Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hamazazpi urteko hamarkada

  • Camembert helburu  :: Jon Alonso

    Susa, 1998.

    344 orrialde.

    14,25 euro.

Hala esan nion lagunari: Jon Alonsok baduela hamarkada bat, oparoa oso, zeinean isuri zuen bere ekoizpen literario guztia, gero isiltasun berdin literario batean gordetzeko edo. Berandu hasi zela estandarretarako, 37 urteen bueltan, 1995ean, Idiaren eraman handia saiakera eta Katebegi galdua nobela ia aldiberekoekin. Eta hamarkada luzexkoa akitu zuela Erretzaileen eremua ipuin bildumaren ondoren, 2007an, Astrolabioa saioarekin. Tartean hartuko lituzke hartara tarte honetarako aukeratu dugun Camembert helburu edo berdin aukera genezakeen Euskal karma (ez naiz ausartzen sailkatzera, baina 2001ekoa da liburua).

Camembert helburu, beraz, gaur hemen Alonsori hizpide hartuko dioguna. Euskal karma zail bada sailkatzen (rapsodia gisa eman zuen idazleak berak), eskuartean dugun hau ez da hainbeste, baina bai gutxienez bitxi. Edaten du, minimo, bi txorrotatik: saiakera eta nobela, nobela eta saiakera. Batetik da saioa, eta ez prezisamente gastronomiakoa: mikroan Toulouse-Lautrec margolaria du jomuga, makroan arteaz hitz egiteko. Eta bestetik da eleberria, bere pertsonaia, bere trama, bere apareju guztiekin.

Eta nola egiten den bi horiek txirikordatzeko? Bada, gaizki ez, kontrara: leun, natural, hasieratik kristolako ostiakoa hartuko duela ikusten duzun protagonista baten bitartez, pertsonaia entrainablea azkenerako, hain da, hain, kalamidadea. Batetik ematen digu, luze eta zabal, artearen historian kapital izan zen denbora-leku baten berri; arteak, gaur ezagutzen (edo ezezagutzen) dugun artea izateko, hartutako bihurgunea seinalatzen digu, dokumentazio ilun eskergarekin, eskuzabal, entsegurik mamitsuena bailitzan. Eta bestetik nobela bat ari gara irakurtzen, lasai demonio, patxada ederrean, gerturako betaurrekoak jantzi beharrik gabe. Nobelaren baselinak sartzen digula barruraino bestela saiakera gotorra litzatekeena.

Ai, baina lagunak, horixe dira besteren aurretik, lagun, eta laguntzeko daude tarteka. Okerretik atera ninduen berehala: Camembert helburu baietz, aldarrikatu beharreko liburua dela, baina hamarkadarena kentzeko kaskotik. Testu bat ederrestea gauza ederra dela, kuriosoa litzatekeela Alonso hamarkada batez hitz egin ahal izatea. Baina hamarkada hori luzatzen eta beraz papurtzen duela Tropiko tristeak itzulpenak. Aktibo asko dagoela Alonso, alegia. Intuizio bat izan nuen orduan: orain ere zerbait izango ote duen eskuartean. Haren lanak gogo biziz irakurri ditugunok hori desio genukeela otu zait, urte berriari zerbait eskatzekotan.

Interésache pola canle: Jon Alonso
2021-07-28 | Izaskun Jauregi
Jon Alonso: «Errealitatea iruzur etengabea da»
Aingeru Epaltzari irakurri genion behin «genero kanonikoen arteko mugak hausteko grina» izan duzula beti. Eleberri-kronika, saiakera-artikulu bilduma, nobela-rapsodia, antologia apetatsua, gazteentzako lokuzio liburua… Jon Alonsok literaturarekin nahi duena egiten al... [+]

2021-07-20 | Mikel Asurmendi
«LITERATURA ARKEOLOGIA IZATEKO BIDEAN EGON DAITEKE»
Berandu plazaratutako idazle ote den bota diogu supituki Jon Alonso iruindarrari:«Hogeita hamazazpi urte nituen lehendabiziko liburua argitaratu nuenean, ez dakit berandu ote den. Niri beste idazle batzuek goizegi argitaratu dutela iruditzen zait. Badago jende oso gazteari... [+]

2021-07-19
Jon Alonso: «Lekukotasun bat da azken finean «Hodei berdeak» nobela»
Zer egin nahi izan duzu nobela honetan?
Frankismoaren bigarren partean izan ziren zenbait mugimendu eta historia azalaraztea eta haiei buruzko gogoeta egitea izan da nire asmoa.

Zergatik 60ko hamarkadakoak zehazki?
Beno, batez ere nire ustez hor egon delako belaunaldi bat... [+]


Jon Alonso publica un libro de investigación sobre a desaparición de 'Naparra'
O escritor Jon Alonso presentou este xoves pola mañá o libro Naparra: caso aberto (Elkar), publicado por Antonio Basagoiti. A obra ofrece unha exhaustiva investigación sobre o militante desaparecido en 1980 do Batallón Vasco Español (BVE), do grupo parapolicial.

2020-01-24 | ARGIA
A 'Historia do Sitio de Lisboa' de Saramago reedítase en eúscaro
Máis de 20 anos despois da súa primeira publicación en eúscaro, a editorial Elkar reeditou a novela Historia do sitio de Lisboa, de José Saramago.

2018-02-21 | Jon Alonso
Letras

Robert Lowell (1917-1967) foi un poeta estadounidense. Gañou o Premio Nacional do Libro de Estados Unidos (National Book Award, 1960, por Life Studies) e o Premio Pulitzer de poesía (1947 e 1974). Énos coñecida por ser pacifista: alegou razóns de conciencia no II. Para non... [+]


Jon Alonsok badaki sintetizatzen

Batzuetan elkarrizketaren erantzunak poesia dira. Edo mikroipuina, segun eta nondik begiratzen zaion. Jarri Jon Alonso adibidez: pasa den asteburuan egin diote elkarrizketa bat Hernaniko Kronikan eta eman dituen erantzun batzuk apartak dira.


Idazle baten galderak mende berriaren aurrean

Jon Alonso ::Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk

Pamiela

orrialde kopurua ::135

prezioa ::11,50€


2004-12-17
Alonsoren “Camembert helburu” gaztelaniaz kaleratu dute
Jon Alonsok duela sei urte arteari buruz idatzitako Camembert helburu saiakera gaztelaniaz argitaratu du Ttarttalok, Objetivo Camembert izenburupean.

2003-06-16
60ko Iruñeko abertzaleen giroa jaso du Alonsok azken lanean
Jon Alonsok "Hodei berdeak" izenburuko nobela kaleratu du Susa argitaletxearen eskutik. Narrazio honetan, 60ko hamarkadako Iruñeko abertzaleen giroa islatu nahi izan du Alonsok, pertsonaia historikoak eta fikziozkoak erabiliz. Lan berria Joseba Jaka bekari esker osatu du.

Eguneraketa berriak daude