CC627 ::CC627
autoekoizpena
iraupena ::10´08´´
prezioa ::3€
Azpiegitura erraldoien sasoian, bigarren mailako errepideak dira gelditzen zaigun esparru natural bakarra?
Bai. Azpiegitura erraldoiek infernuko bidera eramango gaituzte. Lotsagarriak dira aurrerapenaren izenean egin nahi dituzten proiektu izugarri guztiak. Bigarren mailako errepideetan oraindik autostop egiten duen jendea ikus daiteke, hori zoragarria da.
“Ignorantziaren yonkeeak, gazte jubilatuak...”. Anger taldeak Biluztu kaleratu zuenetik ez dut ia benetako disko kritikorik entzun. Zorionak!
Kritika beharrezkoa da. Badirudi gazteei kosta egiten zaiela sare sozialetatik desengantxatu eta kaleko giroan murgiltzea. Autokritika ere beharrezkoa da, guk ere sistema kapitalista barruan dugulako.
Musikak dagoeneko ezer gutxi alda dezake eta are gutxiago probokatu. Hitzekin bada aukerarik?
Hitzek izugarrizko garrantzia dute. Guk ezingo genuke musika instrumentalik egin. Gure armarik onena ironia da. Gizartea hain da ergela, ironia erabili eta berehala haserretzen dela; hor dago hitzen boterea.
Euskal Herriko punk eta Oi!-ak alda dezake zerbait?
Norberak bere proiektuetan bihotzez sinesten badu gauzak alda daitezke. Punkaren edo Oi-aren arazorik handiena da fotokopia gehiegi daudela, norberaren nortasuna atera beharrean. Punka gezur handi bihurtu da. Ez dakigu zer den punka, baina bai zer ez den: asteburuetan egundoko kalimotxoak edan, andre zaharrak iraindu eta gaztetxeak birrintzea. Horrela jokatzen duen jendearen ondorioz, punkak galdu egin du bere esanahia, zeukan esentzia.
Fiachras eta Bizardunaken pareko folka da salbazioa?
Gustuko dugu baina ez dugu salbaziotzat ikusten. Rock-and-rollaren salbazioa berriz hutsetik hastea izango litzateke, mito eta tontokeria larregi baitaude. Adibidez, BBK Live-n bankeroek rock-and-rolla subentzionatzen dute.
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.