Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hilketa misteriotsua Far West erara

  • Orain ehun urte, Euskal Herritik joandako lagun ugari bizi zen AEBetako Eagleville herrian. Surprise Valleyn dago Eagleville, Kalifornia ipar-ekialdean, Nevada estatuarekin mugan. Ondoan da Little High Rock Canyon (Nevada), ezbehar baten ondorioz ezaguna. 1911ko negu elurtetsuan, lau gizon hilda aurkitu zituzten kanoi horretan, horietako hiru euskaldunak.

Surprise Valley ondoan dagoen Little High Rock Canyon inguruan (Nevada) jazo zen 1911ko tragedia.
Surprise Valley ondoan dagoen Little High Rock Canyon inguruan (Nevada) jazo zen 1911ko tragedia.Monika Medinabeitia

Lau gizonen gorpu izoztuak otsailaren 10ean topatu zituzten. Hiru euskaldunak artzainak ziren, John B. Laxague, Pete Erramouspe eta Bertrand Indiano, eta laugarrena, Harry Cambron, anglosaxoia zen. Dick Morrison sendagilearen informearen arabera, lau gizonek hainbat tiro jaso zituzten eta Erramouspek bibotea errotik kenduta zuen.

Laxaguek 36 urte zituen, ezkondua zegoen eta bi ume zeuzkan; Erramouspek 45 urte zituen eta hau ere ezkondua zegoen eta bi ume zeuzkan; eta Indiano, 36 urtekoa, ezkongabea zen. Orduko egunkarien arabera, ordainsari gisa 15.000 dolar eskaini zituzten hiltzailea harrapatzen zuenarentzat; tartean, Mrs. Laxaguek jarritako 2.500 dolarrak eta Mrs. Erramouspek jarritako 2.500ak.

Hipotesi eta espekulazio ugariren ostean, Shoshone familia indio-amerikarrak lau gizonak hil zituela ondorioztatu zen. Gizon talde bat elkartu eta Shoshone familiaren bila abiatu zen negu gorrian. Familia aurkitu eta ordu pare bateko borrokaren ondoren, familiako hamabi kideetatik zortzi akabatu zituzten: guztiak, lau ume ezik. Borrokaren bestaldean hildako bat egon zen.

1911ko urtarrila bukaeratik martxora bitartean, Reno Evening Gazette, Humboldt Star, Nevada State Journal eta beste hainbat egunkarik askotan eskaini zioten azala gertakariari. Euskaldunei buruz, egunkariek adierazi zuten Iparraldetik etorritako hiru euskaldun zirela hildakoak: artzain lanetan aritzen zirela eta herritar onak zirela, zergak zintzo ordaintzen dituztenetakoak.

Lau lan zabalek jaso dute 1911ko gertaera: Kenneth Scott-ek 1960an idatzitako Frozen Grass liburua; 1968an Effie Mona Mack-ek kaleraturiko The Indian Massacre of 1911 at Little High Rock Canyon; 1973an Dayton O. Hyde-k argitaratutako The Last Free Man: The True Story Behind the Massacre of Shoshone Mike and His Bando of Indians in 1911; eta momentuz azkena, Frank Bergonen Shoshone Mike da, 1987an argitaratua –eta 1989an eta 1994an berrargitaratua–. Orduko egunkariez gain, hainbat eta hainbat artikulu ere idatzi dira, baina orokorrean ez dute hiru euskaldunen inguruan gauza askorik esaten.

Surprise Valleyn elkarrizketatu dugun jende gehienak Frozen Grass baino ez du ezagutzen. Lehen kapituluek euskaldunen inguruan diote orduan asko joaten zirela Espainiatik AEBetara eta bai Espainia bai Frantzia aldeko euskaldunak artzain onak zirela. Scottek tragedia nola eman zen azaltzen du, artikulu eta lan gehienetan errepikatzen den bertsioa azalduz: Shoshone familiak, negu gorri-gorrian, ganadua ikusi zuen eta berau hiltzea bururatu zitzaion, gosea asetzeko asmoz. Handik laster, Indiano ikusi zuten gerturatzen. Hurrengo egunean Indiano eta beste hiru gizon hurreratu ziren bertara. Shoshonetarrek pentsatu zuten lau gizonak familia zigortzera zihoazela, haien ganadua hiltzeagatik. Uste horretan, tiro egin eta laurak akabatu zituzten.

‘The Indian Massacre’ eta ‘The Last Free Man’

Macken liburuak azalpen orokor batzuk ematen ditu artzain munduaren inguruan, baina ez  Scottek beste. Orokorrean euskaldunek Scotten kasuan baino presentzia gutxiago dute eta bertsio bera ematen du, hilketak azaltzeko. Aldiz, Hydek beste argumentu batzuk erabiltzen ditu: Ameriketara joandakoek landan eragindako suntsiketak azpimarratzen ditu, eta euskaldunak egiten ditu horren errudun. Bere esanetan, Mike-k (Shoshone familiako liderrak) euskal artzainak gorroto zituen, bere alabak sexualki jazarri zituztelako. Hydek cowboyen eta artzainen arteko liskarra ere aipatzen du. Ez da autore bakarra gatazka hori jasotzen duena, baina bai sakontasun handienarekin kontatzen duena. Autorearen hitzetan, cowboyek lurraldea mugatu behar izan zuten ardiak bertan ez sartzeko, baina artzainek kasurik egin ez eta Shoshonetarrek esku hartu zuten. Harago doa Hyde, eta adierazten du familia indio-amerikarraren erantzun basati eta gordinaren ondorioa euskaldunek familiako alabekin izandako jarrera iraingarria izan zela.

Historiagileak ez dira ados jartzen cowboyen eta artzainen arteko liskarraren tamaina zehazterakoan. Gatazka egon zela frogatua dago, ez ordea Shoshone familiako emakumeak iraindu zituztenik. Hori nabarmentzen du Frank Bergon euskal-amerikar idazlearen lanak. Nahiz eta Hyde historiagilearen liburuko izenburuak (The True Story…) benetako bertsioa berea dela aldarrikatu, Bergonek uste du Hyde espekulazio hutsean oinarritzen dela, ez egiazko datuetan. 1977an, Richard Wayne Etulain historiagile euskal-amerikarrak esan zuen interesgarria izango litzatekeela ikustea ea euskal autore batek benetakotzat hartuko zituen –Hydek egin zuen moduan– kalean euskal artzainei buruz garai hartan esandakoak, kontuan harturik zein zen kontzientzia etnikoa 1960 eta 1970eko hamarkadetan. Gu geu ere kontu hau argitzeko asmoz Hydekin kontaktuan jartzen saiatu ginen orain urtebete. Hasiera batean erantzuteko prest agertu zen arren, galderak bidali genizkionetik ez dugu bere berririk izan.


Mendebalde Zaharreko mentalitatea

Hamar urtetako ikerketa burutu ondoren idatzi zuen Frank Bergonek bere nobela eta bertan eskaintzen da euskaldunen inguruko erretratu osatuena. Nahiz eta cowboyen eta artzainen arteko liskarra aipatu, Scott eta Mackek aurkezten duten bertsioaren alde egiten du autoreak. Bergonek aldarrikatzen du Ameriketako historiaren pasarte mingarri eta tamalgarri hau Mendebalde Zaharreko mentalitatearen herentziaren ondorio dela. Hegazkin eta automobil garaian, oraindik Old Westeko pentsamoldea bizirik zirauela gizartean eta horrexegatik Shoshone familiak pentsatu zuela ganadua hiltzearren urkatu egingo zituztela, epaiketarik gabe, indioak zirelako.

Bergonen eleberrian, ahotsa ematen zaie pertsonaiei, Jean Erramousperi, esaterako. Jean fikzioko pertsonaia da, Pete Erramouspe artzainaren semea. Bere bitartez, Bergonek Far Westeko euskal komunitatearen inguruko hainbat gai jorratzen ditu: hala nola, euskaldunen identitatea, euskal artzainek Mendebaldean izandako esperientzia gogorra eta integrazio eta asimilazio arazoak. Finean, euskaldunek bertan bizitako errealitate gordinaren berri jasotzen du, argazki erromantikotik ihes eginez.


Beste liburu eta artikuluetan aipatzen ez den kontu bati ere heltzen dio Bergonek: zergatik ez zegoen euskaldunik Shoshone familiaren atzetik joandako partidan? George Laxaguek (hildako Laxagueren seme nagusiak) esandakotik abiatuta, Bergonen liburuan adierazten da ez zituztela euskaldunak nahi talde hartan. Fikzioko beste pertsonaia euskaldun baten ahotsean argi uzten da: partida osatu zen hildakoen artean anglosaxoi bat zegoelako, ez gainerakoengatik. Mrs. Laxaguek ondoren izandako alabetako bat (Harrington) ez dago ados Bergonek dioenarekin. Haren ustez, ez zen euskaldunenganako diskriminaziorik egon. Halere, azaldu du, bere amak kontatuta, euskal familiek partida horren gastu guztiak ordaindu behar izan zituztela eta ordain-sari gisa ordaindu behar izan zutena baino askoz altuagoa izan zela tabernako kontua.

Joxe Mallea-Olaetxe eta Nancy Zubiry euskal-amerikarrek ere aipatu dute 1911n jazotakoa beraien idatzietan; berdin Asun Garikanok, Far Westeko Euskal Herrian. Nahiz eta autore hauek labur jaso duten gertaera, euskaldunengan jarri dute arreta. Adibidez, Mallea-Olaetxek, tragediak harrapatutako hiru euskaldunei buruzko informazio zehatza ematen du (Argia, 1.337 zenbakia). Beste hainbat arrazoiren artean, argudiatzen du partidan parte hartu zutenek diru-gosea zutela eta euskaldunak baztertu egin zituztela, etorkinak izateagatik.

Partidan parte hartu zutenen bidez, hildakoen sendien bitartez eta Surprise Valleyko lagunei esker jaso da gertatutakoa, baina kontatzen dena ez da beti historia bera. Ez dugu inoiz egia jakingo. Halaber, ez dakigu indioek ala cowboyek hil zituzten lau gizonak. Indioak baino, cowboyak izan zirela baitiote batzuek, horien artean Nevadako Phillip Earl historiagileak. Bergonek uste du indioak izan zirela, baina azken hamarkadetan indioez sortu den irudi erromantikoak galarazten digula indioak halako gauzak egiten irudikatzea. Hala, Bergonek dio cowboyak izan zirela argudiatzen dutenek indioak izan zirela defendatuko luketela 1911n. Alegia, sasoi bakoitzak gizartearen ikusmoldean eta pentsaeran eragiten duela.

Honek guztiak Far Westeko film baten argumentua dirudi, eta horrexegatik, jazoera pelikula bihurtzeko gogoa ere agertu zuen hainbatek. Gidoiaren zirriborroa ere idatzi zuten, Bergonen eleberrian oinarritua, baina Geronimo pelikulak –izen bereko indioari buruzkoa– arrakastarik izan ez zuela ikusita, aukera baztertu zuten. Pantaila handira eraman gabe ere, ehun urte geroago Surprise Valleyn gazteek eta zaharrek ezagutzen dute tragedia. Euskaldunok honen berri izatea ere ondo dago, euskal diasporak garai batean bizitu zuenaren eta haienganako aurreiritzien adierazgarri.


Interésache pola canle: Euskal diaspora
Josu Garritz
"Na Diáspora viven no día de hoxe, esquecendo un pouco a orixe e a historia dos seus antepasados"
Foi un famoso pelotari, campión do mundo, pero só unha vez xogou en Euskal Herria, xa que naceu, creceu e vivía en México, onde os seus pais viaxaban alí fuxindo da guerra de 1936. Abertzale, presidente da euskal etxea mexicana, asesor do Goberno, amezketarra, esposa... [+]

Izaskun Barber de Carlos. Folclórico de nacemento
“En Arxentina viven a navarra como nós”
Para continuar coa transmisión da cultura vasca e reflexionar sobre a identidade vasca, os membros de Ortzadar Euskal Folklore Elkartea viaxaron aos centros navarros de Arxentina e recolleron a súa experiencia no documental Nafar Haziak. Asiste Izaskun Barber de Carlos... [+]

Steve Mendibe. Tan vasco como 'Basque'
"Son americano e vasco, pero de corazón son vasco"
O Udatiano marchouse. En paz. Así lle gusta a Steve Mendibe Aroztegi, un pobo que vive en eúscaro, sen o castelán estraño que achegan os veraneantes. Nacido en California, vive en Boise, é tan vasco como o americano. Ten dúas nacionalidades, dous censos... un corazón.

2023-07-21 | Euskal Irratiak
Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.

 


2022-02-21 | Euskal Irratiak
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.


Carta desde São Paulo

He recibido un correo de Brasil. Son palabras da beasaindarra Estebe Ormazabal Insausti, subscritora de ARGIA. Non é a primeira persoa que vive no estranxeiro que trouxemos a este recuncho. Aos poucos imos recollendo as opinións, reflexións, críticas e eloxios da comunidade... [+]


Marcela Inda. Un vasco arxentino de pura raza
"O eúscaro é o meu lugar, estou como o peixe na auga"
Vén de Arxentina no euskaltegi Maizpide de Lazkao. Xunto a el, o once alumnos cumpriron dous meses e regresaron aos seus países. Sorprendentemente, aínda temos ao alumno de maior nivel, que baila mellor a lingua en eúscaro que moitos. Lingua vasca no corazón e os beizos... [+]

Beste Guernica sutan

San Vicente barrutia (Argentina), 1934ko maiatzaren 18a. Mathilde Díaz Vélez lurjabeak Buenos Airesetik 40 kilometro ingurura zeuden bere lursailetan Guernica izeneko herria fundatzeko eskaera helarazi zion Buenos Aires probintziako Obra Publikoetako ministroari,... [+]


2020-04-07 | dantzan.eus
Aprazado o Festival de Boise a 2021
A festa do Festival, que se celebra cada cinco anos en Boise (EEUU), aprazouse un ano debido ao coronavirus. Do 28 de xullo ao 3 de agosto estaba prevista a celebración da gran festa que reúne a vascos de Euskal Herria e da diáspora. Segundo informaron os organizadores,... [+]

O pastor vasco asasinado na cámara de gas de EE.UU.
Chegounos un arquetipo de vascos que foron pastores a América en busca dunha vida mellor, normalmente a través da literatura, que traballaron moito e volveron ao seu país cun pouco de diñeiro. Hai outra historia que non se conta moitas veces: a dos que se afundiron naquelas... [+]

2019-07-19 | Erran .eus
Gran cita dos baztaneses o domingo en Elizondo
Representantes da asociación Bidelagun serán os encargados de abrir o desfile de carros do Baztandarren Biltzarra.

2018-04-24 | Mikel Asurmendi
Kepa Altonaga, ensaísta
"Os vascos non viñemos a este mundo para ser un país normal"
Loiu 1958. Estudou Bioloxía na UPV/EHU e actualmente imparte docencia na Facultade de Ciencia e Tecnoloxía de Leioa. É un coñecido ensaísta. Nas súas obras fusiona a ciencia, a historia e o País Vasco. A Patagonia por Hazparne. O libro Lotilandiakoak (Pamiela) ... [+]

Eguneraketa berriak daude