Gatza eta piperra pil-pilean.
Bota zure sekretua.
Kalea sukaldari begiekin ikustea eta haur batek bezala pentsatzea. Adinarekin pertsona umetzen dela egia bada, geroz eta errazago daukat!
Mundua 67 urte bete aurretik jubilatu ahal izateko borrokan, eta zu 69rekin...
Parisera edo Londresera Ataunera baino azkarrago sartzen den munduan non egongo naiz nire jatetxean baino lasaiago eta zoriontsuago? Traban nagoela esaten ez didaten artean, bazterrak nahasten segituko dut.
Printze-printzesei eta erakunde guztietako buruei eskua emateari esaten diozu bazterrak nahastea?
Garbi gera dadila politikariek atera nahi dutela gurekin argazkietan, ez alderantziz. Guri berdin zaigu politikari, kaxero, zein espiritu santuarekin ateratzea. Ea nor ausartzen den sukaldaritzaren unibertsitatearen inaugurazioan sukaldariak lekuz kanpo geundela esatera!
Zu bai, gure herriaren enbaxadore unibertsala.
Bizimodu normala daramat, lagun normalak dauzkat, eta normala zait nire lana ahal bezain ongi egitea. Gainontzekoaz ez naiz konturatzen. Pentsa, nitaz ari direnean beste batez ari direla iruditzen zait.
Umiltasun faltsurik ez, mesedez. Gauza jakina da denok dauzkagula hiru Michelin izar...
Ez naiz sekula sarien bila joateko bezain lehiakorra izan. Lehen izarra eman zidatenean erratu zirela pentsatu nuen, bigarrena etorri zenean ez zela posible, eta hirugarrenarekin erotu zirela. 22 urte dira ez zaiela zentzua itzuli.
Jarri ezazu zentzu pixka bat 50 jatetxe onenen zerrendaren osteko Aduriz eta Berasategiren arteko pikean.
Betikoa: gaizki agertzen direnak kexatu egiten dira. Noiz ikasiko dugu lagunen lorpenengatik pozten? Lagunak irabaztean zuk ere irabazten duzu.
Hemen irabaziak dirutan neurtzen direla, amigo!
Gure jatetxeak ez dira errentagarriak, baina ur askotan arrantza egiteko modua ematen dute. Sekulako eskaintzak izan ditut ez dakit zenbat jatetxe zabaltzeko, baina zertarako? Bost jatetxe gidatu beharko nituzkeela pentsatze hutsak zorabiatu egiten nau.
Mahoma ere ez zen mendira joango mendia beregana etorri balitz...
Urte osoan egunero betetzen dugu jatetxea, eta uneotan, mundutik bizi gara. Nik gure herriaren aho-sabaiaren gustua egiten dut, eta zer erru daukat munduari guri gustatzen zaiguna gustatzen bazaio? Batzuetan, mundua Mirakruzen dago!
Munduak zer jaten duen ere ez du jakingo laster.
Bizitzan bi gauza dira ezinbestekoak: arnasa hartzea eta jatea. Sukaldaritza, kultura orokorra den heinean, hezkuntza sisteman txertatu behar da. Aspalditik ari gara esaten, aspalditik egiten digute entzungor, baina arrazoia dugunean egoskorrak gara!
Do mesmo xeito que coa axuda dos artistas vivimos o florecimiento de Euskal Herria, tamén nesta ocasión, co seu impulso, sigamos facendo o camiño xuntos, dando o apoio necesario aos presos políticos, exiliados e deportados vascos
O lector xa sabe que a Asociación Harrera... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT CANDO:
2 de febreiro.
ONDE: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.
----------------------------------------------------
O 20 de setembro do pasado ano tivemos coñecemento por primeira vez do colectivo musical no perfil da rede social que acababan de crear:... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]