Joan den astean Espainiako Estatuko iraileko langabezia datuak argitaratu ziren: 95.817 langabetu gehiago, guztira 4.226.774 lagun. Alarma gorria piztu da, langabezia asko hazi baita eta hurrengo hilabeteak ez direla hobeak izango aurreikus daiteke. Hego Euskal Herrian, abuztuan, 182.136 langabetu zeuden, eta irailean 184.524. Araban 22.209 dira; Bizkaian 79.654; Gipuzkoan 40.243; eta Nafarroan 42.618 langabetu. Nafarroan gertatu da gorakada ikusgarriena, hilabete bakarrean 1.211 langabetu gehiago baitauzka. Ohikoa den bezala, zigortuenak emakumeak eta gazteak izan dira.
Langabeziaren hazkuntzaren arrazoiak aztertzeko orduan, batzuek –Espainiako Gobernuak– “autonomietako doikuntzak” aipatu dituzte, eta beste batzuek –Euskal Herriko sindikatuek– hainbat erakundek daukaten doikuntza politikek huts egin izana jarri dute mahai gainean, enpleguaren egoera eta babes soziala okertzen dutelako eta politika horiek kapital handiaren interesak baino ez dituztelako defendatzen. Badaude ordea beste erakunde batzuk, finantzarioak kasu –bankuak eta aurrezki kutxak–, langabezian ardura larria dutenak. Kredituen iturria itxi dutenez, ehunka enpresa txiki itotzen, gelditzen eta hiltzen ari dira, horrek dakarren langabezia hazkuntzarekin. Adituek diote kredituaren iturriak itxita jarraituko duela eta iragarri dute bost urtetan ez dela %1 edo %2 baino gehiago haziko. Santanderrek, adibidez, esan du ez duela bi urtez kreditu gehiago emango Espainiako Estatuan. Hor daude langabeziaren benetako arduradunak. Sindikatuek eta langileek argi izan beharko lukete euren ekintzak eta mobilizazioak bideratzerakoan. Enpresa txiki eta ertain askotako administrazio kontseiluak ez dira, egungo krisian, langabeziaren arduradun; Bankua bai.
Todos comían e bebían, parecían alegres, pero algún se movía inquieto entre o aperitivo e o aperitivo. Ía recibir o premio por segunda vez, pero era o primeiro que tiña nas súas mans. Estaba nervioso porque o monumento tiña que chegar á oficina, Foder. Os premios ARGIA... [+]
Aínda que as cousas cambian rápida e vivamente, hai cousas que non cambian: Un deles é a entrega dos Premios Argia. Iso é o que lle dixo a este cronista un xornalista foráneo que veu a por necesidade, e que ARGIA cambiou moito antes de comezar a entrega de premios. Facíao... [+]
Onintza Irureta Azkune participou na charla en nome do grupo de traballo de ARGIA:
"Unha dos miles de persoas que compoñen a comunidade de ARGIA díxonos recentemente que ás veces a LUZ é escura, que hai noticias duras que lle moven dentro. Que facemos un bo traballo, pero as... [+]