Joan den astean, hainbat elkarte sozialek Administrazioaren asmoa salatu zuen, alegia, behartsuen (gazteen, etorkinen, emakumeen eta langabeen) giza eskubideak are gehiago murriztea. Krisi ekonomiko finantzarioak, banka handiak eta erakunde finantzarioek eragindakoak, gertaera horretan ardurarik izan ez dutenei ikaragarri eragiten die. Administrazio publikoak ez dira ausartzen bankari aberatsei eta enpresa handiei zerga bereziak ezartzen. Alabaina, sozietate-zerga jaistearen aldeko apustua egin dute. Aldiz, ez daukate lotsarik dagoeneko baxuak diren errenta sozialak jaisteko eta horiek eskuratzeko baldintzak gogortzeko.
EAEko Gobernua, PSOE eta PPren babesarekin, diru-sarreren bermearen errentaz legeri berria ari da tramitatzen. Gizarte zerbitzuez baliatzea zailduko du horrek. Diote, EAEko gizarte babeserako sistemak behea jo duela, 55.000 hartzailerentzako 400 milioi euro erabiltzea ez delako eramangarria aurrera begira. PSOEri eta PPri ez die axola kopuru hori baino gehiagokoak enpresariei zergetan barkatzea. Ahulenei erasotzen diete: pobreei eta baztertutakoei. Bostetik bat!
Kutxa publikoetan dirurik ez dagoela diote. Zati eder bat non dagoen badakite: paraiso fiskaletan eta zerga fiskalengandik ihes egiten dutenen sakeletan. Eta badakite nondik atera: bankari, bankariei, enpresariei eta fortuna handiei zama fiskal handiagoak ezarriz, eta paraiso horiek eta ihesian dabiltzanak jazarriz. Pobreen, gazteen, emakumeen, etorkinen eta baztertuen eskubideak murriztea pobrezia kriminalizatzea da.
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Neste mundo frenético e vertixinoso no que vivimos, os cambios sociais que se suceden aos poucos parécennos ás veces imperceptibles, irrelevantes ou insignificantes. Con todo, non é así, e temos que ser conscientes diso para actuar con prudencia. Exemplo diso é que nos... [+]