa izan nuen ondoan. Euskalduna bera ere. Lehenengo, beste zenbait farmazia ikusi eta esaldi batzuk asmatu genituen. Denak gaztelaniaz ikusi genituen. Haiek batu, eta dendan zelan banatu, euskaraz zer ipini, gaztelaniaz zer, zelan… hasi ginen pentsatzen. Euskaraz ez nuen gaztelaniazko itzulpenik nahi, haien egokitzapena baino. Komunikazio enpresa batera bidali logotipoak, gaztelaniazko esaldiak euskaratzeko eta bueltan itzulpen literala! Hain literala, “Cuidado personal” ere hala itzuli zuten. Norbere burua jagotea adierazi gura genuen, horixe da “Cuidado personal”. Bada, itzulpena: “Kontuz, langileak!”, kar, kar, kar…

Kar, kar, kar…

Google-ren itzultzailearekin egingo zuten! Batek daki! Orduantxe esan nuen: “Ezin liteke izan”. Arratsalde batean paratu nintzen, zerrenda hartu eta egin nuen, azalpen batzuk euskaraz, beste batzuk gaztelaniaz, baina itzulpen literala egin barik. Neuk egin nuen azkenean, arkitektoak lagunduta.

Alfabetatuta zaude, beraz.

Bai, Labayrun ibili nintzen, Bilbon, hirugarren maila arte egin nuen han. Salamancatik etorri eta Bilbon hasi nintzenean beharrean, iluntzeko zortzietan irten eta euskaltegira joaten nintzen, alfabetatzen. Moldatzen naiz, beraz, baita itzulpenak egiten ere! Gainera, esperientzia hori izan eta gero ez naiz fidatzen!

Euskara agerian erakustea, plus bat duzu?

Nire ustez, bai. Horregatik egin dut. Arabako Komertzio Federazioak saria eman zidan iaz, euskararen sustapenagatik. Antza, auzoko kideren batek esango zien zer edo zer. “Farmazia bat, errotulazioa euskaraz, bertoko langileak euskaraz…”. Eta saria. Aurten ere deitu zidaten: “Artepan okindegiak hartuko du aurten saria, eta pentsatu dugu aurreko edizioetan saria jaso duzuenok ere ekitaldira biltzea, saria indartzeko…”. Gero, alfonbra ere jarri ziguten farmazian, “Elebiduna naiz, aberatsa naiz” esanez, euskaraz eta gaztelaniaz. Horrek indartu egiten du gure jarrera. Euskarak prestigioa ematen digu, nire ustez. Bezero euskaldunek etortzen segitzen dute. Fideltasun modu bat da, eta igarri egiten dugu farmazian. Euskaraz egitea plus bat dugu, dudarik ez.

Mungian ere plusa ote zenukete?

Han ez ginateke nabarmenduko. Ez jakitea izango litzateke gaizki han. Jakitea, normala izango litzateke. Gasteizen, ez jakitea da “normala”, eta jakitea, ostera, plus bat.

Farmazialari Euskaldunen Elkarte FEUSEko kide zaitugu.

Hamabost urte-edo badira elkartekoa naizena. Farmazia bat baino gehiago dira, Gasteizen, elkartekoak, eta horietan, errotulazioa euskaraz erakusten ikusiko duzu. Esate baterako, elkarteak hiztegia egin zuen orain dela zenbait urte, eta errotulazioa euskaraz jartzerakoan lagungarri da hori.

Zer diozu farmaziara datozkizuen bezeroen gainean?

Gehiena erdalduna da, baina euskalduna ere, hainbat. Egunean, euskaraz asko egiten dugu hemen, bezeroak ere badakielako euskaldunak garena. Eta zaintza aldian gaudenean ere, txartelak asko egiten du. Gu auzo batean gaude, Lakuan, ez gaude erdialdean. Han, seguruenera, lehenengo hitza erdaraz izango litzateke, baina hemen denek dakite euskaldunak garena. Gainera, batzuk horregatik datoz, euskaldunak garelako. Hori horrela da.

Errotulazioa euskaraz ageri duen denda bakanetarik zarete auzoan. Inguruan gaztelaniaz da dena. Euskaldunarentzat arnasbide zaretela konturatzen ote zarete?

Konturatzen naiz, bai. Gurako nuke denda gehiago egotea errotulazioa euskaraz daukana. Gasteizen ez da hainbeste denda ikusten euskarazko errotulazioa duena. Beharbada horregatik egin dugu indar gehiago. Mungian, berez egingo nuke. Hemen, ahalegin handiagoa egiten duzu. Hamaika urte daramatzat hemen. 2001ean etorri nintzen. Orduan, lehenengo, “Botika” jarri nuen. Gero, jendea euskalduna zela ikusi nuen, lehenengo langile euskalduna hartu nuen… Esan gura dut apurka-apurka egin dudala bidea. Gaur egun pentsatu ere ez hizkuntza biak ez dakizkien langilerik hartzea. Euskara ezaugarri bat da gure Farmazian. Jendeak badaki, gura badu, euskaraz egin dezakeela bertoko edozein langilerekin. Ez nirekin bakarrik. Edozeinekin.

Mungia-Gasteiz

Mari Karmen Agirre Lekue (1961) mungiarra da. “Han, denda gehienek euskaraz dute errotulazioa. Mungia oso txikerra da. 1960ko hamarkadako emigrazio olde hartan etorritakoak izan ezik, baserritarrak gara denok. Sasoi batean hiria txiki-txikia zen; inguruan dena zen baserria. Orain, alderantziz, baserririk ez dago! Baina badiotsut, nire gurasoak ere baserritarrak izan dira, aitaita-amamak… familia osoa, denak euskaldunak”. Jaioterrian egin zituen lehenengo ikasketak eta Salamancan (Espainia), Farmaziakoak. Bilbon hasi zen lanean 1984an, eta bertan izan zen hamabost urtez, harik eta 2001ean Gasteizen bere farmazia ireki zuen arte.


Interésache pola canle: Euskara
2025-03-20 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


2025-03-15 | Rober Gutiérrez
Mantrak

Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Eguneraketa berriak daude