Madril, 1605eko uztaila. Espainiako Filipe III.a erregeak merkataritza ituna sinatu zuen Erresuma Batuarekin eta, itun horretan, besteak beste, Ibaizabal itsasadarrean, La Salve parean zegoen “Zazpi Zuhaitzen” uhartean, “ingelesen kanposantua” egitea adostu zuten, oztopo erlijiosoak medio. Izan ere, Bizkaiko kostaldetik hurbil edo Bilboko portuan bertan hildako protestanteak ehorzteko ezin ziren hilerri katolikoak erabili. Britainiar uharteekiko harreman ekonomikoak sendotu ahala, geroz eta britainiar gehiago biltzen eta hiltzen ziren Bilbo inguruan eta, beraz, geroz eta gehiago erabili zuten hilerria. Horrenbestez, egun Abandoibarra izenez ezagun dugun eremuari “Ingelesen zelaia” esan zitzaion luzaroan.
Urteak joan ahala, itsasadarraren uraldiek eremua hondatuta utzi zuten. Mr. Young kontsularen eskaerari erantzunez, hiriak lurzoruaren jabetza Britainiar Kontsulatuari utzi zion, eta eremua berreraikitzen hasi ziren. Berriro ere hilerri modura erabiltzen hasi ziren, Renfek 1888an handik hurbil inauguratu zuen geralekuak eman zion bultzadaz lagunduta.
Itsasadarreko kaiak hazi eta zabaldu zirenean, hilerria lekualdatzea nahitaezko bihurtu zen, baina afera korapilatsua izan zen. Lehenik Bilboko Udalak, eta, ondoren, Portuko Lan Batzordeak berak, britainiarrei hilerria lekuz aldatzeko eskatu zieten, baina ezezkoa jaso zuten biek. Azkenean, 1908an, Espainiako Alfontso XII.ak Errege Agindu bat eman behar izan zuen, britainiarrek amore eman zezaten.
Hilerria lekualdatuta, Abandoibarrako ibar zabala Bilboko haurren futbol zelaia izan zen; hantxe jokatu zuen gero futboleko izar izango zen Rafael Moreno “Pichichi”k. Olabeagako Acero Club delakoaren egoitza, Manuel Zubiaga hegazkinlariaren lurreratze pista eta, 1928an, Krone eta Karl Hegenberg zirkoen kokaleku ere izan zen “Ingelesen zelaia”.
40ko hamarkadan, Deustura daraman zubitik jaisteko arrapala eraiki baino lehen, Bilbo inguruko beste hainbat toki bezala, lurzoru zati hori txabolek hartu zuten. 60ko hamarkadan langileentzat etxebizitza asko egin arren, txabolak ez ziren Abandoibarretik desagertu, Renfeko salgaien terminal bihurtu zen arte. Azkenik, 90eko hamarkadan, hirigintza erreformaren ekintzak abiatu zituzten, eta, lan horien ikur, 165 metroko Iberdrola Dorrea eraiki dute ingelesen hilerriaren gainean.
Desde a lingüística ou a glotofobia e, por suposto, desde o odio contra o eúscaro, vimos moitas veces o noso eúscaro convertido no odre de todos os paus. O último, o presidente de Kutxabank, Anton Arriola, foi o encargado de makilakar e axitar a nosa lingua.O presidente de... [+]
Que non busquen este enlace desde Ezkio nin desde Altsasu, e moito menos atravesando o río Ebro por Castejón. A conexión, ou mellor dito, as conexións entre a E vasca e o TAV navarro, xa son unha realidade. Eses vínculos en plural son os que deberían preocuparnos e os que... [+]
Non saias con ruído, non te confrontes, non che victimices... e obedezas. Como suxeitos oprimidos, neste caso como vascos, falamos, en cantas ocasións tivemos que escoitar? Ironicamente, hai dous anos, no Encontro Euskaltzale Independentiston Topaketak, Amets Arzallus dixo:... [+]