Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Norbaitek gaztelaniaz adierazpenik behar?

  • Prentsaurrekoetan, euskara bazterreko hizkuntza izaten da askotan. Horrek euskara lan tresna duen hainbat kazetari kezkatu eta haserretzen du. Aitzitik, hainbat elkarte eta erakunde prentsaren aurrean euskara hutsean jarduteko beldur da, mezua behar den bezala hedatuko ez den beldur.

Prentsaurrekoak hasi eta buka euskaraz ematea arraroa da oraindik. 
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak (argazkian) uda aurretik euskaraz egin zuen agerraldian hainbat kazetari aztoratu zen.
Prentsaurrekoak hasi eta buka euskaraz ematea arraroa da oraindik. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak (argazkian) uda aurretik euskaraz egin zuen agerraldian hainbat kazetari aztoratu zen. Andoni Canellada / Argzaki Press

Uda aurretik Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Ana Carrere Andoaingo alkateak euskara hutsean emandako prentsaurrekoek hautsak harrotu zituzten. Zenbait egunkarik inposizioa salatu zuten. Era berean, Gipuzkoan lan egiten duen hainbat kazetariren elebakartasuna agerian gelditu zen.

Dena dela, euskaraz egiten diren prentsaurrekoetan, “voy a hablar en castellano para que todos nos entendamos” eta “erdaraz ere esan beharko dut” esaldiak behin eta berriro entzuten dira. Goizalde Landabaso Radio Euskadiko kazetariak urtetan entzun ditu. Bizkaia Irratian ibili zen bere garaian eta Euskadi Irratian hamar urtez. Euskaldunok besteen arazoak gure erantzukizun legez hartzen ditugula dio Landabasok. Adierazpenak euskaraz egin eta inork eskatu gabe itzulpena egiten du euskaldunak, “baina hori ez da bidea. Besteek ez ulertzea ez da nire arazoa”. Norbaitek gaztelaniaz adierazpenik behar duen galdetzea iraingarria iruditzen zaio batzuetan. “Zuk prentsaurrekoa euskaraz eman baduzu eta norbaitek adierazpenak gaztelaniaz behar baditu, badauka ahotsa eskatzeko”. Euskaldunek, normalean, euskarazko adierazpenak eskatu egin behar izaten dituzte.

Izan ere, ohikoa alderantzizkoa da, prentsaurrekoa gaztelaniaz izatea. Eta euskara, espedientea betetzeko erabiltzen dute askok, Iñaki Guridi Euskadi Irratiko kazetariaren esanetan. “Hitz batzuk euskaraz egiten dituzte, halamoduz irakurtzen dituztenak batzuetan, eta gero benetako mamia, guk ‘kortea’ deitzen duguna, ehuneko oso altuan erdaraz da”. Euskara, gaztelaniaz hasi aurreko hizkuntza bihurtzen da sarri, politikoki zuzena delako egun onak, eskerrak eta ongi etorria euskaraz ematea.

Politikari erdaldunek, eta euskaldunek ere, egiten dute hori. Euskaldun izan arren, prentsaurreko “serioa” eman behar denean edo gai serio bati buruz hitz egin behar denean, adibidez diru kontuez, ohikoa da gaztelaniaz baino ez egitea.

Eta badira gaztelaniaz eginez gero mezua errazago eta arinago helduko dela uste dutenak. Landabasoren ustez, “euskaraz esan arren, benetan garrantzitsua bada helduko da. Azpititulatuko dute edo eurak ikusiko dute zer egiten duten”. Adierazpen “potoloak” euskaraz egiteko ordua dela uste du. Itzulpenak beharko dira bai, baina erdal medioetan euskara entzungo da eta “ez da gutxi izango. Belarria ere egin beharko dute”.

Erdaldunen jarrera uzkurra aldatzen ari da

Kazetari izan gabe, komunikazio munduan dabiltzan bestelako eragileek ere badute kezka. Harman Komunikazio enpresako Joseba Kamiok, adibidez, komunikazio korporatiboaren hizkuntz politika zehatza ezartzeko proposamena dakar bere blogean, eredu proposamena. Enpresa, erakunde eta elkarteek hizkuntz normalizazioan pauso bat aurrera emateko baliagarria den proposamena da, bere ustez komunikazioaren eraginkortasunaren aldetik arazorik sortzen ez duena. Zein hizkuntzatan egin prentsaurrekoak? Eta prentsa oharrak? Eta prentsarako deialdiak? Eta elkarrizketak? Eta webgune eta sare sozialetan? Merchandisinga? Prentsaurreko, prentsa-ohar eta prentsa-deialdiak euskara hutsean egitearen aldekoa da Kamio eta sare sozialetan hizkuntza bakoitzak bere kanala izatea proposatzen du.

Prentsaurrekoak euskaraz egiteak erredakzioetako kazetariak elebidunak izatea eskatzen du eta askotan ez da hala izaten. Goizalde Landabasoren iritziz, erdal medioetako arduradun anitzi ez zaio bururatu ere egiten kazetari elebiduna behar duenik. Ikaragarria iruditzen zaio XXI. mendean prentsaurrekoetara doazen kazetari gazte asko elebakarrak izatea. “Ruperrek [Ordorika] azken diskoa aurkeztu du eta seguru nago medio askok kazetari erdalduna bidali dutela”. Hizkuntzaren ezagutza, eta euskal kulturaren ezagutza, hutsaren hurrengoa izaten da maiz.

Profesional elebidun faltarik ez dago, Kazetaritza Fakultateetatik jendetza ateratzen da urtero eta Kamioren ustez, a priori zailenak izan daitezkeen medioetan –euskararekiko jarreragatik eta euskal gaiak lantzeko moduagatik– aldaketak gertatzen ari dira. Bere ustez, hedabide horietan euskararekiko jarrera aldatu dute eta lehen lantzen ez ziren gaiak lantzen dira orain. Kazetariek bestelako erronkei aurre egin dieten moduan, orain ere euren lan profesionala egoera berrira egokitu beharko dutela uste du, “kazetaritzak erantzukizun sozial garrantzitsua dauka eta”.

Sentsibilizazio beharra

Hori bai, aldaketak zintzo planteatu behar direla uste du Joseba Kamiok, erronka kolektibo gisa. Soziolinguistikaren eta komunikazioaren aldetik egoki justifikatuta, hizkuntzaren normalizazioaren ikuspegitik justifikatuta, inolako norgehiagokarik gabe, eta ezer aurpegiratu gabe. Eta hasteko gure burua serio hartuta: “Gure burua serio hartzen ez badugu, besteek ere ez gaituzte serio hartuko eta”. Normalizazio linguistikora bidean beste pauso bat dela dio eta pauso hori emateko “ez lukete arazorik izan behar elkarte eta erakundeek, ezta erakunde publikoek ere”. Gai horrek zalantzak, beldurrak eta noraeza sortu arren, erakunde eta elkarteek barne araudia egingo balute, hori mekanizatu egiten dela uste du Kamiok eta hortik aurrera dena errazagoa dela. Arauak adostea eta zehaztea da kontua. Elkarte eta erakundearen arabera graduak egongo lirateke eta euskarak toki handiagoa edo txikiagoa izango luke.

Euskaldun ez direnek jarrera asko aldatu dute urteetan, baina oraindik ere sentsibilizazio falta sumatzen du Iñaki Guridik. Goizalde Landabasok uste du garrantzi gehiago ematen diotela, adibidez, ingeles hiztunari. Gainera, prentsa arduradun askok ez dute kontuan hartzen mahaian gutxienez euskaldun batek egon behar lukeela, “euskarazko ganorazko korte bat emateko”. Galdera-erantzunen tartean, halabeharrez gehien hitz egiten dutenak dira kazetari euskaldunak eta profesio kideen artean, asko hobetu den arren, oraindik ere hirugarren galdera euskaraz egiterakoan deseroso jartzen hasten dira batzuk. Edo prentsaurrekoa ematen ari dena euskaraz hasten denean txutxumutxuka.

Kazetari euskaldunak oraindik hizkuntzaren militanteak dira eta kortea lortzeko magia egin behar izaten dute: gaiaz gutxien dakiena elkarrizketatu euskaldun bakarra hura delako, elkarrizketatuari kortea norberak idatzi... Maiz, euskaldunik ez badago, albiste luzerik egiterik ez dela izango argi utzi beharra ere bai. Hala ere, ustekabe onak ere izaten dira, gutxien espero den lekuan euskaldunak topatzen dira.


Últimas
Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Xuntos, cara á Asemblea Xeral de Refundación
O venres 4 de abril, comprobando que Ipar Euskal Herria necesita unha evolución institucional cara a unha Colectividade Territorial, a plataforma Batera presentou a posta en marcha dunha dinámica de mobilización cidadá. A cita é o sábado 10 de maio, en Ezpeleta, con motivo... [+]

2025-04-08 | Gedar
Os traballadores da MFS de Trapagaran inician mañá unha folga indefinida
A dirección da empresa ten previsto pechar a fábrica e despedir aos 106 traballadores, e está aberto o período de consultas sobre o ere.

Piden á FIFA que rexeite a designación de sede de San Sebastián no Mundial de Fútbol 2030
En decembro déronse a coñecer as sedes do Mundial de Fútbol que se disputará en España, Marrocos e Portugal. San Sebastián e Bilbao figuraban na lista. Así, seis asociacións de veciños de Donostia-San Sebastián pediron nunha carta á FIFA que retire o nomeamento de... [+]

2025-04-07 | ARGIA
O Aita Mari lamenta que 108 dos rescatados non poidan ser trasladados a un porto máis próximo
Un total de 108 persoas foron rescatadas este fin de semana no Mediterráneo central. O Goberno italiano non lles permitiu desembarcar nun porto próximo, e o Aita Mari foi desviado a Salerno, onde foi detido. A Unión Europea podería ser a última misión antes de endurecer a... [+]

Eguneraketa berriak daude