Berrogei urtetik gorakoa da ordutik honakoa. Urte hartan ere Iruñera deitua zen, eta kotxea etxe gutxitako ondasuna zenez, bezperatik joatea genuen seguruena manifan parte hartu nahi bagenuen. Ez ginen bakarrak izan, noski, autobusa edo trena erabili genuenak. Gu, suertekoak izaki bagenuen bertan ostatu. Gogoan dut Jesuitetan larunbateko hondar meza bukatu eta bertan gaupasa egin nahi izan zutenek poliziarekin izandako arazoa, lasterka aldegin eta beren buruak non sartzerik izan ez zutenak, apaizek gobernadorearen aginduz eliza gakotu zietelarik. Gazteluko Plazan bildu ginen eguerdirako. Inguruko tabernak hutsik, ezagun zen manifestaria nor zakurra zein. Mixel Labeguerieren Gu gira Euskadikok bildu gintuen multzo borobilean kioskoari bueltaka hasi ginenean. Hasi orduko balkoi batetik Vivaespañaka hasi zitzaizkigun piper-potoa zabal-zabalik zuten batzuek. Haiekin batera Grisek egin zuten plazara, eta inguruko karrikak korrika ezagutu genituen. Aurtengoa prozesioa izan dugu gure indarraren erakusle. Tabernak lepo eta tabernariak bapo. Nago, egingo nuke, hauek bisitarien estatistika turistikoan sartuko gaituztela. Bai, aldatu da egoera, hobetu dugu gurea.
As crónicas aseguran que os Aberri Eguna anteriores ao Franquismo foron moi numerosos. En 1934 de Vitoria-Gasteiz e 1935 de Pamplona máis de 30.000 persoas reuníronse nunha época na que non había coche privado. Tras a morte do ditador, os Aberri Eguna tiveron un renacemento... [+]
Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.
Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.
Euskal Herria Batera plataformak dei egin du Aberri Egunaren bueltan antolatutako Udaberriko ikurraldia ekimenarekin bat egiteko, nork bere erara, "herritarron esku baitago euskal komunitatearen ospakizuna antolatzea eta ikurrak lau hazietara banatzea". Aurten beteko... [+]