Bertsolaritik intelektualera, uda ostean politikari izatera pasatzeko.
Diputatu andereñoa...
Nahiago anderea; goitik beherakoa, gainera. Bertigoak jota nago, baina badago nik esfortzu hori egin dezadan merezi duen jendea.
Zer galdu zaizu, bada, Espainia alde hartan?
Benetako sorpresa ez da galdutakoa topatzea, norberak aurretiaz ezer galdu gabe gauza berriak topatzea baino.
Orain, hainbat intelektualen intelektual faboritoa izatea lortu duzunean!
Nik pentsatzen nuen gustu sinpleegiak nituela intelektuala izateko: telezaborra gustatzen zait, Harry Potter irakurtzen gozatu egin nuen, izen arrarodun zinema zuzendariez ez dakit ezer...
Hara intelektual posea! Orain esan futbolaren kontra zaudela.
Nik ez daukat futbolaren kontra ezer: futbola bizitzeko eta besteoi biziarazteko modu konkretu bat da jasan ezin dudana.
Ez baita emakume gaia...
Eta zeintzuk dira bada, emakumeen gaiak? Nik zakilaren tamainari buruz kantatzen badut, jendeak barre egiten du, baina inork ez du pentsatzen nire gaia ez denik. Badakite nik zakilik ez daukadala, baina pentsatzen dute asko ikusi ditudala edo.
Segi, segi...
Hilekoa aipatzen badut, ordea, nirekin kantuan ari den gizonak ez daukanez hilekorik, ez da bere gaia. Ezta sei alaba eta andrea baditu ere. Amorrua ematen dit gai arrak unibertsalak izateak, eta emeak emeenak bakarrik!
Intelektuala eta haserretua. Ze jatorra zinen lehen, artikuluak idazten hasi aurretik...
Hara, gure birramona Benitak esaten omen zuen “handia bazara tartana eta txikia bazara enana, munduan beti egongo da zer esana!”. Beraz, maite nautenek jarriko dizkidate hankak lurrean, eta besteak hor konpon!
Bertsolaritzarekin soilik zailagoa zen kontua.
Errimak dena zailtzen du eta! Intelektualak normalarekin errimatzen du, eta antza denez, intelektuala bazara ezin duzu normala izan eta normala bazara inork ez zaitu intelektualtzat hartzen.
Ez eta abertzale-ezkertiar-feminista kanonikotzat ere.
Ni abertzalea naiz, ezkertiarra eta feminista. Baina ez daukat hori demostratzeko inoren aurrean estereotipo konkretuak bete beharrik.
Esan zidaten kontuz ibiltzeko bertsolari emakumeekin...
Uste dut gizonak arriskutsuagoak direla, baina nola ez dagoen gizon bertsolarien kolektiborik izendatuta, gu gara fama txarra daukagunak.
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
Quizá non saibas quen é Donald Berwick, ou por que o menciono no título deste artigo. O mesmo ocorre, evidentemente, coa maioría das persoas que participan no Pacto Sanitario en curso. Non saben que é o Triplo Obxectivo de Berwick, e menos aínda o Obxectivo Cuádruplo que... [+]
O artigo A motosierra pode ser tentadora, escrito nos días anteriores pola avogada Larraitz Ugarte, deu moito que falar nun sector moi amplo. Expón algunhas das situacións habituais dentro da Administración pública, entre as que se atopan a falta de eficiencia, a falta de... [+]