Azaroaren 20an Espainiako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira. Asko dago jokoan, balizko gobernu aldaketa Madrilen, abertzaletasunaren nagusitasuna Euskal Herrian... Hori guztia inoiz ezagutu gabeko testuinguruan gainera: ETAren jarduera armatua desagerturik eta krisi guztien aitak ekonomia irentsi nahi duenean hain zuzen.
“Herritarrei eskatzen diet bozkatu dezatela hilaren 20an (...) abstentzioarekin ez da demokrazia hobetzen. Zuen botoa garrantzitsua da, bai zuen eta zuen familiaren etorkizunerako, baita zuen balore eta printzipioentzako ere”. Hitz borobil horiek erabili zituen Alfredo Pérez Rubalcaba hautagai sozialistak joan den astean Mariano Rajoy popularrarekin izan zuen aurrez aurreko eztabaidan. Harrigarria da: presidentegaiak botoaren balioa azpimarratzen zuen bitartean, Grezian Papandreuk azkenean erreferendumik ez zuela egingo zioen, Europako presioei men eginez.
Hori izango da Espainiako hauteskundeetan politikariek izango duten arazo nagusietako bat: nola konbentzitu sistema demokratiko batean bizi garela? Greziako auziak ipurdibistan utzi ditu estatuak; botoen subiranotasuna bankuetako bulegoetan amaitzen da eta zaila izango da herritarrei besterik sinestarazten.
Testuinguru horretan heldu diote batzuek eta besteek kanpaina egiteari, baita Hego Euskal Herrian ere. Jokoan Espainiako Kongresuko 23 eserleku daude (Bizkaitik 8, Gipuzkoatik 6, Nafarroatik 5 eta Arabatik 4) eta Senatuko beste 16 (herrialde bakoitzeko launa). Senatuaren kasuan gainera, Erkidegoetako legebiltzarrek senatari bat gehiago aukeratzen dute eta beste bat erkidegoak duen milioi biztanleko.
Krisi ekonomiko itzelaz gain, Euskal Herrian oso presente izaten ari da ETAk armak uzteko hartutako erabakia –Espainiako kasuan gai hori albo batean uztea adostu dute bi alderdi nagusiek, bistan denez–. Ezker abertzalearen estrategia aldaketak eta indar subiranozaleen metaketak lehia gogorra ekarri du abertzaleen eremuan eta nabarmen agertzen ari da hori kanpainan zehar.
Udal eta foru hauteskundeetan Bilduk lortutako emaitzek erakutsi dute historian lehen aldiz EAJren hegemonia kolokan gera litekeela. Lehen aldiz? Bada, ez. “Euskal kausaren zuzia eskuz aldatu zen 60ko hamarkadan: nazionalismoaren historian ia esklusiboki EAJk izan zuen protagonismoa ETAren eskuetara igaro zen”. Emilio Lopez Adan Beltza-k duela hiru hamarkada idatzitako El nacionalismo vasco en el exilio liburu gogoangarriko pasartea da honakoa. Liburu horretan azaltzen denez, EAJ erbestean eta agortuta zegoen bitartean, ETAk arnasaldia ekarri zuen eta abertzaletasunaren abangordian jarri zen. Ajuriagerra bezalako jeltzaleek gogor hartu zituzten abertzale berriak: “Alderditik atera dira eta Alderdira belauniko itzuliko dira”, esan omen zuten. Paradoxa da: ETA sortu zenean EAJk abertzaletasunean nagusigoa galtzeko arriskua ikusi zuen; mende erdi geroago, ETA amaitu denean, gauza bera pasa zaio.
Baina Joseba Egibarrek duela gutxi azaldu moduan EAJ alderdi “fondista” da. Bere historiak hala erakusten du, testuinguru berrietara egokitu eta moldatzen jakin izan baitu. ETAren sorreraren ondoren, 1986ko EAren eszisioa izan liteke jeltzaleen garai latzenetakoa, baina urtez urteko hautes-emaitzak ikusi besterik ez dago ataka hori nola gainditu zuen jabetzeko, Ibarretxeren urrezko urteetara iritsi arte.
Kanpaina honetan EAJ behin eta berriz ari da azpimarratzen alderdi abertzalearen iragan hori, “esperientzia” eta “egonkortasuna” gisako hitzak nabarmenduz; Madrilgo Kongresuan egindako lanaz Joseba Agirretxea hautagaiak Euskadi Irratia-n zioen “35 urteko bermea eta edozein enpresak onartzeko moduko curriculuma” dutela. Hauteskunde programan letra larriz jarri du EAJk pasa den legealdian 1.265 milioi euro lortu zituela Madrildik transferentzia, laguntza eta inbertsioen bidez. Curriculumarena baina, aho biko aiztoa da, hautesleek ondo gogoan izan baitezakete Zapateroren gobernuak egindako erreforma eta murrizketei emandako babesa.
Dena dela ere, hautes-zoru sendoa du EAJk: 1996an 318.000 boto; 2000an 353.000; 2004an 420.000; eta 2008an 306.000 boto (NaBai kontuan eduki gabe). Ez dirudi epe motzera Amaiur koalizioak askorik kenduko dionik, batez ere ikusita azken deialdian Bilduren arrakastak ez ziola kalterik egin boto kopuru aldetik (327.000 boto lortu zituen EAJk EAEn). Baina epe ertainera? Hor kontuak bestela dira, Amaiur osatzen duten alderdiek, erabakitzeko eskubidearen inguruan sakontzen joan ahala, higatu dezakete EAJ.
Urkulluren alderdia kontziente da arlo horretan ezin duela geldirik egon, eta ingurumari horretan egin dute 2015ean estatus politiko berri bat lortzeko proposamena. Baina zertan zehazten da hori? Oraindik gehiegi argitu ez den arren, badirudi EAJren proposamena eredu politiko “kontzertatu” baten ildotik etor litekeela eta bide batez Europan nazio gisa errekonozitua izatetik (ikus Larrun 158 zk.).
Guztiz ez ohikoa izaten ari da hauteskunde kanpaina hau. Ez soilik ETAren jarduera armaturik ez dagoelako, baita ezker abertzaleak behingoagatik kanpaina libreki egin dezakeelako ere. Azkeneko hamar urteetan Estatuko fiskaltzak dozena erditik sigla inpugnatu ditu eta poliziaren jazarpena izan dute kanpaina egiteko garaian. Bilduk berak ezin izan zuen jakin azkeneko momentura arte maiatzeko hauteskundeetan parte hartuko ote zuen ala ez. Amaiurren kasuan, indar subiranistak mitinak ematen ari dira normaltasunez, kartelak itsatsi, botoa gutun bidez eskatu, tartea dute irrati eta telebistetan... Ezker abertzaleari askotan egotzi izan zaio justiziak bere gainean jarritako Damoclesen ezpata biktimismorako baliatzea botoak lortzeko. Zentzu horretan, hauteskundeok kotoiaren froga izango dira.
Inkesta guztien arabera Amaiur talde parlamentarioa lortzeko bidean da. Bilduk udal eta foru hauteskundeetan 313.000 boto lortu zituen eta Aralarrek 37.000. Horri gehitu behar zaizkio NaBai ikurpean Aralarrek Nafarroan lortu zituenak. Osotara 350.000 botoz ari gara. Amaiurrek lortzen badu Hego Euskal Herriko alderdi bozkatuena izatea, jada birtualki Espainiako Gobernuan dagoen Alderdi Popularrak zailago luke orain arteko itxikeria erakustea eta bake prozesua zangotrabatzea.
Emaitzak emaitza, koalizio subiranistaren erronkak bere baitan ere badaude. Alderdi askotako batura izanik, kohesioaren eta aniztasunaren arteko oreka mantentzen lanak izango ditu. Bildu osatzen duten indarrek bide luzea dute egina elkarrekin eta akordio estrategikoak sinatu dituzte. Aralarrek aldiz, hauteskunde hauetarako koalizioa baino ez du egin, barne eztabaida sutsu baten ondoren gainera. Ildo horretan, ikusteko dago batzuen eta besteen jarrerak nolako eragina izango duen Amaiurren etorkizunean. Ezker abertzaleak Iruñean egindako ekitaldi batean Rufi Etxeberriaren ahotik esan zuen “iraultza demokratiko nazionalaren motorra” izango dela. Tren eta motor hori daramaten errodamenduak ondo artikulatuta egotea da gakoa eta norabidea nahiz erritmoa guztien artean adostea.
Abertzaletasunaren eremutik kanpo, alderdi sozialistak izan ditzakeen emaitzetan jakin mina dago. Patxi Lopezek sinesgarritasun falta handia du, aukera guztiak ordezkatuta ez dauden parlamentu batetik ateratako Eusko Jaurlaritzako lehendakaria baita eta gobernu hori PPk babestuta eskuratu zuen gainera, Espainian beti mokoka ari den alderdiarekin hain zuzen. Eta errematatzeko, krisia dela-eta bere alderdia erreforma antisozial ugariren erantzule da Madrilen. Nola eman buelta horri guztiari?
Deigarria da Espainian PPrekin isiltasun itun moduko bat egin duten bitartean, nola Euskal Herrian ETAren amaieraren inguruan dantzan ari diren sozialistak. “Helburu nagusienak bete ditugu: bakea eta askatasuna ekartzea”, esan zuen Lopezek kanpainako mitin batean. Baina lehendakariak arazo bat dauka: ETAk armak utzi zituenean AEBetako tren batean zegoela. Akats horren ondoren gidaritza hartzen saiatu da eta bilerak egin ditu alderdi eta sektore ezberdinetako ordezkariekin, Rodríguez Zapatero Espainiako presidentea izan da Ajuria-Enea bisitatu duen azkenekoa. Nola eragingo ote du horrek guztiak datozen hauteskundeetan? PSEk 2008an 425.000 boto atera zituen EAEn, zenbat ote 2011n? Tapia eta Leturiak zioten moduan: ez lirateke gutxi balitu erdiak.
D´Hondt Legearen arabera, zirkunskripzio batean gutxienez botoa eman dutenen %3a behar da eserlekua lortu ahal izateko. Eserlekua lortzeko formula aritmetiko bat erabiltzen da taula baten bidez. Ezker-eskuin alderdiak jartzen dira, boto gehien lortu dutenetik gutxien lortu dutenera arte eta, goitik behera 1,2,3... zatiketa egiten da, zirkunskripzioari dagokion eserlekuekin. Esaterako, 2008ko hauteskundeetan, Nafarroan PSNk bosgarren eserlekua 57.918 botorekin lortu zuen. Bistan da eserlekua lortzea ez dela alderdi baten emaitzaren araberakoa, alderdi bozkatuenen emaitzak berebizikoak dira. Nafarroako kasuan, abertzaleek arriskuan dute eserlekua, Geroa Bai eta Amaiur norbere aldetik aurkeztu direlako. UPN-PPk botoetan gora egiten badu eta PSNk ez badu sekulako beherakada izaten, Amaiurrek eta Geroa Baik seguruenik 50.000 boto lortu beharko lituzke, eserlekua ziurtatzeko.
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
A sociedade na que vivimos está absolutamente baseada na subordinación. Ao longo dos séculos, a nosa vida foise configurando conforme a ela, e aos poucos a competencia de decisión, a liberdade e a soberanía fóronse reducindo. Ás veces quitáronnolas con forza, ás veces... [+]
Nas escolas públicas vascas, o profesorado desempeña un papel fundamental na xestión da diversidade. Tiveron que reinventar a súa forma de facer o seu traballo nos últimos anos. As escolas públicas parécenme laboratorios para explorar o que é ser unha persoa nun mundo... [+]
As relacións dos vascos con Castela e coa España actual non foron tenras. A conquista dos territorios vascos que comezaron en 1200 desde Vitoria deixounos ao longo dos séculos moitos episodios sanguentos. Miles de persoas falecidas na conquista de Navarra e nas guerras... [+]
Do 19 ao 21 de outubro celebráronse en Hernani unhas xornadas de soberanía para coñecer, compartir e reflexionar sobre as “experiencias transformadoras”. As charlas e actividades leváronse a cabo a través da iniciativa cidadá Hernani Burujab, pero tamén estiveron... [+]
“Iñon non iñor na subalterna, un mesmo,
todos os pobos unímonos sen o futuro”.
Joxean Artze / Mikel Laboa
Estas son as nosas observacións sobre o escrito do 8 de setembro do movemento vital “Soberanía(s): que queremos priorizar”.
“Sinceramente, non hai razón... [+]
De face á situación política de España, pódese pensar que os seus principais partidos necesitarán durante anos os votos das periferias nacionalistas para formar gobernos en Madrid. Isto pode permitir dar outros pasos ao redor da plurinacionalidad en España? Neste contexto... [+]
Independente de Bizi. Moitas das ideas do proxecto Recuperando as nosas condicións de vida son criticadas en profundidade, pero estamos dispostos a entrevistarnos con militantes do movemento Bizi.
Segundo a tradución de Elhuyar, o francés quere dicir independentes, ... [+]
A entrevista máis interesante que lin ultimamente sobre o status dos vascos é a realizada en Larrun 283 por Asier Basurto e Lander Arbelaitz ao sociólogo Iñaki Iurrebaso. Por certo, o tribunal cualificou a tese de Iurrebaso como Sobresaliente cum laude.
Despois de atravesar... [+]