Vendetta ::Puro infierno
Baga-Biga
iraupena ::43´05´´
prezioa ::11€
Zer dauka ska musikak non-nahi hain entzuleria fidela eta konexio ona lortzeko?
Baikortasun mezua barruan dakarren estiloa da. Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan horrenbeste jotzeak bistan uzten du jendeak mezu horren egarria duela. Irribarre, baikortasun eta ostia txar fusioa da gurea, eta hori transmititzeko ska, rock, punk, latin, reggae eta bihotzak eskatzen digun estilo oro erabiliko dugu.
Musika latinoa eta jamaikarra dira iturri nagusienak?
Serioago jarri nahi badugu eragin punkienak azaleratzen ditugu baina dantzarako Latinoamerikara jotzen dugu. Gorputza mugitzean irriak, besarkadak, ukabilak eta ideiak mugitzen dira. Ez dugu Vendetta mugimendurik gabe ulertzen.
Ska-tik at, badira hit bihur daitezkeen A muerte, Begitara begira pop-reggaea eta Manak idatzi nahi izango lukeen Buonasera, adibidez.
Begitara Begira eta Buonasera bezalako abestiak gure ohiko ardatzetik ateratzen diren abestiak dira, eta benetan berezi ari dira bilakatzen guretzat eta zaleentzat.
“Ez dakart abestirik, ezta poema handirik, bakarrik nire bihotza taupada gogorrean”. Sentimenak dira funtsezkoena?
Planteatu diot neure buruari jendeak zer entzun nahi duen. Ikertu ere egin dut. Baina abesti bat idazterakoan, ezin izango dut inoiz jendeak entzun nahi duena oinarritzat hartu. Argi dakartzagu mezuak, sentimenak eta ideiak.
La Diabla, La Familia, A muerte, zuen estetika bera... Mexiko oso presente dago.
Doinuek, oihuek eta iraultzek batzen gaituzte. Ezin dugu tendentzia hori ukatu eta hemen duzue Puro Infierno. Hemendik hara, iraultza multikultural eta internazionalista.
Pasos de acero. Borrokatu beharra?
Ostia txarrez idatzi nuen kanta hori eta beste garai batzuetan egin nuen arren, gaur egun idatzia ere izan zitekeen –Errekaldeko genozidio kulturala kasu–. Suaren aurrean, sua. Aupa Kukutza!
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Os euskaltzales movemos os nosos pés tras a testemuña da Korrika, para reivindicar que queremos seguir vivindo como pobo vasco, en favor da nosa lingua.
Os primeiros pasos dáos a persoa migrante que sae do seu país de orixe en África, América do Sur ou Asia,... [+]
E un ano máis, os sindicatos organizáronnos folgas prefabricadas. E nós, individualmente, decidiremos si sumámonos ou non á folga, sen necesidade de ningunha asemblea no centro.
Ao parecer, o modelo de folga que me ensinaron a min xa non está de moda. No meu imaxinario, a... [+]