Amiantoak, enpresa ugaritan erabili den mineral minbizi-sortzaileak, ez du soilik Italian hiltzen, non epai eredugarria izan den arduradunen kontra. Amiantoak Euskal Herriko enpresetan ere hiltzen du. Ehunka langile hilko dira bere garaian mineral horrekin kontaktuan egoteagatik. Aurten, jadanik hiru lagun hil dira. Azkenekoa duela bi aste, Jose Ignacio Gonzalez, Amurrioko Tubos Reunidos-en aritu zen 54 urteko langilea. 2008tik gaur arte 71 lagun hil dira Euskal Herrian mineral horrek sortutako minbiziaz.
Hilketa horien kontrako jardun judiziala ez da berdina, ordea, Euskal Herrian eta Italian. Fiskalek eta epaileek oso kontuan eduki beharko lukete Italian izan den epaia. Eta amiantoak kaltetutako Euskal Herriko familiek, hala nola Amiantoak Eragindako Biktimen Elkarteak (ASVIAME), egoera hori aprobetxatu behar lukete salatzen jarraitzeko eta arduradunak tribunaletara eramateko, ardura penalak eta zibilak garbitu ditzaten. Turingo epaimahaiak 16 urteko kartzela zigorrera kondenatu ditu Eternit enpresaren buruak, Italian amiantozko zementua sortu zuen multinazionala. Bere arduradunek hondamendia sortu zuten ingurumenarentzat eta ez zituzten lan segurtasun baldintzak bete. Jokabide horrek 2.300 lagunen heriotza ekarri zuen epaimahaiaren arabera eta 665 gaixotu ziren. Kondenatuak sententzia ez betetzen saiatu dira 18 milioi euroko indemnizazioa ordainduz, baina kaltetuek uko egin diote dirutza horri. Irakasgai ederra: epaileena, amiantoaren arduradunak kondenatzeagatik, eta kaltetuena, kartzela zigorra saihesteko eskainitako indemnizazioak ez onartzeagatik
Afortunadamente, a maioría das empresas industriais comezan a entender, tras as numerosas sentenzas condenatorias, que unha pequena exposición ás fibras de amianto, sen unha protección respiratoria axeitada, é suficiente para causar unha enfermidade pulmonar grave que causa... [+]