“Izan nahi dudana eraiki eta nintzena desegin”. Zerotik hastea komenigarria da?
Lor-ek bazuen ibilbide oparo bat egina, Anttonek ibilbide xume bat, hau hala ere aurreiritzi gabekoa da, hortaz, badu zerotik hastetik.
“Maitasuna ixil-ixilik” dago gure inguruan barra-barra? A ze baikortasuna!
Gure herrian luzaroegi dugu maitasuna ixilik, zain. Falta zaizkigun lagun eta senideen hutsune hotza maitasunak daki ixil-ixilik duintasunez bero mantentzen.
Lan honetan ahotsa asko landu duzue, tarteka ia biluzik utzita…
Begiratu izan dugu kantari unean zer komeni zaion eta horrela bideratu ditugu ahotsa zein instrumentazioa. Badakigu zuzenekoari begira biluztasun hori kontra bihur daitekeela, baina kantagatik egin dugu apustu.
Argia askotan agertzen da diskoan.
Ez gara iluntasun zale. Iluntasuna arazo moduan ulertuta; arazoan bueltaka ito baino irtenbidea bilatzearen aldekoak gara. Diskoan musika, mezu eta hitz aldetik ematen den zerbait da. Badira hemen iluntasuna mantentzen interesatuak, horren aurka argitasun puntu bat zuzentzeko era ere bada.
Hitzek asko dute barrura begiratzetik, norberaren eta kanpokoaren ona eta argia aurkitzetik, benetako baloreetatik eta altxatzetik.
Saiatzen gara hitzetan mezua txertatzen, mamia izaten, hermetikoegi egin gabe letrei erreparatzen dienak norbere irakurketa egin dezan.
Konponketa txukunak daude eta soinuak distira handia du. Gauzak oso argi zenituzten estudiora joan aurretik?
Gero ikusi dugu gauza txiki batzuk aldatuta emaitza hobetu genezakeela, eta akaso pena horrekin geratu gara. Mikel Santosek lan itzela egin du. Grabaketan, baliabide teknikoak baino naturaltasuna eta intuizioa lehenetsi ditugu. Ondarroako Santos-en grabatu genuen; badira estudio hobeak eta medioetan aberatsagoak, baina lanak badu bihotz bat, bestela lortuko ez genuena.
EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.
A verdade é que non sei por que estou a escribir isto. No ambiente conflitivo de hoxe en día non se toman ben este tipo de opinións. É posible que ARGIA non publique isto, xa que non coincide coas opinións que publicaron até agora (pero se finalmente decidiron publicalo,... [+]
O 15 de xaneiro o lobby tecno-empresarial Zeditzak presentou o seu 6º informe, Euskadi e a Unión Europea, un destino compartido de prosperidade e competitividade. O neoliberal Think Tank, formado por expertos emerxentes do mundo das finanzas, presentou unha receita máxica... [+]